Gaur Gasteizen egon naiz, EnpresaDigitalak antolatutako Google Analytics ikastaroan.
Google Analytics gure web guneetan mugitzen den trafikoa aztertzeko balio duen tresna bat da, Googleek guretzako dohan lagatzen duena.
5 ordu izan dira, eta nahiko azkar ikusi dugu tresna honek eskaintzen diguna. Astirik ez sakontzeko, baina ikusi ahal izan dugu bere potentziala, eta baita ere zenbait gauza nolako erraz egin daitezkeen.
Irakasleak esandako gauza batekin geratu naiz. Berak dioenez (eta arrazoia dauka), enpresetan sarritan diru asko balio duten tresnak erosten ditugu, jakin gabe guretzako onak diren ala ez: Onenak omen dira, beraz niretzako ere aproposenak izango dira.
Ba ez, tresnak aukeratzerakoan kontutan izan behar degu zenbat balio duten (piratarik ez), eta zer kostatzen zaigun martxan jartzea.
Askotan tresna xinple bateri oso konplexua denari baino etekin gehiago aterako diogu. Makina bat aplikazio garesti erosten dira gero martxan ez jartzeko.
Ikastaroa ondo egon da.
Bertan ikusi ditugu Mondragon Unibertsitateko Joxe Aranzabal eta bere lankide bat (izena ahaztu zait)
Portzierto, Google Analytics erabili nahi badezu, esan digutenez orain eskaerak aste betean tramitatzen dituzte.
Aspaldi eskatuta badezu eta erantzunaren zai bazaude, eskatu berriro, eta aste betean hor izango dezu zure kontua.
Ondo izan.
2006/07/04 19:22:02.467 GMT+2
Google Analytics-eko ikastaroa
Nork: tolon.2006/07/04 19:22:02.467 GMT+2
Etiketak:
teknologia
internet
software
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


Idatzi artikulu bat