Hitzan irakurri ahal izan degunez, Udalak herri barruko trafiko arauak zehatz-mehatz jarraitzeko erabakia hartu du.
Artikuluan hainbat arrazoi aipatzen dira: herrian sortzen den "kaosa", zaborrak batzeko kamioia ezin pasatuta, anbulantziak larrialdietara ezin heldu, eta esaten da egunen baten sute bat sortu ezkero, suhiltzaileak pasatzeko lekurik ez dutela izango.
Neri egoera gehixo bururatzen zaizkit: hainbat kaletatik kotxeak pasatzeko arazoak izaten dute beste hainbat kotxe gaizki aparkatuta daudelako, hainbat kaleetan etxeko atarian sartzeko arazoak ere egoten dira, kotxeak atariko atea blokeatzen dutelako, ume txikien kotxeak pasatzeko lekurik ez espaloietan, eta abar luze bat.
Egixa da Mutrikun marra horixan gainean eta espaloiaren gainean aparkatzen ohitxuta gaudela, eta hori moztu beharra dago. Danok ikasi behar degu besteak errespetatzen, eta kotxian gaudenean oinezkoen eskubideak askotan ahaztu egiten ditugu.
Erabaki horrekin, guztiz konforme. Txalo bero bat.
Baina erabakia, herri osoan, ezta ?
Logikarik ez daukana zera da, San Agustin kalean, Zumalabeneko aldapan, goiko eta beheko plazan zorrotz jokatzea, eta herriko beste leku guztietan gauzak orain arte bezela jarraitzea.
Logikarik ez daukana zera da, herriko leku batzuetan horiz pintatuta dagoen marra errespetatu araztea, eta beste hainbat auzo eta kaleetan edozer egiten uztea.
Orain arte hori da gertatu izan dana, leku askotan "la vista gorda" egin dala, eta beste leku batzuetan, aparkatzen "lagatzen" zalakuan, eta bapatean, derrepentian, isuna jarri izan dutela. Eta kriston isuna jarri izan duten leku berdinean, beste sei hilabeteetan jendeak berdin berdin aparkatu izan doala, arazorik gabe, berriro ere, derrepente, beste isun potente bat jarri izan duten arte.
Nik hemendik, Udalari eskatuko nioke legea errespetatu araztea herri osoan, eta ez mugatzea hiru edo lau gune konkretuetara. Eta errespetatu araztea urte osoan, denok ikasi dezagun debekatuta dagoen lekuan, benetan ezin leikela aparkatu, eta isunak urte osoan egongo direla, ez bakarrik bazter haizeak jotzen duenean edo udaltzaina ezkerreko hankarekin esnatu denean.
Nik, beste Mutrikuar askok bezela goizero Kalbaixoko bidia hartzen det lanera joateko. Jose Maria Alzibar kalean, Entzuz auzoan bidean aparkatuta dauden kotxeak ere isunak jasoko al dute hor aparkatzeagatik ? Hor bai dagoela arriskua. Arriskua kotxez pasatzen geranontzat, eta batez ere, bertatik espaloi gabe oinez herrira jeisten direnentzat.
Errebuelta itxi hortan sartu behar, eta beste karrilera pasatu behar gera, goruntz dijoan alderdia kotxez eta furgonetaz josita egoten delako. Ez dezu ezer ikusten (ez kotxeak, ez oinezkoak), eta beste karrilera pasatu behar. Nik izan ditxut hor sustoak, eta ez azkar joateagatik.
Ez dakitx egixa ala gezurra dan, baina behin entzun nuen akordio bat zegoela aparkaleku arazoa dela eta, eta Udalak hor aparkatzen lagatzen zoala. Egixa ote ?
Herritarron eskubideak
Bai, herritarron eskubideak errespetatu egin behar dira, eta hor Udalak bere erantzunkizuna dauka. Baina herritarrok oinezko ez ezik, kotxeen jabeak ere bagera.
