Gaur Miramonen egon naiz egun osoan, Teknologia berrien aplikazioa hezkuntzan izeneko jardunaldian.
Jardunaldiaren programan hainbat puntu interesgarri zeuden: eduki digitalak nola sortu, bideo edizioa, streaming, eta abar. Itxura oneko jardunaldia beraz, eta horregatik apuntatu ginan (Joseba lankidearekin joan naiz).
Apple teknologia
Sartu eta berehala, zerbait arrarua somatu degu. Apple-eko dokumentazioa eman digute. Antolatzaileek tranpa txiki bat egin digute.
Jardunaldiari buruzko informazioan ez zuten ezertarako Apple aipatzen, baina jardunaldian Apple teknologia aurkeztu digute.
Ez gaude ohituta teknologia honetara, baina teknologia ona da, beraz, tranpa txiki horregatik ez naiz haserretu.
Eguna aprobetxatu degu Mac sistemak eskeintzen digutena ikusteko, eta esan beharra dago ikusgarria dela. Beti entzun izan det diseinu grafikoan dabiltzatenak Apple sistemak erabiltzen dutela, eta ikusitakoak ikusita, logikoa da.
Nik Windows eta Linux sistemak erabiltzen ditut, eta software librearen defendatzailea naiz, baina onartu beharra dago multimedia makina onena gaur egun Mac dela.
Mac sistemak fakultatean ikusi nituen lehenengoko aldiz (zeukan Risk jokuaren bertsioa oso ona zan). Bigarren aldiz orain dela hamar urte, nire lankidea izan zen Karoliñe Zubizarretak erabiltzen zuena, eta hirugarren aldiz denbora labur batez lankidea izan den Iñaki Irazabalbeitiak erabiltzen zuena.
Aplikazioa hezkuntzan
Bi erakustaldi praktiko ikusi ditugu: Berastegiko J.A. Muñagorri eskola eta Elorrioko Institutua.
Ikusgarriak izan dira. Pasada bat da 5 urteko umeen talde bat podcasting egiten ikustea, internet bidez irrati digitala !! , baina ez hori bakarrik: 10 urteko haurrak gidoia egin eta pelikulak grabatzen ikusi ditugu, gero beraiek bideo edizioa egin eta bideoak herriko intranetean lagatzen dute edozeinek etxetik ikusteko.
Eurak esan duten bezela, Berastegi herri txikia da (mila biztanle), nekazal herria, baina punta puntako teknologia erabiltzen dute txiki txikitatik.
Ikusgarria zan umeak ikustea teknologia hauek lasai erabiltzen, eta gauza potenteak egiten. Hainbat enpresak euron produktuak saltzeko beharko lituzketen teknologiak, 5-10 urteko haurren eskuan.
Hauek bai, besteak zergatik ez ?
Bi ikastetxe hauek egin dutena ez da gauza arrunt bat, beste ikastetxeetan ez dira holako esperientziak ikusten.
Erakutsi digutena Apple teknologiakin egindako da. Egia da teknologia honek gauzak asko errazten dituela, baina beste teknologiak erabiliz (Linux, Windows) antzerako gauzak egin daitezke (lan gehiagorekin, baina egin daitezke). Zergatik ez dira egiten ?
Galdera honen erantzuna seguru ez dela erreza, faktore asko egongo dira hor tartean, baina esandakoak entzunda, nere ustez gakoa motibazioa da. Honelako proiektuak lana eskatzen dute, inplikazio pertsonala, eta ikastetxe hauetan erakutsi digutenez, jende inplikatua dago. Emaitzak ikusgarriak dira.
Beste ikastetxe batzuetan egiten diren adibideak ikusi nahi badezue: Erain Ikastetxea, Institucio Montserrat


Erantzunak
Nork: Imamon.2006/03/17 09:59:33.215 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/klikbikoitza/