Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/01/03 23:41:09.807 GMT+1

Ulaziatarren zuhaitz genealogikoa berritxuta

Aspaldi hasi nintzan gai honekin, baina aspaldian alde batera lagata nakan.

Oporretan honelako gauzak egitea gustatzen zat, aspaldian zain izaten ditxudan lantxo honek aurrera ateratzia.

Udako oporretan Atxukaleko diseinua aldatu noan, gabonetan Ulaziatarren web guneko diseinua aldatu det.

Ulazia familiaren zuhaitz genealogikoa aspalditik daukat interneten, baina html estatikoan zegoen. Pare bat aldaketa egin ondoren, lortu det nik nahi nuen bezela geratzea.

Programazioa nik egin det, ez da gaitza izan, baina hasiera baten nik gurpila asmatu baino, nahiago nuen eginda zegoen beste softwaren bat erabili. Gauzak egon badaude , baina ez nik nahi nuena.

Ba hori, azkenean nik neuk egitea pentsatu nuen eta emaitza hor dago. Software librearekin egina dago, eta kasu hontan elebidun, euskeraz eta gazteleraz, ulaziatar asko Euskal Herritik kanpo bizi dira eta: Mexico, Canada, ..

Gauza kurioso bat. Web guneak aukera ematen du informazio berria bidaltzeko, eta orain dela pare bat aste Canadan bizi den Jeaninne Sarah-k bere pare bat argazki bidali dizkit. Hau ezinezkoa litzateke Internet gabe.

Oraingoz horrela utziko det, eta zuhaitzeko datuak eguneratzen saiatuko naiz. Oraingoz diot, lan guztia ez bait dago bukatuta. Hor zehar begiratzen egon naiz, eta ikusi dudanez xml estandar bat dago zuhaitz genealogikoen datuak esportatzeko. Ea hurrengo baten astirik ateratzen dudan gure zuhaitzeko informazioa estandar honekin publikatzeko.

Zela geratu dan gustatu zaizu ?

Nork: arreitu.2006/01/03 23:41:09.807 GMT+1
Etiketak: gauzak neure | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zorionak txo! Elegante laga dezu! Neu ere pentsatzen nabil holako zeozer etxia Burgañatarren zuhaitz genealogikuakin.

Halare ni zeoze klasikuauan nauan pentsatzen, benetako arbola egitura baten (nere amai aurreko webgunia erakusten eon nitzan, eta ikuspegi aldaketiakin baztante gaitza etxen zakon familixa segitzia). Lan gogorrena einadaro, eta neri M$ Word dokumentu baten pasatu ditxe, oain ia zeoze topatzen deten arbola hau marrazteko.

Ba hori, zorionak berriz!

Nork: aitzol.2006/01/04 09:36:07.740 GMT+1
www.atxukale.com/blogak/kateitxik

Ni ere saiatu nitzan betiko zuhaitz egitura batekin, eta denbora batez ere horrela euki noan, baina bi frame behar ziran, eta frame-ak poliki poliki kendu egin behar dira estandarrak eta konpatibildadeak direla eta. Google-ek adibidez ez ditu frameak irakurtzen.

Ni hau erabili noan aurreko bertsiuan

Kodigua bihar badezu, badakizu nora eskatu !! ;)

Nork: arreitu.2006/01/04 16:56:29.222 GMT+1
http://www.atxukale.com/blogak/tolon

Joder joder! Bai interesgarrixa gero, arbolak konpartitzeko modu hau! Nik mormoien Familysearch daukat erositta, eta bertan daukaraz antolatuta 1500 bat senide, baiña jakiña: nere artxibuak senideren bati bialtzeko, harek erosi egin bihar dau programia, ta... kaka! Gaiñera oin kontaktatu barri dot nere Ameriketako familixiakin, eta halako zeozer egittia lortuko baneu, mundiala izango litzake, Argentinakuak neri erretratuak bialtzeko ta... Zure blogari hur-hurretik jarraittuko detzat oindik aurrera, ia zeozer ikasi neikian. Zorionak eta segi fuerte. O.

Nork: oier gorosabel larrañaga.2006/01/09 00:06:43.384 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/orakulua/

Kodiguori neri pasau arren, ez dakit zeozetaro erabilli ahal izango neuken! Nik, informatika, "a nivel usuario": hortik aurrera, txino mandarin. En fin: nik momentuz, zure sistemia obserbatu. Eskerrikasko! O

Nork: oier.2006/01/09 22:41:28.926 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/orakulua

zorionak zure familixan zuhaitz genealogikua eitxiarren!

ni ere oain dala pare bat urte hasi nitzan zeozeta... baina ize gutxi. atxak lagunduta mendaroko eleiza jun nitzan eta bertan bere amama eta aitxitxan gurasuak eta aitxitxa-amamak atea nitxun. baina ia pistia mendaron bukau etxen zan eta Itziar inguruan segitxu baina beti do zeoze, eskolia, lanak, lagunak... eta "zeoze" handixena: alperguria! jaixetan ere nahi izatet segitxu mutrikuko adarra segitzeko baina udaletxea jun bihar...

espero det egunen baten (udan eo, baina hainbeste proiektu eta jai gogo dakat!) berriz lan hau segitzia (eo hastia).

hau pasau bitxartian, zorionak emateizut lan handixa ein dezulako. ia nik ere olako zoze etxeten.

Nork: ze.2006/03/30 15:06:16.331 GMT+2

Idatzi artikulu bat