IMHn teknologia berriekin eskaintzen ditugun zerbitzuak eta erabiltzen ditugun tresna informatikoak Txileko Salesiatarrei erakustea zan aurkezpenaren helburua, honela eskatu zidaten proiektu honen arduradun diren nire lankideek
Bi orduko aurkezpena izan da, eta beraien aldetik interesa ikusi det sofware libreari buruz aritu garenean. Betiko beldurrak uxatzen saiatu naiz: instalazio konplexua, eta abar.
Aurkezpenean erabili dudan portatilean KUbuntu daukat, beraz ez zait asko kostatu linux bat zer den erakustea:
- Openoffice.org (ea Xuxen noiz ateratzen duten openoffice.org 2rako) bulegoko aplikazioetarako.
- The Gimp eta ImageMagick irudiak lantzeko
- DigiKam nire argazkien albumak egiteko
- Interneterako: Nabigatzailea Firefox, ftp bezeroa kbear, modema erabiltzeko KPPP, eta hitz egiteko, Skype ezaguna,
- Multimedian: Musika entzuteko eta bideoak ikusteko programak, CDak grabatzeko, kantak RIPeatzeko, eta abar luze bat.
Guk software librea gero eta gehiago erabiltzen degu. Askotan erabiltzaileak ez dira konturatzen (seinale ona) zerbitzarietan ari bait gara gehien bat, beste batzutan aldiz, beraiek ere zuzenean erabiltzen dute. Ez zaie inporta software librea den ala ez, beraientzat inportantea zera da, kaliatatezko softwarea izatea.
IMHn firefox, openoffice, gimp eta imagemagick PC guztietan jartzen ditugu, ea erabiltzaileak gutxika tresna hauetara ohitzen joaten diren.
Denbora pixkat ateratzen dudanean, nire Kubuntua instalatzeko emandako pausuak ea idazten ditudan. Gehiena bera bakarrik egin zuen, eta gero, hasierako instalazioan falta ziren programa edo pakete batzuk gehitu nizkion.
Baina bueno, hori beste egun baten


Idatzi artikulu bat