Gaur Tknikan izandako bileran Kaioa plataforma aurkeztu digute.
Hitz gutxitan esateko, Kaioa sotware librean oinarritutako hainbat moduluz osatutako intranet/extranet sistema bat da, dokumentazioa eta workflow-ak antolatzeko balio duen plataforma bat. Edozein erakundek beharko luke horrelako tresna bat.
Lanbide Heziketako ikastetxeei hau eskainiz, euren barne antolakuntza hobetzen eta automatizatzen lagundu nahi zaie. Software librean oinarritutako tresnak erabiltzen direnez, lizentziak ordaindu beharra desagertzen da. Gure kasuan beste ezaugarri garrantzitsu bat ere badu, softwarea euskaraz izateko aukera paregabea ematen digula.
Iaz hasi ziren Kaioa 12 ikastetxeetan ezartzen, eta aurten beste 12 ikastetxeetan ezartzeko asmoa dago. Gaurko aurkezpenean, bi ikastetxeetako ordezkari (bat Lurdes, bestearen izena ahaztu egin zait, ...) etorri dira beraien esperientzia azaltzera, biak ikastetxeetako IKT sustatzaileak. Ez dute denbora handirik izan, baina ondo azaldu dute beraien esperientzia.
Biek azaldutakoa entzun ondoren, niretzat hauek izan dira puntu garrantzitsuenak:
- Holakoetan gertatzen den bezela, kaioa ikastetxean ezartzerakoan arazoak izan dute, baina arazo hoiek gainditu ondoren, oso gustura daude emaitzarekin.
- Orain dela urte bete, software librea zer zen ere ez zekiten, ...., gaur egun software libreak eskaitzen dizkigun aukerak oso garbi ikusten dute
- Esan duten bezela, pena ematen die lehenago software librea erabili ez izana.
Lurdes lehendik ere ezagutzen nuen, lan talde batzutan berarekin topo egin nuen orain dela bi edo hiru urte. Gogoratzen det berak ez zuela bere burua IKT sustatzaile bezela ikusten, informatika buruz asko ez zekielako, eta bere esanetan, hori ezinbestekoa zen lan hortarako. Ondo erakutsi digu gaur zein ona den bera lan horretarako. :)
Ni Tknikako Elkarnet taldeko partaidea naiz, eta uste det proiektu hau oso garrantzitsua dela ikastetxeetako, eta bide batez, software librearentzako. Ea honelako beste hainbat proiektu bultzatzea lortzen degun guztion artean.
Zalantza batzuk baditut (eta horrela azaldu ditut gaur bileran) ea Software Librearen benetako filosofia dagoen proiektu honen atzean, eta egia esateko nire zalantzak hor ditut, oraindik argitu gabe, baina bueno, aurrera joko degu azkenean benetazko filosofia hori errespetatuko dela pentsatuz.
Bilera horretan Lucas ezagutu det, Mutrikuko Institutuko zuzendari berria. Pozten nau nere herriko institutua ere proiektu hontan sartuta dagoela jakitea. Gainera, berak esan didanez, aspaldian software librea alde batera lagata bazuen ere, honelako gauzetan asko ibilitakoa omen da, ba oso ondo !!
Kaioa proiektuan alde teknologikoan aholkatzen, laguntzen eta garatzen CodeSyntax enpresa dago. Lehenago ere aipatu izan det CodeSyntax Eibarko enpresa. Dudarik gabe, gure inguruan software librea eta euskeraren alde lan gehien egiten dutenak, nik dakidala behintzat.
Gari egon da bileran alde teknologikoa azaltzen. Oso ondo, beti bezela.


Erantzunak
Kaixo, Bizkai aldean instituto mailetan dabilen berriztapen pedagokiko jende bat dabil hezkuntza mailan soft-libre sartzeko nahian eta urtarrilerako prestatzen ari dira topaketa bat gai honi buruz. Etxetik idazten dizut eta lanean ditut datu gehiago. Seguraski SUSTATUn agertuko dela topaketaren berria, adi egon.
Nork: angel.2005/11/17 22:24:30.951 GMT+1
Kaixo Angel.
Askotan gertatzen zaigu gurpila 10 aldiz asmatzen ari garela leku ezberdinetik.
Ona litzateke proiektu horretan dabiltzatenak Tknikakin harremanetan jartzea, agian egin nahi dutena jadanik eginda dagoelako.
Eskerrik asko zure erantzunagatik.
Nork: arreitu.2005/11/18 13:18:57.039 GMT+1