Faxa gero eta gutxiago erabiltzen da, baina oraindik kasu askotan erabilgarria dan tresna dela uste det.
Joxe Aranzabalek martitzenian idatzitako artikuluan zionez, hiru urte zeramatzan fax bat bidali gabe, eta nik neuk fax bat bidaltzen ez dudala, izango da urte bete gutxienez.
Hala ere enpresa mailan, oraindik faxak bidali eta jasotzen dira. Kasu askotan produktu berrien katalogoak bidaltzeko, eskeintzak, eta abar luze bat.
Guk lanean azkeneko urteotan faxak bidaltzeko sistema automatizatua erabili izan degu. Telefono linea ordenagailu baten dagoen txartel berezi bati lotu, eta gero software baten bitartez guztia kudeatu. Sistema azkar bat, eta papera erabili gabe, dena dokumentu digitalak erabiliz.
Fax bat heltzen denean, faxa dagokion pertsonari epostaz bideratzen zaio. Aldiz, enpresa barrutik faxak bidaltzeko, dokumentua eposta helbide konkretu batera bidali eta sistema arduratzen da epostaz heldu zaion hori, faxez bidaltzea. Beste aldeko faxa komunikatzen dagoela ? berdin dio, beranduago saiatuko da.
Bezeroei katalogo berria bidali behar diezula ? Programatuta utzi astebururako, eta ostiral gauez hasi eta astelehen goizerarte hor egongo da zerbitzaria lanean, faxak bidali eta bidali.
Sistema honekin hasi ginenean, software komertzial bat erabiltzen genuen, lizentziak ordaindu behar diren horietako bat. Softwareaz gain, hardware berezi bat ere erabili behar genuen, modem antzerako txartel berezi eta garesti bat. Orain dela urte bete edo, software hau aldatu beharra izan genuen (arrazoiak ez du garrantzirik), eta beste software komertzial bat aztertzen hasi ginen. Oso garestia. Urtero 3.000 euro ordaindu behar.
Software librean zer zegoen begiratzen hasi ginen, eta nola ez, tresna on bat aurkitu genuen, Hylafax
Badaramagu 6 bat hilabete software honekin lanean. PC zahar bat hartu, Debian instalatu, eta txartel garesti bat jarri beharrean, kanpoko modem bat jarri diogu. Sistema primeran doa, eta guztia software librea erabiliz.
Instalazio guztia Koro nire lankideak egin du, eta gainera dokumentu bat sortu du instalazio prozesua azalduz. Creative Commons lizentziapean jarri du, beraz bere baimenarekin hemen lagatzen det (1.77 MB), erabili nahi duenak erabili dezan. Oraingoz erderaz bakarrik dago, baina euskeratzeko asmoa daukagu.


Idatzi artikulu bat