Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/10/30 18:16:54.784 GMT+1

OpenOffice 3 eta Euskera

Gaur OpenOffice 3a deskargatu eta nire ordenagailuan instalatu det.

Orain dela egun batzuk publikatu dute bertsio berria, eta irakurri dudanez, interesgarriak diren zenbait aukera berri jarri diote.

  • Plugin baten bitartez, PDF dokumentuak editatzeko aukera.
  • Microsoft Office-eko dokumentuekin bateragarriagoa da.
  • Microsoft Office 2007 bertsioko docx formatuak ulertzen ditu.
  • Gehigarriak Firefox-en moduan instalatzeko aukera
  • Calc dokumentu bat pertsona batek baina gehiagok editatzea momentu berean.
  • MAC OS-rekin bateragarriagoa.
  • Eta abar.
Pena bakarra, oraindik ez daukagula euskerazko bertsioa. Hau ulergarria da, seguru lan handia izango dela bertsio berri hau euskeratzea.



Baina euskararen aldetik, berri on bat. Xuxen zuzentzaile ortografikoa gehigarri moduan instalatu daiteke xaguaren klik bakar batekin, eta hau oso erosoa da.

Oraingoz OpenOffice-eko menuak ez ditugu euskeraz izango, baina euskeraz hobeto idazten lagunduko digun tresnarik badugu behintzat.

Nork: tolon.2008/10/30 18:16:54.784 GMT+1
Etiketak: openoffice | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Euskarazko bertsioa eskuragarri dago jada, Windows-erako izan ezik:

http://ube.nireblog.com/post/2008/10/30/openoffice-30-dagoeneko-prest

http://ooo.euskalgnu.org/

Nork: izendegi.2008/10/31 10:23:24.957 GMT+1

Gutxienez, Mac OS-en ez ditu X11-ak erabiltzen! Bazen ordua!

Nork: Asuer.2008/11/02 20:12:15.873 GMT+1
http://www.trueisfalse.net

Idatzi artikulu bat