Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/02/27 21:21:01.733 GMT+1

Laida jaixo da

Azkenian Laida ailatu da gure artera. Gure hirugarren (bai, hirugarrena) alaba da, Ainhoa eta Irati-ren ahizpa berrixa.

Medikuen esanetan 20rako jaixo bihar zan baina azkenian 23an jaixo zan, goizeko 01:50tan. Seme-alabarik ez duenak ez daki zelako sentimenduak pizten dituen ume batek bere gurasoengan.

Txorrada bat dirudi, baina egun batzuk dituen zure alabak barretxo bat egiten dizunean, urtu egiten zara. Zer esanik ez siestia zeure gainean egiten duenean .....


Nik urtu eta urtu zortzi urte daramat, Ainhoak eta Iratik makina bat barretxo eta muxu eman didate eta.

Nork: tolon.2006/02/27 21:21:01.733 GMT+1
Etiketak: neure gauzak | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zorionak Peio! eta etxeko neska eta neskato guztiei, noski!

Nork: Eneko.2006/02/28 07:59:12.174 GMT+1

Aupa Pedrin!!

Zorionak danoi!!!!!

Nork: aitzol.2006/02/28 08:06:38.887 GMT+1
http://www.atxukale.com/blogak/kateitxik

Zorionak! hori da hori harena, etxian daukazuna!

Aupa!

Nork: Gari.2006/02/28 08:11:23.547 GMT+1

Zorionak !!

Nork: erral.2006/02/28 08:15:48.057 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/erral

Joe, hiru! A ze balientia! Zorionak!

Eta hirurak neskak gainera! Guk ez dakigu zelan eitten dien, bixak mutilak urten jaku! Trukua esango duzkuzu mesedez? Hola igual animauko gare... ;-)

Nork: e-gor.2006/02/28 08:44:32.339 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/e-gorblog

Kaixo Peio eta zorionak bostoi.

Nik oraindik hiru neska (ama barne) ditut eta ez dut uste gehiago izango garenik baina nork daki... Ea ondo jagoten zaituen.

Eta nola heldu naizen onaino?? Ze txikia den zibermundua!!

Orain dela egun batzuk nire bloga matxan jartzeko probak egiten ari nintzela Motrikuko Atxukale aurkitu nuen eta bertan Tolon-en bloga nire gustuko gaietan zebilen eta begiratu nor zen Tolon hori eta... Peio bat...IMHren ikurra... Eta sumatzen nuena egiaztatu nuen.. Zu zinen!!!

Beste egunean ikastaro bat ematen ari nintzela, 50 urtetik gorako ikasle batek esan zidan berak Internet lehio baten moduan ikusten zuela. Lehen lehiotik begiratzen genuen mundura baina bakarrik gure auzoa ikusten genuen. Orain ordenadorea piztu, sarera konektatu eta ikusten duguna mundu osoa dugu.

Gaur nire ziberlehioa ireki dudanean zure Laida ikusi dut eta orain hamabi urteko burutazioak etorri jataz burura. Denek esaten zidaten haur jaio berriak oso itsusiak zirela baina partoan egon nintzen (como un campeón) eta gure lehenengo alaba lehenbizikoz ikusi nuenenan konprobatu nuen esandakoa gezurra zela. Gure Irune oso polita zen, zuen Laida bezalakoa, ederra!!!

Esandakoa, zorionak guztioi.

Nork: Josu.2006/02/28 09:32:02.635 GMT+1

Eskerrik asko guztioi !!

Nork: tolon.2006/03/01 11:07:03.915 GMT+1
http://www.atxukale.com/blogak/tolon

Idatzi artikulu bat