Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/01/24 22:37:53.591 GMT+1

Telefonicaren eskeintza berria: telefono deiak doan estatuko fijoetara deitzen dezunean

Telefonicakoek zerbitzu berriarekin datoz. ADSL txikiena (1 Mbps/320 kbps) kontratatzen badezu, zure telefono lineatik egiten dituzun deiak doan daukazu.

Ez dira dei guztiak, bakarrik estatuko fijoetara egiten dituzun deiak.

ADSLa orain kontratatzen badezu, pack horretan zerbitzu hau dator, aldiz lehendik ADSLa badaukazu, telefonicara deitu eta eskatu egin behar dezu.

Nik dakidanez, Euskaltelek ez dauka horrelako zerbitzurik. CableModem kontratatu badezu eta hilean beste 3,5 € ordaintzen badituzu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara egiten dituzun deiak (fijoetara) doan dira. Telefonicaren eskeintza hobeagoa da: ez dezu 3,5 € horrek ordaindu behar eta deiak estatu osora egin ditzakezu ordaindu gabe.

Lehenago azaldutako arrazoiengatik, nik oraindik euskaltelera pasatzeko asmoa daukat, baina Euskaltelekoak mugitzen hasi beharko dira.

Mbps 1eko konexioa nahi izango banu, eskeintza hau ikusita dudarik gabe Telefonicakin geratuko nintzan.

Zuk ADSL bat badezu, argi ibili, deitu Telefonicara eta eskatu hau aplikatzeko, ikusiko dezu nola jeisten den zure faktura hile bukaeran. Zuk ez badiezu eskatzen, eurak ez dizute zerbitzua aplikatuko.

Nork: tolon.2006/01/24 22:37:53.591 GMT+1
Etiketak: teknologia internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat