Joan zen astean lagun batek (aupa Joseba) esan zidan niretzako opari bat zuela.
"Seguru gustatuko zaizula" esan zidan, eta bai asmatu ere.
Edukiak.info webguneko portadak bilatzaile bat aurkezten digu, eta hori ikusita, ez zera konturatzen barruan zenbat eduki dituzten.
Aldiz, link hau jarraitzen badezu, konturatuko zera barruan gauza dexente dituztela. Begiratu eta berehala konturatzen gara irakasleentzat pentsatutako web gune bat dela, baina bertan dauden eduki asko eta asko, etxetik ere erabiltzeko modukoak dira.
Askotan, guraso askok ez dakite zer ipini umeei ordenagailuan. Internet hor dago, baina oso "handia" da, eta askotan faltan botatzen degu ez ezagutzea eduki onak publikatzen duten web guneen helbideak.
Hau ona dirudi, ariketa asko ditu, eta gainera euskeraz dago. Txanogorritxoren ipuina nahi dezula ? ba hor duzu flash formatuan.
Eguneraketa (2008/06/06):
Eduki gehixo aurkitu ditut, kasu honetan erderaz daude, baina interesgarrixak iruditu zaizkit: Consumer-en web gunean daude Matematicas para escolares en la red izenburuarekin
2008/05/19 22:22:06.048 GMT+2
Umeentzako eduki interesgarriak euskeraz
Nork: admin.2008/05/19 22:22:06.048 GMT+2
Etiketak:
hezkuntza
internet
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


Idatzi artikulu bat