Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/05/08 18:10:24.112 GMT+2

Teknologia berriak hezkuntzan: beste adibide bat

Gaur irakurri det IKTeroen azkenekoa. Oso ona iruditu zait, eta balio du frogatzeko teknologia berriak ez direla "informatika klasean" erabiltzeko bakarrik, edozein gai ikasteko balio dute.

Azaltzen den kasu honetan Writely erabili dute idazketan trebatzeko pentsatutako ariketa baterako.

Writely Interneten oinarritzen den testu editore bat da, MS Word edo OpenOfficeko writer moduko bat baina interneten bidez erabiltzen dena, ordenagailuan ezer instalatu gabe.

Batzuentzako agian aspergarria izango zen idazketa ariketa, baina teknologia berriekin egiterakoan, lan hauek erakargarriagoak bihurtzen dira.

IKTeroek Writely erabili dute euren ikasleak idazketan trebatzeko, eta neri beste ideia bat bururatzen zait. Zergatik ez erabili Google Maps, Google earth edo tagzania (euskeraz daukaguna) gure gaztetxoak geografian trebatzeko ?

Adibideak berehala etortzen dira burura pixkat pentsatu ezkero




Geografia ikastea aspergarria izan daiteke, baina betiko moduan planteatu beharrean, ikasleak superman/superwoman bihurtzen baditugu eta zerutik mundua zela ikusten den erakusten badiegu seguru emaitza hobeagoak lortu daitezkeela, edo behintzat lana erakarriagoa egin.

Nork: tolon.2006/05/08 18:10:24.112 GMT+2
Etiketak: hezkuntza | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa, laguna! Lehenik eta behin, mila esker nire artikulua aipatzeagatik! Arrazoi osoa duzu: teknologia berrien laguntzaz gauza asko egin daiteke irakaskuntzan...Gaurko hori adibide bat baino ez zen, baina ikasturtean zehar aurten egindako guztiak (gaur amaitu ditugu klaseak) erabat konbentzituta utzi nau bidea hortik doala...

Ze ona aipatzen duzuna! Ni beti oso txarra izan naiz geografia arloan baina konbentzituta nago Tagzania (eta aipatzen dituzun besteak) bezalako tresnekin ikasi izan banu, askoz ere gehiago jakingo nuela... Gu ikastolan hasita gaude pixka bat horrekin baina oraindik asko gelditzen zaigu. Pixkanaka-pixkana lortuko dugu!

Nork: sei.2006/05/08 20:01:03.358 GMT+2
http://euskaljakintza.blogsome.com

Idatzi artikulu bat