Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2005/12/18 22:36:29.911 GMT+1

IP Bidezko ahotsa (I)

VoIP (edo IP Bidezko ahotsa) gai oso interesgarria iruditzen zait. Hori dela eta, gai honi buruz artikulu serie bat idaztea pentsatu det. Hau izango da lehenengo artikulua, eta azkenengo artikulurako, gai honi buruzko hainbat galdera erantzunda egotea gustatuko litzaidake.

Teknologia honi etekina atera ahal izango diogu bai enpresa ikuspegitik, baita ere ikuspegi pertsonaletik.

Zer da hau ?

Telefonoz hitz egiteko erabili ahal dugun teknologia berri bat. Bueno, egia esan, ez da berria, baina aspaldian teknologia honi buruz gauza asko entzuten ari gera .

Zertarako balio du ?

Ba esan dudan bezela, telefonoz hitz egiteko, baina telefono lineak erabili beharrean, IP sareak erabiltzen ditugu: Internet eta enpresako sare lokalak.

Desberdina da ze ikuspegitik ari garen planteatzen teknologia honen erabilpena, baina gauza bat argi dago, denok erabiltzen dugu telefonoa besteekin komunikatzeko, batzuetan telefono finkoa, besteetan telefono mugikorra, beraz, teknologia hau guretzako ere bada.

Telefonoa erabiltzen degu bai lanean (enpresa ikuspegia), bai gure harreman pertsonaletan (ikuspegi pertsonala), beraz, IP bidezko ahotsak ematen dituen abantailak guztiok aprobetxatu ditzakegu.

Zer irabaziko dugu teknologia honekin ?

Erantzuna erreza da: dirua. Bueno, dirua irabazi baino gehiago, dirua aurreztuko degu gure telefono fakturan.

Internet erabiltzen badugu, konexio bat izango degu, noski. Konexio horrekin, nabigatzailea erabiliz web orrietako informazioa irakurtzen degu (oraintxe bertan egiten ari zarena), posta elektronikoaren bitartez mezuak jaso eta bidali, eta abar. Hau egiten dugunean, programa hauek (nabigatzailea, posta bezeroa) IP sarea erabiltzen dute beraien informazioa jaso eta bidali ahal izateko.

VoIP teknologiak antzerako zerbait egiten du. Gure ahotsa IP pakete bihurtzen du eta sare informatikotik bidali. Beste aldean dagoen programak IP saretik jasotzen dituen paketeak ahots bihurtzen ditu, justu telefono arruntekin lortzen den emaitza berdina lortzen degularik.

Sarrera hau bukatzeko azkenengo mezua: zure enpresarako telefono zentralita bat erostekotan bazabiltza, kontuz, ondo pentsatu. Ohizko telefono zentralita garestia erosi beharrenean, ordenagailu bat erabiliz zure zentralita osatu dezakezu. Zentralita berri honek lege zaharrera ere utziko dizu funtzionatzen, betiko telefono linearekin, baina gainera VoIP teknologia berria erabiltzeko aukera emango dizu.

Nork: arreitu.2005/12/18 22:36:29.911 GMT+1
Etiketak: teknologia voip | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kaixo,

Artikulu oso interesgarria. VoIP programa aurkezterakoan, skype ez duzula erabiliko espero det ;)

GNU/Linux ruls!

Nork: aitiba.2005/12/19 18:53:10.809 GMT+1
http://aitib.net

Kaixo.

Ba bai, Skype-ri buruz ere hitz egingo det.

Azalduko dudan moduan, ez da software librea, erabiltzen duen protokoloa ere ez da irekia, baina kontutan izan beharreko softwarea dela uste det, batez ere ikuspegi pertsonaletik, ez hainbeste enpresa ikuspegitik

Nork: arreitu.2005/12/20 11:26:25.936 GMT+1

Idatzi artikulu bat