Orain dala pare bat aste Hitzako GarbiƱekin komentatzen genuen pena bat dala euskeraz idazten degun Mutrikuarrok ez izatea gida bat Mutrikuko hizkeria erabiltzeko.
Gaur egun bi aukera daukagu: Batueraz idaztia, edo ahozkatzen degun bezela idaztia.
Lehenengo aukera oso formala, baina seguratasuna ematen duena. Ondo idazteko euskaltzaindiako arauak jarraitu eta kitto.
Bigarren aukeria, geure euskeria erabiltzia, naturalaua da, baina askotan ez da erreza. Ez dakizu gauzak ondo ala gaizki ari zean idazten.
Beste herrixetan arazo hau konpontzen laguntzeko, gida batzuk atera izan dituzte, oso lagungarrixak herriko euskeriaren erabilpena bultzatzeko.
Mutrikun ere lan hori egin da. Nik gida hori ikusi nuen (paperian) orain dela 2 urte, baina zoritxarrez ez nuen kopixa bat atera.
Gida hori egin zutenei eskaera bat: mesedez, publikatu ezazue gida hori. Digitalean egongo da nonbait, nik ikusi nuen dokumentua tresna informatiko bat erabiliz egina bait zen. Jarri ezazue web orriren baten doc, pdf, edo nahi dezuen bezela, nahi duenak deskargatu eta erabiltzeko aukera izan dezan.
Udalaren web orrixan seguru tartetxo bat gustora egingo diotela, eta nahi badeue ere, guk atxukaleko web orri honetan ere pozik jarriko genuke.
Gure etxeko buzoietan ere gustura jasoko genuke Mutrikuarrok holako gida bat. Olentzeron zain geratu biharko gera ?


Idatzi artikulu bat