
Ekainetik hona bi hilabete pasa dira, baina nire barnean daukadan moskeoak oraindik hor jarraitzen du, ez da batere baretu. Inork ez dezala pentsa Windows Vista eta Office euskaraz izateak haserretzen nauenik, ez da hori, haserretzen nauenak, gure agintariek Microsoft-eri kanpaina nola egiten dioten ikusteak da. Diario Vascon publikatu zuten albistean ziotenez: "Ahora es nuestro turno. Tenemos que demostrarle a Microsoft que ha merecido la pena su esfuerzo, que somos muchos los consumidores que vamos a utilizar sus herramientas en euskera". El viceconsejero de Política Lingüística, Patxi Baztarrika, lanzó el guante a ese más de 60% de hogares vascos en los que se utiliza con asiduidad el ordenador."
Ondo, Patxi Baztarrikak eskatzen digun bezela, goazen denok Microsoft-en produktuak erostera !! Bai, bai, ez harritu, erostera esan det, Windows Vista eta Office ez dira doakoak, berdin ordaindu behar dira, "doan" atera dutena euskeraz izateko aukera da, eta euskeraz jarri ahal izateko, lizentzia ofiziala izan behar dezu, lizentzia pirata dutenei ez die euskeratzen utziko (hau horrela izanik, ez dakit ba jende askok euskaratu ahal izango duen bere sistema).
Baina, doan ? ez dakit nik ba. Ikus ditzagun azken bi hilabeteetan prentsan agertu diren bi albiste:
- BiscayTIK eta Microsoft: Bizkaiko Foru Aldundiak 17,4 milioi euro ordainduko dizkio Microsofteri gaur egun zentzu handirik ez duen proiektu bategatik.
- Irailaren 5ean Euskal Herriko Aldizkarian publikatu duten lizitazioa: 600.000 euro EAEko ikastetxe publikoetan jarrita dauden informatika ekipamenduetako Microsoft Windows eragiteko sistemak mantentzeko lizentziak eta Microsoft Office lizentziak erabiltzeko eskubidea berritzea kontratatzeko lizitazioarena. Lizentzia hauek hezkuntzarako bakarrik, zer esanik ez antzerako gauzak egingo dituztela Osakidetzan, Lakuan, eta abar.
Kontutan hartuta gobernuko lizitazioetan ofimatika eta sistemarako beti Microsoft enpresaren softwarea eskatzen dutela (beste software mota batzuk ere badaude txo !!), software monopolio egoera honetan jarraitzeko asko laguntzen du euskaraz dagoela esateak: "guk bai zortea, doan euskaratu du softwarea enpresa jator honek !"
Baina jarrai dezagun guzti hau aztertzen datuak mahai gainean jarriz:
- Microsoft Office 2007 eta Windows Vista, 2007ko urtarrilean publikatu zituzten , eta euskaraz izateko aukera 2008ko ekainetik aurrera daukagu (lizentzia legala baduzu behintzat), beraz urte ta erdi beranduago (euskera bigarren mailako hizkuntza bezela hartzen dute, eta gu pozik egon behar)
- Office-en hurrengo bertsioa 2009rako etorriko dela aurreikusten da. Bertsio berriak euskara aukera moduan izango du ? Orain arteko joera ikusirik, ezetz esango nuke.
Beste aukerarik ba al dago ? Software librearen aldeko apustua
Nik software librea erabiltzen det. Nire ordenagailuan, Windows-en ordez, Ubuntu jartzen hari naiz azkeneko urteotan. Ubuntu, euskaraz daukat, euskal komunitateari esker, eta kasu batzuetan , euskal gobernuari esker.
Une hauetan, Ubuntu 8.04 daukat instalatuta. Izenak dioen moduan, 2008ko apirilean publikatu zen (04), eta publikatu zen egunean, beste hizkuntzekin batera, euskaraz instalatzeko aukera zetorren.
Hurrengo bertsioa sei hilabete pasa ondoren publikatuko da, 2008ko urrian (10), eta Ubuntu 8.10 izango da. Hori ere euskeraz instalatzeko aukera izango det.
Baina ordenagailan programa asko izaten dira. Nik ez det Microsoft Office erabiltzen, nik Open Office erabiltzen det. Software librea, doan eta euskeraz.

Nabigatzailea ere euskeraz daukat, Mozilla Firefox 3 . Azkeneko bertsioa publikatu zutenean, Guinness errekorrean sartu ziren 17 ordutan sei miloi lagunek baino gehiagok deskargatu zutelako. Gure kasuan garrantzitsuena, errekor horretan, firefox euskeraz deskargatzeko aukera izan genuen euskaldunok, beste hizkuntza guztiekin batera. Nik egun hortan ez nuen sentitu gure hizkuntza bigarren mailakoa zenik, ez horixe.

Ubuntun beste hainbeste aplikazio dauzkat, eta horietako asko ere euskeraz: Audacity, ...


Azkenik, kanpainakin bat nator, Klik Egin Euskarari, eta horretarako erabili ezazu software librea, gure hizkuntza lehen mailako hizkuntza bezala tratatzen duen softwarea. Ez pirateatu, izan zaitez legala, erabili software librea.
Eta gure agintarientzat eskaera bat: zabaldu begiak eta ikusi etxetik gertu egiten den lana euskarak bere lekua izan dezan software munduan. Diru sartu, bai, baina etxeko enpresetan (ESLE) eta euskal komunitatean, dirutza izugarri horiek kanpoko enpresei eman beharrean. Ez izan beldurrik software librea bultzatzen. Hezkuntza Sarean aukera paregabea dago OpenOffice eta Firefox erabiltzen ikasteko.


Idatzi artikulu bat