- Argi indarra: hori ezin degu kendu
- Gasa: puff, dutxa epela gustatzen zaigu ba !!
- Telefono mugikorra: katxis !! pentsatzea ere orain dela 10 urte inork ez zuela telefono mugikorra erabiltzen ..., eta ez da merkea ez, hemen aurrezterik ba ote dago? Bai lagun, eta hortaz doa mezu hau.
Nola gutxitu ba orduan telefono mugikorraren faktura ? Beste "operadora" batera joanda. Badirudi telefono mugikorra ematen duten bakarrak betikoak direla (Movistar, Vodafone, Orange, Euskatel), baina azkeneko urtetan merkatuan beste enpresak sartu dira zerbitzu hau eskainiz, eta tarifak askoz (ASKOZ) merkeagoak dira.
Operadora tradizionalak "tranpa" egiteko ohitura dute, adibidez:
- Arratsaldeko 18.00etatik aurrera deitzen badezu tarifa "merke?" bat jartzen dizut, baina ordutegi hortaz kanpo deitzen badezu, lau aldiz gehiago kobratuko dizut. Hori normala al da ? Zuk nola dakizu noiz behar izango dezun telefonoa. Bai, igual egoera normal baten ez dezu goizez deituko, baina nahikoa da egun baten deitu beharra izatea, kriston dirutza ordaindu beharra izateko.
- Nire konpainia berdineko telefonoetara deitzen badezu, tarifa "merkea?" jartzen dizut, hori bai, okurritxu ere ez beste enpresa bateko mugikorra duen norbaiti deitzea, tarifa berezia kobratuko dizut eta. Kontxo, zuk esan behar al didazu zeintzuk izan behar diren nire lagunak ? Zure konpainiako mugikorra ez badu ezin diot deitu ? Ze kulpa dakat nik berak beste enpresa bateko mugikorra aukeratu badu ? Eta gainera, ni zurekin nagoela, zuri faktura ordaintzen dizudala hilero, eta neri zigortu behar al didazu ? Zer eta nire lagunari telefonoz deitu diodalako ?
Ba ez, ez lagun, ez naiz zuen tranpan eroriko, beste operadora batera pasatuko naiz.
Movistar, Vodafone eta Euskaltel-en tarifak
Kontratu txikiena: edozein ordutan, edozein telefonora deitzeko.- Movistar: 18 zentimo/minutua, gutxienekoa hilean 9€, baina kontuz, salbuespen bat dago, Yoigo-ra 23 zentimo/minutua.
- Vodafone: 18 zentimo/minutua, gutxienekoa hilean 9€.
- Euskaltel: 20 zentimo/minutua. Zuntz optikoa edo telefono finkoa beraiekin badezu, gutxienekoa hilean 6€, bestela gutxienekoa 10€ hilean.
Yoigo
Nire lagun batek Yoigo zuen eta egia esan, ez nion susmo onik hartzen. Nere artian pentsatzen nuen "seguru arazoak izango dituela", "merkeagoa bai, baina gero ondo ibiliko ote da ?", eta berak esan zidan baietz, ondo zebilela, besteak bezela, eta tarifak askoz merkeagoak zirela.2008ko urrian animatu nintzan, eta nire zenbakia Yoigo-ra migratu nuen. Egia esan, ematen dizuten terminalak (telefonoak) ez dira movistar edo vodafone-k ematen dizuten bezain moderno edo txupiguay, baina ondo daude. Denak dute 3G (interneterako) eta marka ezagunak dira: Nokia, Sony Ericsson, .., nirea hau da.

Hilean gutxienez ordaindu beharrekoa, 6€+BEZ. Besteak normalean gutxieneko hau handiagoa dute: 9€.
Hortaz aparte, tarifa bakarra dute: 8 zentimo edozein konpainiako telefonoetara, berdin dio zein, berdina ere telefono finkoetara. Berdin ere zein ordutan deitzen dezun, askatasun totala hortan, berdin kontratuko telefonoa den edo "prepago" den.
Hauek 8 zentimo minutua eta besteek 18/20 zentimo, eta minutua denentzako 60 segundu. Pentsatu 2,25 aldiz garestiagoak dira Yoigok ematen dizkigun tarifekin alderatuz.
Beste datu bat Yoigok movistar-en kobertura erabiltzen du, beraz kobertura aldetik movistar-ekin arazorik ez badezu, Yoigokin ez dezu arazorik izan behar.
Hasieran esan det Yoigok tarifa bakarra duela, baina ez da egi borobila. Beste bat ere badu, minutua 10 zentimo kobratzen dizute, baina beste Yoigo-etara egiten dituzun deiak doakoak dira, ordaindu beharreko bakarra deia ezartzea (establecimiento de llamada).
Guk etxean hori ere erabiltzen degu. Bi mugikor dauzkagu, biak Yoigo, baita 8 zentimoko tarifarekin (neuria) eta bestea 10 zentimokoa (nere andriarena).
Nik gehixo erabiltzen det, beraz tarifa merkeena duena daukat, eta nire andriarekin hitz egin nahi dudanean dei galdu bat egiten diot "perdida" bat. Berak badaki nor naizen eta berak deitzen dit. Niretzako kosturik gabeko deia, eta berarentzako deia ezartzearren bakarrik, 15 zentimo.
Hile honetako nire faktura (hau begiratu ondoren, begiratu zure operadorak bidaltzen dizun faktura, eta konparatu iraupen antzerako duten deiak)

