Windows Vista atera zutenean, nahiko polemika sortu zen, batez ere bere publikazioak izugarrizko atzerapena izan zuelako.
Hortaz aparte, asko idatzi da ere sistema honek erabiltzaileen eskubideak eta askatasuna kontrolatzeko zituen tresnei buruz ( DRM famatua).
Neri hasieratik gustatu ez zitzaidan ezaugarria: hardware baldintza izugarriak zituela, hau da, gutxienez 2 giga memoria behar izatea ordenagailua martxan jartzeko. Beste era batera esanda, ordenagailu berria erosi behar zenuen hori instalatzeko, edo bestela zure ordenagailua eguneratu memoria berria jarriz.
Eta hau zertarako ? zeintzuk ziren sistema berriak eskeintzen zizkizun abantailak ? ez dugu ba besterik gabe sistema berri bat ezarriko ezta ? abantailak izan beharko ditu ..., ala ez ?
Guk lanean argi genuen eta argi dugu, ez genuen gehiago ordainduko emaitza eskasagoak lortzeko. Hortaz aparte, behin ordenagailu bat erosita, ahalik eta emaitza hoberenak ematea nahi genuenez, Windows XP izatea baldintza moduan jartzen genuen, ez genuen nahi Windows Vista ezta doan ere, eta horrela eskatu izan diegu gure hornitzaileei.
Denbora aurrera doa, eta Vista publikatu zenetik denbora dexente pasa bada ere, azken aldian Vista-ren porrotari buruzko artikuluak publikatzen ari dira.
Adibidez joan zen astean El Pais egunkariak publikatutako Microsoft pierde vista edo atzo bertan publikatu den konparaketa: El portátil ideal ¿XP o Vista?
Nik neuk ez det ez bata ez bestea erabiltzen, nik Ubuntu/Linux erabiltzen det, eta ez det aldatuko. Hala ere, badakit jende askontzako ezinbestekoa dela Windows erabiltzea, eta ulertzen det. Hauentzako aholkua: zure esku badago, ez aukeratu Vista.
Ordengailu bat erosi behar badezu, esaiozu dendakoari argi eta garbi zuk ez duzula nahi Vista, Windows jarri behar badezu, aukeratu ezazu XP.
Hasta la Vista, Windows Vista !!
2008/06/09 18:19:37.114 GMT+2
Inoiz arte, Windows Vista !!
Nork: tolon.2008/06/09 18:19:37.114 GMT+2
Etiketak:
windows
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


Idatzi artikulu bat