Lagun batek ondoren azaltzen dizuedan errezeta hau pasa zidan. Oso erraza da eta kategoriazko turroia ateratzen da:
Osagaiak:
- 450 g. txokolate, postreak egiteko txokolate berezi hori. Nik beltza jarri diot, txokolate gustua asko gustatzen zaidalako.
- Nocilla, Nutella edo antzekoa, beste 150 g.
- Puztutako arroza (zerealak) beste 70g. Nik Choco Krispies erabili det

"Baño Maria" erara txokolatea urtu ondoren, nocilla-kin nahastu. Gero zerealak bota eta dena ondo nahastu. Ondoren tuper batera bota eta hoztu dela ikusten dezunean, sartu hozkailuan.

Erraza, ezta ? kontuz, goxua dago baiña honek kaloria pilo bat ditxu eta !! :-)


Idatzi artikulu bat