Deiak doan telefono fijoetara
IP bidezko ahotsa erabiliz ikusi degu beste ordenagailu batzuetara
deitu dezakegula. Berdin dio beste ordenagailu hori gure bulegoan,
aldameneko etxian, edo munduko beste puntan dagoen. Denok Internetera
konektatuta bagaude, denok ikusten gera.
Gainera, ordenagailutik telefonoetara ere deitu dezakegu, telefono
fijoetara (etxekoa, bulegokoa, ...) edo mugikorretara. Normalean, hemen
irabazten dute dirua VoIP zerbitzua ematen diguten enpresak. Dei hauek
egitearren dirua kobratzen digute, baina betiko telefono enpresen
aldean (Telefonica, Euskaltel,...) tarifa oso merkeak eskeintzen dute.
Aurreko mezuan erantzun bat izan nuen, eta esaten zidanez badaude telefono fijoetara doan deitzeko aukera ematen dizuten enpresak ere, berak www.voipstunt.com enpresa aipatzen zuen.
Gaur probatu det enpresa honek eskeintzen duen zerbitzua, eta esan
beharra dago oso ona dela. Ez det uste asko iraungo duenik, baina
bitartean aprobetxatu beharrekoa.
Hainbat herrialdetako telefono fijoetara deiak egitea doan
eskeintzen dizu (Ameriketako Estatu Batuak, Europa, hego Amerika,
Txina, Malasya, eta abar).
Lanetik Malasyara deitu degu, bertan lankide bat daukagu eta berarekin hitz egitea nahiko garesti ateratzen zaigu. Bere
etxeko telefonora deitu degu, eta komunikazioa oso ona izan da.
Telefono arruntekin lortzen den kalitate berdina, eta doan.
Kasu honetan, ezer ez badezu ordaintzen deia minutu bat pasa ondoren
moztu egiten da. Ba berriz deitu eta listo, berriz berriketan.
Hau gertatzea ez badezu nahi, ordaintzen hasi behar. 10 euro
ordaintzen badezu, edo hobeto esanda, zure kontuan 10 euro kargatzen
badituzu, orduan deia ez da moztuko. Baina kuriosuena zera da, diru
hori ez dala gastatzen. Mugikorretara deitzen ez dezun bitartean, hor
egongo dira 10 euro horrek, ez dizute kobratuko fijoetara deitzearren.
Honekin zer lortzen dute ? Ba jende askok 10 euro kargatzea euron
kontuetan, beraz diru hori ordaindu diezu, ...., baina 10 euro bakarrik
dira !!
Guk gaur Malasyara egin degun dei hori telefono normaletik egin izan balitz, 10 euro baino gehiago gastatuko genuen.
Honelako kasuetan aho zabalik geratzen naiz. Nola eskeintzen dute honelako zerbitzua doan ? Non dago trukua ? Ez naiz galdera hau egiten duen lehena.
Orain www.voipstunt.com moduan, lehen VoIPBuster egon zen. Itxuraz,
enpresa hauen atzetik enpresa berdina dago, eta jendea erakartzearren
egin dute hau.
Hasieran eskeintza oso onak egiten dituzte jendea erakartzeko, eta
gero tarifa normalak (garestiagoak) aplikatzen hasten dira. Hau egiten
dutenean, bezero batzuk joan egingo dira, eta beste batzuk beraien
bezero izaten jarraituko dute. Marketing hutsa.
Bueno, baina guri bost axola. Ez bazaizu inporta minutu bat pasa ondoren deia moztea, erabili sistema hauek ezer ordaindu gabe.
Inporta zaizula ? Ba minimoa kargatu eta gero ahal dezun dei guztiak hortik egin.
Gai hauetan interesatuta bazaude, probatu ezazu enpresa honek eskeintzen duena. Windows erabiltzailea bazera, bertatik programa deskargatu eta aipatzen diren pausoak bete alta emateko. Ez da batere gaitza.
GNU/Linux erabiltzailea bazera (ni ere bai), teorian ezin da enpresa honen zerbitzua erabili. Teorian diot, nik lortu det :) .
Deskargatu behar den programa, windows-erako bakarrik da, linuxen ezin da erabili, baina softphone arrunt bat da. SIP protokoloa erabiltzen du, beraz SIP onartzen duen edozein softphone erabili dezakezu.
Nik librea ez baina doakoa den X-LITE erabiltzen det.

Hau egin behar dezu:
- Windows batetik programa deskargatu eta instalatu.
- Programa hau erabiliz, erabiltzaile berri bat sortu eta pasahitza aukeratu.
- Zure GNU/Linux-era bueltatu eta aukeratu dezun softphone-a konfiguratu Windows-en sortutako erabiltzaile eta pasahitzakin.
- Konfiguratu behar dezun SIP zerbitzairia hau da: sip.voipstunt.com
Atzerrian lagunen bat ba al dezu ? Ba aukera hau aprobetxatu berakin hitz egiteko.
Eguneraketa (2006/02/03):
www.voipstunt.c/om-kin probak egiten jarraitzen degu, eta badirudi
deia ez dela mozten minutu bat pasa ondoren, normal jarraitzen du.


Idatzi artikulu bat