Kontseilu editoriala

Osaketa eta egitekoak

Kontseilu editorial bat dago. Bloga duten Atxukale.com-eko elkarteko beterano batzuen artean osatzen da. Bere egitekoak hauek dira.

  • jendeak eskatutako blogak irekitzeko orduan, horretarako baimena eman.
  • martxan dauden blogak gainbegiratu.

Irizpide hauetan oinarrituko da Kontseilu Editoriala lan horietarako: Martxan dauden blogak ikuskatzeko (a-h puntuak), eta blog-ak irekitzeko orduan (1-2 puntuak).

Martxan dauden blogak ikuskatzeko

a - Inoren blog-en edukietan ezer problematikorik agertzen bada, dela blog-gileak gehitutakoa, dela erantzunetan anonimoek utz ditzaketeneak, horren inguruan pentsatu eta erabakiak hartuko ditu kontseilu editorialak.

b - Kontrol editorialaren lehen helburua da blog-gileari arazoak ebitatzea. Erantzun anonimoek bere jarduna oztopa dezake, adibidez. Edozer esatera edo legearekin bat ez datozen edukiak kargatzen ausartzen bada, lege-arazoak izan ditzake blog-gileak nahigabean...

c - Blog-gile jakin batek izan dezakeen arazoak atxukale.com elkarte osoari, webgune osoari, eta beste blog-gileei ere eragin diezaieke, eta hortaz, denon adierazpen askatasuna bermatzeko neurri bat ere bada kontrol editoriala.

d - Kontseilu editorialak erabakitzen duena atxukale.com-ek aplikatu egingo du.

e - Blog-gileak artikuluak idazterakoan, esan beharrekoak errespetuz esan beharko ditu, ez dira onartuko irain pertsonalak eta horrelakoak.

f - Blog batean behin eta berriro errepikatzen badira mezu ezegokiak, Kontseilu Editorialak blog hori itxitzeko eskubidea dauka, betiere blogaren jabeari bere edukiak berreskuratzeko aukera emanez.

g - Blog-gileak baldintza hauek onartzen ditu, atxukale.com-eko blog komunitatean blog bat ireki aurretik.

h - Blog anonimoak ez dira onartuko, blog bakoitzean bere egilearen izena agertu beharko da.

Blog-a irekitzeko orduan

Blog-a irekitzeko atxukale.com webguneko blog-komunitatean, zera egin behar da:

  1. Mutrikuarra edo Mutrikun bizi dena izan behar da.
  2. Konpromezua hartu beharko du blog-ean euskaraz ere idatziko duela. Ez derrigor blog elebakar euskalduna, baina ez bederen erdara hutsez. Euskaraz idazterakoan, euskara batuaz ez ezik, euskalkiak ere erabili daitezke.
  3. Konpromezua hartu beharko du euskeraz txukun idazten saiatuko dela. Helburua ez da euskaltzainek moduan idaztea, baina bai ahalik eta txukunen idazten saiatzea. Horretarako interneten dauden baliabideak erabili daitezke, adibidez Xuxen zuzentzaile ortografikoa
  4. Kontseilu editorialaren egitekoak zein diren ezagutu ondoren, haren funtzioa eta bere erabakiak onartu beharko ditu.
  5. Pertsona bat, blog-a sortzeko helburu soilarekin hurbiltzen bada atxukale.com elkartera, Kontseilu editorialak baloratu egin beharko ditu honakoak:
    • (5.1) Pertsona horrek ZERBAIT esateko duelako izan dadila, eta ez blog probak egiteko. Atxukale.com-en baliabideak mugatuak dira eta ezin dugu frogetarako plataforma bat eskeini.
    • (5.2) Beste inon blog euskaldun bat duen pertsona bada (hau da, ZERBAIT estaeko baduela frogatua egongo da), eskaera onartzearen aldeko motiboa izan daiteke.

Eskaeraren bat badaukazu blog bat sortzeko edo Kontseilu honekin kontaktatzeko klikatu hemen