Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/01/21 15:03:56.331 GMT+1

Japonetik ere bai

Hauxe da urtarrilaren 19ko Hitzak azkeneko orrialdeand akarren artikuluak daukan izenburua.

Artikulu honetan, Hitzako web guneak 2005ean izan dituen bisitei buruz hainbat datu ematen zituzten. Datu onak direnez, zorionak hemendik Hitzakoei.

Artikuluak argazki bat zekarren, eta argazki hortan kazetariak erabiltzen duen ordenagailuan nabigatzailea ikusten da, eta nabigatzailearen barruan hitzako web orria.

Argazki horretatik hainbat datu atera ditzakegu:

  • Macintosh ordenagailuak erabiltzen dituzte. Kazetari gehienak bezela.

  • Nabigatzailea erderaz daukate. Ez dakit zein dan nabigatzailea, ni MAC munduan ez naiz apenas ibili, baina uste det Safari izango dela.

Ez dakit Safari euskeratuta egon den (ezetz esango nuke), baina ondo ezagutzen det euskeratuta dagoen nabigatzaile bat, ona gainera: Mozilla Firefox

Software librean egina dago, sistema eragile guztientzako dago, eta beste hizkuntzen artean, euskeraz ere badago. Ez dago munduko hizkuntza guztietan, baina euskeraz bai. Eta ez pentsa bertsio zaharren bat izango denik, ez, azkeneko bertsioa.

Deskargatzeko orrian hau argi eta garbi ikusten da.

Pentsatzen det softwarearen kontu hau ez dela izango kazetarien erabaki bat, seguru Hitzan badagoela norbait erabaki hauek hartzen dituena (gero bertako langile guztiak bete behar izango duten erabakiak), eta agian hau baloratu dute eta beste arrazoiren batengatik nabigatzaile erdaldun batekin jarraitzeko erabakia hartu dute, baina nik hemendik firefox erabiltzen hastea gomendatzen diet (dizuet). Ez dira damutuko.

Ez neuke nahi inork hau txarrera hartzerik, oso txalogarria da Hitzak egiten duena lana, baina zatar xamar ikusten dira nabigatzailearen botoiak eta menua erderaz, dena euskeraz publikatzen duen egunkari batean.

Nork: tolon.2006/01/21 15:03:56.331 GMT+1
Etiketak: software librea euskera | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat