Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2005/08/04 11:35:21.506 GMT+2

ImageMagik: Argazkiak editatzen

Aurreko artikuluan argazki digitalak flickr-ekin nola publikatu komentatu nuen. Oraingoan argazki digitalak editatzeko dagoen software bati buruz hitz egingo det: ImageMagick

Software hau software librea da, beraz gure ordenagailuan instalatzeko eta erabiltzeko eskubide osoa dugu. Plataforma askotarako dago: Unix, linux, MAC OS eta Windows 98/ME/NT4/2000/XP

Programa instalatzeko hemendik jaitsi behar dezu.

Argazkiekin lan egiteko programa ezagunak daude (PhotoShop , Gimp , ...), eta hauek erabiliz argazkiekin hainbat gauza egin ditzakegu: begi gorriak konpondu, ximurrak ezabatu, falta zen norbait argazkian sartu, eta abar.

Batzuetan gure kamarakin atera ditugun argazkiak web gune batera igo nahi ditugu, adibidez flickr-era, baina gure kamerak ateratzen dituen argazkiak oso handiak dira web-erako.

Kontutan izan behar degu web orri baten sartzen ditugun argazkiak txikiak izan behar direla. 400 pixeleko zabalera baino gehiago jartzea ez da komeni, eta edozein argazki kamera digitalak hori baino askoz gehiago ematen digu.

Adibidez, nire kamerak 2 megapixel ditu, eta ateratzen dituen argazkiak 1632 pixeleko zabalera dute. Argazki bakoitzak gutxi gora behera 700 KB okupatzen ditu. Aldiz, argazkia txikitu eta 400 pixeletako zabalerakin 40 KB okupatzen ditu, 17 aldiz gutxiago, eta esan degun bezela, 400 pixeletako argazki bat ondo ikusten da, begiratu bestela nola ikusten den argazki hau.

ImageMagick erabiliz karpeta baten dauzkagun argazki guztiak automatikoki txikitu ditzakegu, guztiak batera. Esan beharra dago ImageMagick erabiltzeko komandoak erabiliko ditugula. Windows erabiltzaileentzat, MSDOSeko leiho bat zabaldu behar da:

  • Windows NT, 2000 edo XP baduzu xaguakin Inicio --> Ejecutar eta hor hau idatzi CMD
  • Windows 98 eta ME baduzu xaguakin Inicio --> Ejecutar eta hor hau idatzi command
  • Linux erabiliz konsola bat ireki

Adibide bat egingo degu. Demagun argazkiak izeneko karpetan 20 argazki dituzula, zure kamarakin ateratako azkeneko argazkiak. Argazkiak txikitu egingo ditugu, eta gehienez 400x400 pixeletan utziko digutu, gehienez 400 pixeletako zabalera eta gehienez 400 pixeletako altuera.

Hau egiten dugunean argazki originalak galduko ditugu, beraz originalak ez galtzeko karpeta osoa kopiatuko degu eta beste nonbait itsatsiko degu. Horrela karpeta originala ez dugu ikutzen.

Bueno, demagun gure disko gogorreko c:\froga izeneko karpetan utzi ditugula. MSDOS leihoan hau idatziko degu:

cd c:\froga

Orain argazkiak dauden karpetan gaude. Argazkiak zerrendatuko ditugu dir komandoarekin Windows-en bagaude, eta ls -l komandoarekin linuxen bagaude.

Eta orain argazkiak txikituko ditugu, jpg motatako fitxategi guztiak txikituko ditugu komando honekin:

mogrify -resize 400x400 *.jpg

Kontutan izan bitxikeri bat: programak hizki larriak eta xeheak desberdintzen ditu, berarentzako jpg eta JPG ez dira berdinak, beraz, zure argazkiak .JPG bukatzen badira, hau egin beharko zenuke

mogrify -resize 400x400 *.JPG

Orain berriro argazkiak zerrendatzen badituzu (dir edo ls -l) argazkien neurria txikitu dela ikusiko dezu.

Hasieran esan dudan bezela, badaude programak argazkiak txikitzeko, baina normalean ez dute prozesu automatikoan egiten, argazkiak banaka txikitu behar izaten dira. Automatikoki egiten duten tresnak ere badaude (adibidez Macromedia Fireworks) baina normalean nahiko garestiak dira, eta hau, software librea da.

Baina ez pentsatu programa honekin bakarrik argazkiak txikitu ditzakegula, aukera pilo bat dauzka: irudian testua sartu, argazki multzo batekin pdf bat egin, pdf bateko argazkiak automatikoki atera, eta abar luze bat.

Hemen beste adibide bat.

Argazki originala

komando hau ejekutatuz: convert -charcoal 2 003_umiak.jpg 003_output.jpg

Hau ateratzen da:

Artikulua gustatu bazaizu eta programa honi buruzko informazio gehixo nahi badezu, adibideak dituzten pare bat erreferentzia ematen dizut:

Nork: pedro.2005/08/04 11:35:21.506 GMT+2
Etiketak: software librea | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

A ze kasualitatea hain egun gutxiren tartean zu eta Gari gauza beraren inguruan aritzea, ezta? Ba are handiagoa kontatuko dizut.

Egun batzuk nenbilen laneko kontu baterako irudiak CMYK-TIFF formatutik RGB-JPEG formatura loteka (hau da, mordoa instrukzio bakarrean) bihurtzeko software baten bila. Denetarik jaitsi eta probatu dut, doakoak, ordainpekoak... Baina batek ere ez zidan egiten justu nahi nuena. ImageMagick entzuna nuen, baina uste nuen liburutegi bat soilik zela, eta ez nuen ezer programatu nahi, programa edo komando bidez erraz egin zedin nahi nuen. Horrez gain, Linux-erako soilik zegoela uste nuen, eta nik Windows-erako behar nuen.

Zuei esker jakin dut ImageMagick komando-lerroti ere erabil daitekeela eta Windows-erako bertsioa ere baduela. Probatu dut, eta ederto egin dit behar nuena! Eskerrik asko bioi!

Nork: e-gor.2005/09/01 09:30:57.736 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/e-gorblog

Nik aspalditik horrelako zerbait nahi nuen, eta ez nuen aurkitzen.

Holako tresnak ondo datoz batez ere manualak egiten dituztenentzat.

Nik ikastetxe baten egiten det lana, eta irakasleek dokumentuetan irudiak tartekatzerakoan arazoak izaten dituzte, argazkiak banaka txikitzea lan astuna izaten da eta. Horregatik neukan buruan arazo honi konponbidea aurkitzea.

Gero flickr erabiltzen hasi nintzanean, arazo berdina izan nuen, argazkiak igotzeko lehenago txikitu beharra, eta horregatik hasi nintzen konponbidearen bila.

Azkenean, ikusten degun bezela, oso erreza da.

Nork: pedro.2005/09/01 11:51:01.068 GMT+2

Idatzi artikulu bat