Kaletik lasai ibiltzeko eskubidea daukagun bezela, gure kotxeak aparkatzeko eskubidea ere badaukagu, eta kotxen jabeei dagokionez, Udalaren ardura bakarra ez da izan behar isunak jartzea. Nere ustez, Udalaren ardura herritarron arazoei konponbideak ematea izan behar da, eta kasu honetan, kotxeen jabeei ere bai.
Nik datuak ez dauzkat, ez dakitx Mutrikun zenbat kotxe dauden (Udalak hori jakingo du, kotxea daukagun guztiok aparkalekua izan ala ez zerga ordaintzen degu eta), baina etxe gehienetan kotxe bat dago, eta askotan bi kotxe ere bai. Hau Mutrikun normala da, kontutan izanik Mutrikuar gehienok lanera kanpora joaten gerala, beraz, kotxia behar.
Hau honela izanda, esaten badet Mutrikuar guztiok daukagula arazoa kotxea aparkatzeko, ez nabil gaizki. Eta Mutrikuar guztion arazoa bada, suposatzen da gure agintariek zerbait egiten arituko dirala arazo honi aurre egiteko, ezta ? Hori da behintzat herriak eskatzen diena, herriaren arazoak konpontzea.
Ba pentsatu ondoren, arazo honekin ez dakitx zer egin duten, ze burura etortzen zaizkidan gauzak arazoa konpondu baino, haunditu egin dute.
Herrixan zegoen aparkaleku handi bakarra Eliza atzean egin diren etxe "babestuak" egiterakoan desagertu egin da. Ez det esaten etxeak egin behar ez zirenik, baina zetorren arazoa aurreikusita, zerbait pentsatu behar zan.
Herrixan sortu diren aparkaleku berriak orain ordaindu egin behar dira. Eliza atzeko etxe berrien azpian, eta Egañaneko aparkalekuak. Ordaindu, eta ez gitxi. Nik egañanekuan dakat hartuta, hilean 58 euro, beraz, urte bukaeran 696 euro ( aurten igoeria dator, beraz 2006 bukaerako lehengo 120.000 pezeta inguru izango dira). Eliza atzekoak pentsatzen det antzerako prezioa izango dutela
Hitzako artikuluan aipatzen zenez, herritarren artean komentatzen da isunen kontu honek helburu bat daukala: aparkaleku hauetan alokatu ez diren plazak (entzun dudanez plaza asko daude libre oraindik) alokatzeko estrategia bat dela. Artikuluan esaten zen bezela: "aparkaleku berria erabiltzera behartu nahi gaituzte"
Nik ez dakitx hau horrela izango den ala ez, baina bi aparkalekuetan egongo diren plazak kontutan izanik, gauza bat argi dakat, dirutza ederra aterako dela urte bukaeran.
Eta honek nire ustez, logika gutxi dauka: herrian kriston arazoa aparkalekurik ez dagoelako, udaltzainak herrixa isunez beteko dutela abisatu, eta Udalak kriston dirutza irabazi aparkalekuen kontura. Me lo expliquen ....
Mutrikun gutxi gora behera, 4.700 biztanle gera. Zenbat kotxe egongo dira Mutrikun, 1000? Herrixan geratzen diran aparkaleku "publiko" bakarrak: polikiroldegikua, San Piñastegi plaza gainian dauna, eta gureiza fabrika aldamenekoa. Hor sartu behar al ditugu herriko kotxe guztiak ? Moilla kostas-ena da, ez Udalarena, teorian ezin degu kontutan hartu.
Egasaneko etxietan eta "Gure Baratza" aldameneko etxietan, zaborrak botatzeko lur azpiko kontainerak jarri dituzte. Oraindik ez dituzte martxan jarri, eta kontainer zaharrak aparkatzeko erabili ahal diren plazak okupatzen. Egasaneko etxien kasuan, 6 bat hilabete bai jarri zituztela. Holako arazua aparkalekuekin, eta gauza horrek ezin al dira azkarrago konpondu ?
