Nik etxean daukadan musika ekipoak 15 bat urte ditxu. Binilozko diskoa, kasetea, irratia eta CDa dauzka. CD horretan, logikoa den bezela, ezin det MP3 musika entzun.
Beti gustatu izan zait kantari ezberdinen kantak erabiliz nire nahasketak egitea. Gogoan daukat Donostian ikasten nenbilela Silvio Rodriguez-en kantekin egindako nahasketa: nahaste-borraste izeneko 90 minutuko bi zintxa ziren.
Baina aspaldian zintxak ez ditxut grabatzen. Nahixo det CDan dauden kantak MP3 bihurtu eta gero ordenagailuan edo MP3 irakurgailuetan entzun. Orain dela hilabete MP3 irakurgailu txiki bat erosi nuen, badakizue, kaletik eraman dezakezun horietako bat.
Ni musika asko entzuten det. Etxean hari musikala jarri genuen, eta etxeko lanak egiten ari garenean beti daukagu musika martxan. Nik etxeko aparatuan MP3 musika entzun nahi nuen, baina ez nuen aparatu berri bat erosi nahi, orain daukaguna oso ondo dabil eta.
Musika ekipo gehienak AUX sarrera bat izaten dute, beste audio seinale bat ekipoari sartu ahal izateko. Horrela, AUX seinaletik datorren musika gure betiko ekipotik entzuteko aukera izaten degu, CDa edo irratia izango balitz bezela.
Ba nik hori aprobetxatuz, nire MP3 irakurgailu berria AUX sarreratik musika ekipora konektatu det. Behar izan ditudan osagarriak erosteko 5 euro ordaindu det, eta horrekin nire ekipoa MP3 musika erreproduzitzeko gai bihurtu det.
Hemen jartzen dizuet argazkiak, ..., hauek ikusita beste beste azalpenik ez da behar.



Erantzunak
Nik amaren etxean badut anpli zahar baina oso on bat, AEBetatik duela 30 urte ekarritakoa, eta CDak zein mp3ak primeran entzuten dira metodo horrekin.
Nork: Jabi.2006/01/05 16:48:31.224 GMT+1
http://www.sarean.com
Kaixo Jabi.
Bai, egixa esan, ez dakit nola ez zitzaidan lehenago bururatu.
Konponbide xinplea eta merkea musika ekipo zaharrak musika formatu berriekin erabili ahal izateko.
Kotxerako ere badaude antzerako konponbideak, naiz eta garestiagoak izan. Honek 30 euro balio du.
Mila esker zure erantzunagatik.
Nork: arreitu.2006/01/08 16:53:05.322 GMT+1
http://www.atxukale.com/blogak/tolon