
Esan ohi da bere historia ahazten duen herriak, errepikatzera kondenatua dagoela, baina ezin esan judutarrek bere historia ahaztu dutenik, hori baino okerrago, torturatuak izan zirenak, orain torturatzaileen papera egiten ari dira.
Hitler-ek egin zituenak egin zituenean, alemaniar asko bere alde agertu ziren. Egun hauetan irratian esan dutenez, Israeldarren %80ak ondo ikusten omen du bere armada egiten ari dena. Nola da posible ?
Ez al dute ikusten naziek egin zuten berdina egiten ari direla ?
- beraien aldean ahulagoa den herria hesi baten barruan kartzelatu
- estatu terrorista moduan bonbak edonora botaz edozein hil, berdin dio umea den edo ez, berdin dio nazioarteko legeak dioena, berdin dio zer dioten gerra garaiko konbentzioak (Ginebra eta abar)
- ikastetxeak bonbardatu
- Herritarrek behar dituzten laguntza minimoak ukatu
- ospitaleak argi indar eta urik gabe utzi. Medikuak hil. Anbulantziei beraien lana egitea debekatu.
- Eta abar luze bat, luzeegia.
Eta honen aurrean, demokratak omen diren estatuek zer egiten dute ? Ezer ez, edo ezer gutxi behintzat.
Gauza hauek beste edozeinek egin izan balitu,...., aitzaki gutxiagorekin badakigu beste herrialde batzuetan ((Irak, Afganistan, ...)) zer egin duten giza eskubideen izenean. Baina Israel itxuraz ikutu ezina da. Hori bai hori diruaren boterea.
Gure Europako agintariek boikot minimo bat bultzatzeko kapaz ere ez dira, eta adibidez Tel Aviv-ek Maccabi hor arituko da ezer gertatuko ez balitz bezela Europa osoan saski baloian jolasten.
Nik orain arte ez det inoiz judutarren kontra ezer sentitu. Nere buruari esaten nion judutarren agintariak zirela errudunak, ..., baina beraiek bakarrik ?
Ez ote ziren errudun ere Hitler-en garaian ixilik geratu ziren alemaniarrak ?
Ez ote dira errudun ere gaur egungo Israelen beraien gobernuak aurrera daraman genozidio horren alde agertzen den biztanleagoaren %80a ?
Gero eta nazka gehiago ematen dit gure gizarte ustel honek.
Nik behintzat ez det desberdintasun handirik ikusten nazien eta gaur egungo Israeldarren artean. Niretzat Israeldarrak beraien bandera aldatu beharko lukete, beraien benetako aurpegia erakusteko.

Again ONUk ere berdina egin beharko luke, ikusitakoak ikusita.
Eguneraketa: 2009/01/14 09:00
Argazki hauek gogorrak dira, baina munduak jakin behar du zein den egoera, zertan ari diren israeldarrak:




Eguneraketa: 2009/01/14 17:20
Hau heldu zait: Ingalaterran bizi diren judutar batzuk genozidioaren aurka idatzi duten eskutitza. Txalo bero bat hauentzako.


Erantzunak
Espainiak armak saltzen dizkio Israeleri eta tirital palestinarrei (Humanaika-ren blogean ikusia).
Nork: xabi.2009/01/14 11:19:55.546 GMT+1
www.hitzakdantzan.blogspot.com