Eta orain etxeko beste mugikorraren faktura

Simyo
Honek besteen aldean gauza on bat dauka: ez dago hilean gastatu beharreko gutxieneko bat.- Ez dezula hile osoan telefonoa erabiltzen ? Ez dezu ordaintzen.
- Hile baten 2 €-ko gastua izan dezula ? 2 €+BEZ kobratuko dizute.
Telefonoa gutxi erabiltzen dutenentzat oso aukera ona.
Bere alde txarra era badu: erabiltzen duen kobertura Orange-na da, lehen Euskaltel-ek erabiltzen zuena. Bizi zeran herrian, lan egiten dezun edifizioan, edo ibiltzen zeran lekutan Orange-k kobertura ona badauka, hau da nire ustez aukerarik onena.
Kontutan izan honek ere minutua 8 zentimo kobratzen dizula, beraz tarifa oso onak Yoigok bezela.
Telefonoa liberatu
Hau garrantzitsua da baina askok ez dakite. Bere garaian telefono mugikorra hartu zenuenean konpainiak (euskaltel, vodafone, movistar, ...) telefono bat eman zizun.Telefonoa eman zizunetik urte ta erdi pasatu bada, libre zera beste konpainia batera mugitzeko zure zenbakiarekin. Urte ta erdi pasa ez bada eta alde egin nahi badezu penalizatu egiten dizute, hau da, dirua kobratzen dizute joateagatik.
Urte bete pasa bada, nahiz eta ez joan, telefonoa liberatzeko eskatu diezaiekezu, eskubide osoa duzu.
Beraz, telefonoa liberatu egin behar dezu. Telefonoa liberatuta daukazunean, zure telefonoa (aparatua, terminala) beste edozein konpainiako SIM-arekin erabili dezakezu. SIMa telefono barruan sartzen den txartel txiki bat da, horrek identifikatzen du zure telefono zenbakia, ez telefonoa berak.
Telefonoa liberatuta dezunian Yoigok eta Simyo-k SIMa bakarrik hartzeko aukera ematen dizute, eta telefono terminala (aparatua) eman ez dizunez, ez zera beraiekin urte ta erdiz lotuta geratzen "sin compromiso de permanencia".
Egun hauetan (ekainaren 10a arte) SIMYOk 1€-egatik SIM bat saltzen du. Aukera paregabea telefonoa liberatu eta SIM bat erosteko.
Azkenik, zure telefonoa 3G bada eta ibiltzen zeran lekutan Orangek 3G kobertura ematen badu, SIMYOk tarifa merkeak ditu internetera 3G bidez konektatzeko.
- Egunean 100 Mega-rarte, euro bat.
- Hilean 500 Mega-rarte, 5 €
- Hortik gora joaten bazera, kontuz, asko pasatzen bazera ez zaizu komeni tarifa hau, again hobe 25 € hilean ordaindu eta 5 Giga-rarte abiadura handian, hortik aurrera abiadura jeisten dute.
Nire kasuan, hilean minimoa ordaindu beharra ez dagoenez, Simyo-ko beste SIM bat erosi det, ez da erabiltzen dudan telefono zenbakia, beste zenbaki bat da. Horrela kanpoan nagoen batean internet erabili behar badet, SIMa aldatu, eta nire 3G liberatua erabiliz, internet daukat prezio merkean.
Bukatzeko
Interesgarria iruditu bazaizu, pozten naiz. Hau irakurri ondoren Yoigo edo Simyo-ra pasatu behar bazera, eskaera egiterakoan nik daukadan kode bat sartzen badezu (promozio bat da), nire fakturan 5€ bueltatzen didate. Promozio horretan parte hartu nahi badezu idatzi eidazu kontaktu formularioa erabiliz, eta esango dizut kodea zein den.Ba hori, ondo segi eta hurrengorarte.


Erantzunak
kaixo,
mila esker, benetan, aspaldi nebilen halako azterketa bat egin nahian, baian gauz abat tarteko eta beste tarteko, ezi, eta zureak argi guztiak opiztu dizkit, zelako muturra duten.
eskerrak horrelako kontueik, aurrera!!
Nork: isusko.2009/05/21 12:54:18.880 GMT+2