Aurreoko baten atxukalen agertu zan zela Goizeko Izarra antzerki taldekuak kalez kale kantuan ibilli zeuen kanta papera publikatu zeuela.
Kanta paper hortan agertzen da “Bi aeroplano” kantia, baña lau bertso bakarrik agertzen dia.
Oain dala milla bat urte ikastolan nitzala, akordatzen nai zela Getaixa eo Orixoko (eo Zumaixa… benetan ez nai akordatzen) ikastolan batekin gure herrixai buruzko lanak trukatu genitxula. Nik orduan amona zanai esan nion kontatzeko kanta honen atzian zauan historixia. Historixiakin batea kanta honen hitzak ere apuntatu nitxun, baña kopixa bakarra ein noan eta beste ikastola bixaldu noan. Akordatzen naien gauza bakarra da, kantiak beti kantantzen dian bertsuak baño bertso geixo zitxuala. Baña eznai akordatzen zeintzuk dian bertsuak.
Kanta papera ikusi noanian iruditxu zaten beste bertsuak galtzen ari ziala, eta penia eman zian. Amai komentatu nion eta esan zian bea sei bertsotaz akordatzen zala. Idazteko eskatu nion, eta gaur eman ditx sei bertsuak. Hemen dijuaz:
Bi aeroplano pasauta
bat itsasora jauzi
ekarri, Angelitak ekarri
Angelitak ekarri
Angelitak pondo emanda utzi
(edo Angelitak Kosmen buxian utzi)
Ondarrua ta Debatik
atera da jendia
Pasiatzera, guazen Mutriku aldera
guazen Mutriku aldera
han dauan aeroplanua ikustera
Kostadura juan eta
Bibotexek saltatu
Brintzatu, etzan asko ikaratu
etzan asko ikaratu
barruan zer son
aguro zun kontatu
Atzeko aldera begira
zegon fogonerua
atzekua han nun dagon han bultua
han nun dagon han bultua
haren itxuran da aeroplanua
Juana “pipax”enian
egin dute afaria
aingiria, bete kasuelaria
bete kasuelaria
Kalamaxek zorrotz
ibilli kutxaria
Konpañia kantuan da
Zumalabe begira
kanpuan, Kalamax txisetxen kanpuan
Kalamax txisetxen kanpuan
hamaika ardo
basun horrek barruan
Hori egixa da, hori egixa da,
neuk ikusi dudalako.
Beste iñok bertso gexo ezautzen baritxu (eo bertso geixo ezautzen doan iñor ezautzen bareu), eo ordena ezpara zuzena, eo dana dalakua… ezkertuko neuke komentatzia, hola behintzat bertsuak ez dia galduko.
2008-07-09: MutrikukoKantak blogian atea deue Bi areoplanon letria. Gitxi gora bera neuk dakaten bertsuak agertzen dia hitzen bat eo besteko aldiakin.
