Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2005/08/30 19:46:44.739 GMT+2

Oporretako liburuak

Asko ez bada ere, bi edo hiru liburu irakurtzea jartzen det helburu bezela.

Iaz liburu dexente irakurri nitxun: SPrako tranbia, Soinujolearen semea, Código DaVinci, El médico, Chaman eta bukatzeko La doctora Cole.

Bai, aspaldiko partez, iaz asko irakurri nuen.

Soinujolearen semea irakurri nuenetik, Obabakoak irakurtzeko gogua sartu zitzaidan, baian ez nuen liburua inon aurkitzen. Azkenean, lagun batek utzi zidan (eskerrik asko Manolo) eta abuztuan irakurri det.

Egia esan, ez nuen espero ipuin laburrez osaturiko liburua izango zenik, eta hasieran pixkat galduta ibili nitzan. Konturatu nintzanetik aurrera, beste era batera planteatuta, gustatu zaidala esan behar. Bukaera, oso kuriosoa daukala iruditzen zait.

Liburuan zehar topatu ditut pare bat esaldi beste gogoeta batzuk eragin didatenak.

Lehenengoa Hamaika hitz Villamedianako herriaren ohoretan, eta bat gehiago izeneko ipuinekoa da. 128. orrialdean, hau dio:

Hainbat jende harrotu egiten da esanez bere aldarteak ez duela egunaren itxurarekin loturarik; berak badituela, azalez barrura, bere laino eta urdinak, baduela bere eguraldi propiala, eta ez diola axola, horregatik, goizean jaiki eta leihotik ikus dezakeenak. Nire poza, dio jende horrek, ez dago zeru kolore baten mende, eta berdin gertatzen zait goibeltasunarekin ere.

Hau irakurri nuenean, Pablo Milanes-en kanta bat etorri zitzaidan burura. Berak kanta horretan hau dio : "... lo que brilla con luz propia nadie lo puede apagar, Su brillo puede alcanzar la oscuridad de otras costas ..."

Mezua ez da berdina, baina badu antzik, ezta ?

Bigarren gogoeta (edo hobeto esanda paja mentala) pixkat aurrerago dagor, 174. orrian.

"ikusi al duzu Blade Runner? Gaineratu nuen.

"Zinea ez zait gustatzen".

"Ondo iruditzen zait ez gustatzea, baina ez dakit zergatik jartzen zaren hain harro. Nortasun mediokreko jendea bakarrik harrotzen da gustatzen ez zaionaz," esan nion nire dizipulu paperetik ateraz.

Liburu hau 1988. urtean editatu zen. Orduan ez geneukan Gran Hermano, eta holakoak, baina badirudi fenomeno hauetaz ari dela.

Aurtengo neguan, ETBko Vaya Semanita programara Mercedes Mila ekarri zuten. Berak zioen (eta horrekin ados nago) nahiko gizarte hipokrita ginela. Audientzia datuetan, holako programak ikaragarrizko audientzia dutela, baina gero inork ez duela onartu nahi programa hoiek gustukoa dituela.

Nik neuk, ez ditut kaka horrek ikusten !!!!! benetan !! Onartu beharko det nortasun mediokrekoa naizela ni ere. ;)

Paja mental hauek idazten nabilela, beste liburu baten esaldi bat etorri zat gogora. Orain dela 15-20 urte (koño, zaharra naiz benetan !!) ikasten ari ginela, gure euskerazko irakaslea zen Markelek emandako lanen artean, euskal liburuak irakurtzea zen.

Gogoratzen det liburu baten kontatzen zuten gauza kurioso bat. Estatu batuetako hiri bateko metroan, paretean pintatuta zegoen esaldi bat: bat batean, bakarrik nago, zerua urdina delako, zuhaitzak berdeak direlako

Hainbeste urte pasa eta gero, esaldi hori burura etorri zait. Joan naiz begiratzera salako liburuen artean, eta han dago: Iñaki Zabaleta Urkiolaren 110. street-eko geltokia.

Liburu motza da, 148 orrialde, neguko zapatu euritsu baten irakurtzeko bezelakoa.

Abuztua honetan irakurri dudan bigarren liburua, zeharo desberdina da: Angeles y Demonios . Codigo Da Vinci-ren idazle berberak idatzita, urte batzuk lehenago. Azkar irakurtzekoa, nik pare bat egunean jan det. . Codigo Da Vinci gustatu zaionari, hau ere gustatuko zaio.

Eta oporrak bukatu direnez, etzi, lanera. :(

Nork: admin.2005/08/30 19:46:44.739 GMT+2
Etiketak: neure gauzak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat