Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/02/16 14:02:25.866 GMT+1

Linux eta wifi sareak

Artikulu honetan linux ordenagailu bat wifi sare batera nola konektatzen den azaltzen det.

Demagun wifi sare batera konektatu nahi duzula, eta nik bezela, GNU/LINUX erabiltzen duzula.  Zure sareak WEP enkriptazioa erabiltzen badu pentsatu hori aldatu behar dezula. WEP ez da enkriptazio segurua, pare bat minututan apurtu daiteke. Nik WPA+PSK+TKIP enkriptazioa erabiltzen det, hori gaur egun behintzat segurua da.

Ondoren azaltzen dizuet hau martxan jartzeko emandako pausuak. Nik KUbuntu Linux  erabiltzen det.


Lehenengo wpasupplicant izeneko paketea instalatu behar da:

apt-get install wpasupplicant

Gero /etc/wpa_supplicant.conf editatu eta konfiguratu. Demagun zure wifi sarearen konfigurazioa hau dela:

SSID: etxekowifia
pasahitza: goralinux

Konfigurazio fitxategian pasahitza enkriptatuta idatzi behar da. Hau lortzeko, wpa_passphrase agindua exekutatuko degu kontsola baten eta bi parametro emango diogu: SSIDa eta pasahitza.

:~# wpa_passphrase etxekowifia goralinux

network={
  ssid="etxekowifia"
  #psk="goralinux"                    psk=dd237f72db18ed67f7872b5d91b2c3d69003b420a3f93ee4afa1d2fcf2363c32 }

Sistemak ematen digun konfigurazio hau erabilita /etc/wpa_supplicant.conf fitxategia editatu eta honela utziko degu:

ctrl_interface=/var/run/wpa_supplicant ap_scan=2

network={
  ssid="etxekowifia"
  scan_ssid=1
  proto=WPA
  key_mgmt=WPA-PSK
  pairwise=TKIP
  group=TKIP  psk=dd237f72db18ed67f7872b5d91b2c3d69003b420a3f93ee4afa1d2fcf2363c32 }


Azkenekoa falta zaigu. Demagun gure wifi interfazea eth1 dela. Sareko konfigurazioa aldatuko degu interfaze hau aktibatzerakoan wpa enkriptazioa erabili dezan.

Hau egiteko /etc/network/interfaces fitxategia editatu behar degu eta lerro hauek jarri eth1 interfazerako.

auto eth1
iface eth1
inet dhcp
pre-up /etc/init.d/wpasupplicant start
pre-up sleep 5
post-down /etc/init.d/wpasupplicant stop

Konfigurazio honekin, sarea arrankatzen duenean eth1 automatikoki konektatzen saiatuko da eta dhcp bidez IP helbide bat eskatuko du.

Sarea arrankatu eta IPa ez badu lortu, probatu agindu honekin lortzen duen:

dhclient eth1

Ez badugu nahi automatikoki martxan jartzea, "auto eth1" kendu egin behar da.

DHCP bidez IP ez badu hartzen, IP fijoa bada, honela konfiguratuko genuke (address, netmask eta gateway benetakoak jarrita)

auto eth1
iface eth1
inet static
address 192.168.12.2
netmask 255.255.255.0
gateway 192.168.12.1
pre-up /etc/init.d/wpasupplicant start
pre-up sleep 5
post-down /etc/init.d/wpasupplicant stop

Hau da guztia.  :)

GNU/LINUXen WEP enkriptaziorako badaude tresna grafikoak guzti hau konfiguratzeko, WPA enkripatziorako oraindik ez, baina ikusten dezuen moduan, ez da zaila.

Hau egiteko Interneten aurkitu ditudan orriak hemen daude

Nork: tolon.2006/02/16 14:02:25.866 GMT+1
Etiketak: teknologia wifi software librea | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Eskerrikasko!! Artikulu ona. banoa wep-etik wpa-ra pasatzera atoan.

Nork: Sergio.2006/02/16 20:22:20.808 GMT+1
http://larrabetzu.homelinux.net

Eskerrik asko erantzunagatik.

Pozten nau lagundu dizula jakiteak.  Nik etxean Wifi jarri nuen eta linuxen konfiguratu gabe nuenez, wifi behar nuenean Windows arrankatu behar.

Orain Windows horretarako ere ez det behar. :)

Hau beste gauza batzukin lotzen dudanez, oraindik aukera gehixo gauzak egiteko. Adibidez, nik laneko sareakin VPN konexioa daukat. Laneko suebakian eta nire ordenagailuan Openswan daukagu (software librea hori ere) VPN zerbitzua emateko. Beraz, wifi sarea aktibatu, openswan martxan jarri, eta laneko sare barrura sartzen naiz  Kbuntu linux-etik.



Nork: tolon.2006/02/17 15:32:25.106 GMT+1
http://www.atxukale.com/blogak/tolon

   Interesgarrixa, bai. Ni neu zorau biharrian ibili nitzan Mandrake-an wifi-a martxan jarri ezinda. Nazkau, Ubuntura pasa, eta momentuan wifi eta iufi!

   Holako artikulu praktiko eta ulerterrazek GNU/Linux-era hurbildu den oinezkuaren bizitza asko errazten deue. Segi hortan.

   Bestalde, sareetarako VPN konexioen asuntoa ere interesgarrixa da ba.  Aitortu bihar det, zerbaitx irakurri deten arren horri buruz, arrasto haundirik ez dakatela. Baina zentruan badago gai horren inguruko interesa, eta begiratuko det emandako pista. Nere kezka da, zertarako erabiliko ete deun: lanak errazteko, ala etxian gaudela ere lanari konektatuta bizitzeko...

Nork: Aitzol Astigarraga.2006/02/20 10:55:50.926 GMT+1

Kaixo Aitzol.

Bai, oso interesgarrixa da mundu hau, askotan denbora asko kentzen dizu, baina bueno.

VPNarena, ..., bai, zuk diozun moduan, segun eta nola erabiltzen dan onerako ala kaleterako, gauza danak bezela. Teknologiak bideak zabaltzen ditxu, gero bide horrek zela erabili, guk aukeratu behar.

Eskerrik asko zure erantzunagatik.

Nork: tolon.2006/02/20 12:45:33.990 GMT+1
http://www.atxukale.com/blogak/tolon

Kaixo Tolon! arazo bat dut wifirekin...
Kubuntu 6.06 instalatuta dut, baino ez zait wifi konektatzen.Nire router-a Thomson 580i da, jarri duzuna egiten badut, ibiliko da?
Eskerrik asko!

Nork: Ander.2006/11/12 23:43:44.415 GMT+1

Kaixo Ander.

Ba nik esango nuke baietz, baina ez dakit, probatu egin behar.

Dena dela, linux bezeroaren konfigurazioak ez dauka zer ikusirik router modelo konkretu baten konfigurazioarekin.

Routera konfiguratzeko, normalean berak emango dizu web moduko konfigurazio sistema bat, eta bertan enkriptazioa konfiguratzeko aukera izango dezu. Hau konfiguratzen dezunean, gero linux (edo mac, edo windows ...) bezeroa konfiguratu beharko dezu.

Hau egiteko, goiko pausoak jarraitu beharko zenuke.

Zorte on.

Nork: tolon.2006/11/14 10:30:56.803 GMT+1

Errenferentziak:

...buntu 5.10 Breezy Badger) WPA erabiltzea enkriptazio sistema bezala WIFI batera konektatzeko nahiko zaila zen (Tolon-ek zehazten zuen bezala hemen). Orain bertsio berriarekin errazagoa da eta ez dago eskuz konfiguratu beharrik ...

Erreferentzia: WPA enkriptazioa Ubuntu 6.06 LTS-en - Maalako parkean 2006/06/07 23:20:45.685 GMT+2

Idatzi artikulu bat