Demagun Writer dokumentu handi bat daukazula, manual bat adibidez, eta hor dauden irudiak erabili nahi dituzula antzerako beste manual bat egiteko. Orain arte nola egingo genuke ? agian banaka banaka irudiak kopiatu eta beste dokumentuan itsatsi ?
Agian ez daukagu horrelako Writer dokumentu handiak, baina seguru badauzkagula Word dokumentu oso handiak. Word dokumentu hortan dauden irudiak aprobetxatu nahi baditugu, zer ?
Hemen soluzio on bat. Word baldin bada, lehenengo writer erabiliz zabaldu eta openoffice-en formatuan gorde, odt bezela. Demagun fitxategiaren izena manuala.odt dela.
Gero, fitxategi sistematik izena aldatu, eta manuala.odt fitxategiari manuala.zip izena jarri. Orain, zip fitxategi hori deskonprimitu (bai, posible da) eta ikusiko dezue karpeta bat sortzen duela "manuala" izenarekin. Karpetan horren barruan besteak beste, beste karpeta bat dago "Pictures" izenarekin. Hor dauzkagu jatorrizko dokumentuak zituen irudi guztiak erabiltzeko bezela.
Irudi hauek png formatuan daude. Formatu hau guztiz erabilgarria da openoffice-ekin, baina ez bazaizu gustatzen, pila bat tresna daude jpg moduan lagatzeko.
Ez naiz sartuko "manuala" karpetan dauden gauza guztiak zer diren azaltzen, baina esango dizuet content.xml fitxategian dagola dokumentuan idatzita ikus dezakegun testu guztia.
MS Office-ekin hau ezinezkoa da. Demagun Word fitxategi bat izorratu egin dela, ..., ba gure lan guztia pikutara. Demagun Writer dokumentu bat izorratzen dela, ..., ba agian lanaren zati handi bat berreskuratzeko aukera daukagu, gutxienez irudiak.
Ez
dakienentzako: OpenOffice MSOffice bezelako pakete ofimatikoa da,
baina software librea da. Lizentziarik ez da ordaindu behar, beraz
doan erabili dezakegu, pirateatu gabe. Writer testu editorea da, Word
modukoa.


Erantzunak
erabilgarria benetan. Nik openoffice erabiltzen dut, baina ez nekien horrelako gauzarik egin zitekeenik. Interesgarria benetan
kontutan hartuko dut
Nork: itziar.2007/02/08 21:15:42.532 GMT+1
http://borborka.blogsome.com