Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2005/08/22 17:56:30.423 GMT+2

Musika CDtik MP3 fitxategiak ateratzen

Aspalditik ilobak emandako enkargu bat neukan egiteko. Berak MP3 irakurgailu bat dauka (bere urtebetetzeko oparixa izan zala uste det), baina ez daki nola pasatu musika CD batetik mp3 formatura.

Nik hau egiteko linuxen daukadan programa erabiltzen det. Baina nire ilobak ez du linux ezagutzen, bera Windows erabiltzaile bat da. Hau ere ez dakit horrela luzaroan izango dan, hurrengo baten animatzen banaiz linux zer den erakutsi behar diot. Baina bueno hori hurrengorako.

Atzo etxian geunden nire urtebetetzia ospatzen (urtiak aurrera dijuaz, martxa onian gainera), eta berriz esan zian: ze osaba, mp3ak sortzeko programiakin akordatzen ?

Ba ez, ez nitzan akordatzen, baina lasai, laster konponduko degu eta.

MP3ak sortzen lagunduko digun programia topatzeko, sourceforge-ra jo det, han bilatzeko.

Zer da sourceforge ? ba sofware libreko programak dauzkan zerbitzari bat.

Zergatik software librea ? Ba horregatik, librea delako. :)

Zertarako pirateatu programa bat, zerbitzu berdina ematen digun software librea erabili badezakegu ?

Sourceforge ingelesez dago, baina ez da asko jakin behar bilaketa bat egiteko. Orriaren ezkerreko zutabean berehala topatuko degu search dioen lekua, bertan bilaketak egiteko aukera daukagu.

Bertan xagutxoakin klikatu eta hau jarri det: cd ripper mp3. Bilaketaren emaitzak programa pilo bat eman dizkit.

Lehenengoa CDex izenekoa. Begiratu det eta Windows-entzat balio duenez, ez det besteak begiratu ere egin. Lotura jarraituz download izeneko lotura topatu det eta bera klikatuz azkenean hemendik deskargatu det.

Programa txikia denez (1.954 KB) azkar deskargatzen da. Deskargatu ondoren, bi bider klikatu eta instalatzailea martxan jartzen da. Instalazio erreza da, berak dioena onartu eta besterik ez.

Instalazioa bukatu ondoren, CDex izeneko programa exekutatu behar degu.

Programa ingelesez agertzen zaigu, baina nahi izanez gero erderaz jarri dezakegu. Goiko menuan: Options --> Select language --> spanish

Bueno, orain falta den bakarra musika CDa da. Nik Olatz Zugasti-ren Bulun bulunka diska MP3 bihurtuko det. Nire urtebetetzean oparitu didate disko hau eta ordenagailuan ere entzun nahi det.

CD originala ordenagailuan sartu eta CDex programak berehala ikusi du. Nik artista eta titulo datuak sartu dizkiot, eta orain azkeneko pausua, eskuineko aldean dagoen bigarren botoia klikatu.

Programa honek beste hainbat aukera ditu, baina ikusi degun bezela, MP3ak sortzia ez da batere gaitza.

On egin.

Nork: pedro.2005/08/22 17:56:30.423 GMT+2
Etiketak: software librea | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hasteko, ongi etorri euskal blogosferara, Peio! Ziur gauza interesgarri anitz ikasiko dugula zugandik!

Musika ripeatzeko programari buruz, nik ere Windows-en CDex erabiltzen dut, eta ez librea delako soilik, oso ondo dagoelako ere bai.

Hala ere, Linux-en erabiltzen dudan GRip gehiago gustatzen zait. Hau ere, librea izateaz gain, euskaraz ere badago, eta gainera besteak ez duen aukera oso interesgarri bat dauka: disko bat ripeatzean egilearen edo diskoaren izenarekin edo nahi duzun beste datu batekin azpikarpetak sor ditzake automatikoki eta bertan gorde, disko bakoitzarekin karpeta sortzen eta bertan gorde nahi duzula esaten ibili beharrik gabe! Ea horrelako gauzak entzunda jende gehiago pasatzen den Linuxera...

Eta bukatzeko, kuriositate bat: CDex konfiguratuta al daukazu disko bat sartzean diskoaren eta abestien datuak interneten (freedb-n) bilatzeko? Ze horrela balitz, Bulun bulunka diskoko informazioa bilatu beharko lizuke. Niri euskal musikako disko askorenak agertzen zaizkit eta ez bazaizkit agertzen nik sartzen ditut eta bidali, eta disko hori ripeatuta dudanez, derrigorrez egon behar du...

Nork: e-gor.2005/08/26 08:09:35.216 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/e-gorblog

Eskerrik asko ongi etorriagatik !!

Ez dakit nigatik zezoer ikasiko dezuen, ..., horrek hitz haundixak dira !! ;)

Nik ere linuxen KDEk dakarren programa erabiltzen det, ez da Grip, baina antzerakoa da. Oso praktikoa eta erabiltzeko oso erreza.

Egia esan, linux ez da garai batean zirudien gauza mistiko hura, edozeinek erabili dezakeen sistema bihurtu da.

Egun hauetan KUbutu frogatzen aritu naiz, eta pasada bat da.

Instalatzeko erreza, eta erabiltzeko ere erreza. USB gailu bat sartzen dezunean mahaigainean agertzen da (kamera digitila ere bai) arazorik gabe .....

Agian animatzen banaiz horri buruz zeozer idatziko det.

Ba hori, esandakoa, mila esker zure erantzunagatik.

Nork: pedro.2005/08/29 19:14:23.629 GMT+2

Idatzi artikulu bat