Category Archive: heziketa

Abu 01

Zientzia haurrentzat segundo gutxitan

Oraingoan liburu bat gomendatzera nator. Elhuyar-ek argitaratutako “Zientzia haurrentzat segundu gutxitan” izenekoa. Liburu honek era dibertigarri eta errezean etxean dugun materialarekin egin daitezkeen esperimentuak proposatzen dizkigu. Haurrekin jolastu bitartean hainbat kontzeptu zientifiko ulertzeko aukera ezin hobea. Egilea Jean Potter bada ere, Elhuyarek euskaratu egin du, eta horrek seme-alabekin geure hizkuntzan erabiltzeko aukera ematen digu. Liburua …

Continue reading »

Api 20

Liburuaren nazioarteko eguna dela eta …

ueu-denda

Udako Euskal Unibertsitateko dendan eskaintza berezia jarri dute: Apirilak 23an erosten diren liburuetan %50eko deskontua aplikatuko dute. UEUko dendan liburu asko dauzkate, gai ezberdinei buruz eta euskeraz, beraz liburu interesgarri bat erosteko aukera ona izan daiteke. Nik aukeratu det erosi behar dudan liburua, Aitzol Astigarraga mutrikuarrak idatzitakoa: Robot mugikorrak. Oinarriak   {lang: ‘es’}Tweet

Api 19

Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Plana

Gaur twitter sarearen bitartez albiste honen berri izan det, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Legebiltzarrean Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Plana aurkeztu duela. Oso ideia interesgarria iruditzen zait, errealitatea baita irakurtzen duten ume, nerabe eta gazteek emaitza hobeagoak izaten dituztela beraien ikasketetan. Hortaz aparte, irakurtzeak beste mundu bat zabaltzen dizu, ezagutzen ez duenak apenas ulertu dezakeena. Ikusi …

Continue reading »

Api 06

Scratch-ekin lehen urratsak ematen

Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Ezaugarri oso interesgarriak ditu, eta horregatik hasi naiz honekin jolasten. Oraindik beta fasean dagoen nire lehen jolasa aurkezten dizuet, ea zer iruditzen zaizuen. Sorgina Piruliña oso okerra da, eta geziren batek jotzen dioenean, edozer botako du. Kontuz, zerbaitek daletzen badizu, bizitza bat kenduko dizu eta !! Gizontxoa mugitzeko: …

Continue reading »

Mai 25

Guraso geranon eguneroko burruka: jatorduak

Guraso geranok badakigu ez dala batere erraza gure seme-alabak bazkal eta afal orduan mahaian behar den bezela izatea. Euskadi Irratiko Mezularian Amaia Diaz de Monasterio eta Beatriz Ezeizak aholku interesgarriak eman zizkiguten orain dela hilabete batzuk. Hor neukan gordeta, eta interesgarrixa iruditzen zaidanez, hemen jartzen det nahi duanak entzuteko aukera izan dezan. Hau lehenengo da, …

Continue reading »