Atzo Ategorri-Tartanga ikastetxean egon ginen Bolzanon (Italia) egindako esperientzia bat ezagutzeko.
Lanbide Heziketako ikastetxe guztiak software librera pasatu dira, ez bakarrik zerbitzarietan, PC normaletan ere bai. Honi FUSS proiektua deitu diote.
Hauek dira datuak:
Migrazioa
Bolzanoko ikastetxe guztiak migratu dituzte.
- 83 ikastetxe
- 2.460 PC
- 70 zerbitzari
- 12.448 ikasle
- 1.728 irakasle
- 412 pertsonei formazioa eman zaie.
Hau egiteko Europako Gizarte Funtsetik jasotako diru laguntza: 270.000 €
Lizentzia gastuak
Orain arte urtean 269.000 € gastatzen zituzten lizentzietan. Hortaz aparte, software pirata asko ere bazuten, eta horrek ez du gasturik, baina ordaintzekotan faktura dexente igoko zen.
- Sistema eragilea + MS Office: 199.000 € urtean.
- Antibirusak: 20.000 € urtean.
- Bestelako software didaktikoa: 50.000 € urtean.
Migrazioaren kostea
Migrazio osoa egiteko 300.000 € ordaindu dituzte.
Diru hau Bolzanoko lau enpresak beraien orduen truke kobratu duten dirua da, pertsonen lan orduak.
Migrazioa behin egiten denez, hau behin ordaindu behar da, aurrerantzean gastu hau desagertu egiten da.
Formazioa
Sistema berrietara egokitzeko jendeari formazioa eman zaio, guztira 94.000 €.
Beraien hitzetan hau ez dute gastua moduan ikusten, hau inbertsioa dela diote, egiten dituzten beste ikastaroak inbertsioa diren moduan.
Sistemaren mantenua
Hau guztia mantentzearen kostua ez da finkoa, bakoitzak egin nahi duenaren arabera diru gehiago edo gutxiago beharko da.
Mantenu hutsa bada, pertsona batekin nahikoa da. Ikasle, guraso, irakasle eta inguruko guztiei CD bat eman nahi badiezu, kostuak igotzen dira.
Inguruko enpresak bultzatzen
Honi garrantsi asko ematen zion. Modelo zaharrarekin Bill Gates-en poltsikoan urtean 269.000 € sartzen zituzten. Aurrerantzean proiektu eta garapen berriak egiteko gastatzen den dirua (lan orduak, ez lizentzia kosteak) Bolzanon geratzen da.
Bolzanoko teknikoek emango diete zerbitzua, Bolzanoko enpresek. Honen eraginez inguran enpresak sortzen ari dira.
Berak esaten zuen orain arte administrazio publikoa Microsoft-en komertziala zela, edozertarako (konkurtso publikoak, diru laguntzak, ...) baldintza bezela jartzen zuelako Windows sistemen erabilpena.
Aurrerantzean hori ez da horrela izango.
Galderak
Ikusten degu beste leku batzuetan honelako ekintzak aurrera eramaten dituztela.
- Egunen baten, gai izango ote gera horrelako zerbait egiteko ?
- Euskal Herritik zenbat diru ari gera sartzen Bill Gates-en poltsikoan ?
Aurkezpenak hemen jarri dituzte.


Idatzi artikulu bat