Lagun artean komentatzen, lagun batek esaten zidan beste herrietan aparkatzeko OTA ordaindu behar bada, ordaintzen degula, eta Mutrikun ordaindu behar bada, ea zergatik ez degun ordainduko ?
Bai, arrazoia. Deban bertan egiten dute hori. Bai, baina holako lekuetan, OTA dagoen lekuetan, gauez ez dute kobratzen, eguerdian ez dute kobratzen, zapatu eguerditik astelehen goizerarte, ez dute kobratzen. Jar dezatela horrelako zerbait Udalak gestionatzen dituen aparkalekuetan, ni konforme.
Gainera, OTA dagoen leku batzuetan, kobratu beharrean, ordu erdi bakarrik utzi dezakezu kotxia, denbora mugatu eta kitto. Horrekin zer lortzen da ? Ba herriko erdi gunean (denbora gutxiz) aparkatzeko aukera izatea. Helburua ez da izaten dirua irabaztea, baizik eta aparkatzeko aukera ematea.
Isunak
Ulertzen ez dudan beste gauza bat. Inguruko herrixetan (Deba, Elgoibar, ...), isunak herriko udaltzainek gestionatzen dituzte. Kotxia gaizki lagatzen badezu, hor egongo da udaltzaina, bera lana egiten. Isuna jarriko dizu, ondo egina gainera.
Bai, baina gero aukera dakazu isun hori hartu, beraien bulegora joan, eta hantxen ordaintzeko. Isunak ez dira trafikora pasatzen, edo behintzat trafikora pasatu aurretik bertan ordaintzeko aukera izaten dezu. Holako kasuetan, isunak askoz txikiagoak izaten dira (6 euro, ..., 30 euro), baina trafikora heltzen bada, "date por jodido". Trafikoko isunak oso garestiak izaten dira. Hau ez da datu zehatza, baina 90 eurotik gorako isunak izango dira.
Baten batek esango du, "ba kotxia ondo aparkatu". Bai, konforme, baina zeinek ez deu behin edo behin kotxea momentu baten gaizki utzi ? eta holakotan, zer da hobeagoa, udaltzainak 18 euro kobratzia edo trafikotik 90 euro kobratzia ?
Hau ere ez al da herrixai ematen zakon zerbitzu bat ala ?
Bukatzeko
Hasieran esan bezela, oso ondo iruditzen zat trafiko arauak errespetatu araztea, eta herritarrok gauzak gaizki egitearren zigorra merezi degunian, zigorra jaso behar degu.
Baina isunak jarrita dena konponduta ? Ez al digute eman behar beste irtenbiderik ? dagoena kendu eta horren truke ordaintzekoak bakarrik jarri ? hori konponbidea al da ?
Zinea ere kendu zuten, esan zen orduan etxe berrixak egiten zirenean zinea ere eraikiko zutela. Ez dakitx ba nik nun demontre dauan zine hori, baina bueno, hori beste pelikula bat da, berandu da eta nahikoa luzatu naiz.


Erantzunak
Amen!!
Zurekin ados! Erraza da esatia udaltzaiñak multak ipiñiko deuela, baña ezta izere etxen aparkamentuan arazua konpontzeko.
Nork: aitzol.2006/01/12 09:45:06.557 GMT+1
http://www.atxukale.com/blogak/kateitxik
Azkenaldian mutrikuko udala empresa bat da, orain ere udalak etxeak egingo ditu, ez dira izango babes ofizialekoak, hobe gainera ze zinekoak bezelakoak badira... etxiak ingo dituzte noski baña etxe hoietan bizi dianantzako aparkalekurik ez. Gainera isunak bor bor jartzen dituenn pertsonak bere fiat punto gorria etxe ondoan aparkatuko du gauero, ezpaloi gainean ja ja ja.
Nork: isun.2006/01/12 09:50:44.459 GMT+1