Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/02/28 17:53:24.048 GMT+1

Ez da posible, ezin liteke.

Hau da pentsatu dudana Gaur CorreoDigital-ek dakarren albistea (El Ayuntamiento de Ermua renueva su página 'web') irakurri ondoren www.ermua.es webgunean sartu naizenean: Ez da posible, ezin liteke

Seguru CorreoDigital-eko kazetariak informazioa oso azkar atera duela, eta ikusi dudan web orria kendu nahi dutena izango da, berritu nahi dutena.

Ni ez naiz web orrietan aditua, baina badakit zeintzuk diran 2006. urtean egin ezin diren gauzak, eta www.ermua.es honek, pleno al gordo egin du.

Aurkezpenean betirako

Sartu eta berehala, flash aurkezpen bat. Txarrena ez da flash aurkezpen bera, txarrena da azkar ez bazabiltz eta "skip intro" ez badezu sakatzen, aurkezpena guztiz kargatu denean ez dizula aukerarik ematen aurrera jarraitzeko. Argazkiak ikusi eta ikusi, ez dago besterik, aurkezpenean geldituko zera betirako (firefox erabiltzen badezu behintzat).

Internet Explorer 5.0 eta flash behar dituzu

Gainera mezu hau ematen dizu: "Ongi etorri Ermuko udalaren web-orrira. Gure web-orria bisitatzeko beharrezkoa da Flash plugin-a instalaturik edukitzea. Web hau Internet Explorer 5.0 edo bertsio berriagoentzat optimizaturik dago. Gutxieneko bereizmena 800X600"

Hasieran pentsatu det orria bukatu gabe zegoela eta zerbait jartzearren ipini dutela flash aurkezpen hori, baina badaezpada, berriro nabigatzailea itxi, eta orrian sartu naiz. Azkar ibili, eta flash guztiz kargatu aurretik, skip intro-ri eman eta sartu naiz. Bai, aurkezpenaren atzetik badago zerbait.

Estandarrak ez ditu jarraitzen

CorreoDigital-eko albisteak zioen: "Esta página también avanza para adaptarse al mayor número de navegadores". Hay que joderse !! (hau nik esaten det). Ez daukate zertan nabigatzaileei egokitu, egin dezatela gauzak estandarrak jarraituz eta kitto, estandarrak betetzen dituzten nabigatzaile guztiak ikusi ahal izango dute. Gaur egun oraindik horrelakoak ikustea ere.

Ba oso makal egin dute lana. Estandar guztiak betetzen dituen nire firefox erabiliz, testu asko ez dira ikusten. Goiko menua ere tapatu egiten da beheko testuarekin.


Frame-ak erabiliz maketatuta

Beste harrikada bat: Frame-ak erabiltzen dituzte !!! Hau interneten egin ezin diren gauzetan "top 5"-ean dago !!

Pufff !! Ni hasieran sartu naizenean, web itxuroso bat topatzia espero noan: Sindikazioa, xml, CSSak, ...., gaur egun gauzak egin behar diren moduan eginda egotea, ez nuen espero inondik inora holako zerbait ikustea.

Hau ezin da izan web gune berria. Seguru azkarregi publikatu dela albistea eta ermua.es dominiuan dagoena web gune zaharra dela, ezin det sinestu gaur egun honelako gauzak egiten direnik, kontutan izanik gainera erakunde publikoak zenbait arau bete behar dituztela erabilgarritasuna dela eta.

Ba hori, albistea publikatuta agertu denez, ea noiz argitaratzen duten benetako web gune berria.

Nork: tolon.2006/02/28 17:53:24.048 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

kaixo Peio,

Firefoxeko ze bertsiogaz ikusi dozu Ermuko weba?.

Nik Firefox 1.5 eta Fedora Core 4egaz ondo ikusten dot.

Gaurko egin beharko dituzu zure programak?? ;-))

Nork: Josu.2006/03/01 17:23:23.773 GMT+1
www.blogari.net/jorbe

Kaixo Josu.

Firefox 1.0.7 daukat etxeko ordenagailuan. Zuk ondo ikusten dezu ? Oso arrarua egiten zait 1.5akin ondo ikustea eta 1.0.7kin arazoak izatea. Beste web guztiak ondo ikusten ditut.

Menua ez zaizu "solapatzen" beheko testuarekin ? eta aurkezpeneko flash hori ikusi ondoren, web barrura sartzeko aukerarik erakusten al dizu nabigatzaileak ?

Bertsioa eguneratu eta probak egingo ditut.

Eskerrik asko Josu.



Nork: tolon.2006/03/01 19:36:55.623 GMT+1
http://www.atxukale.com/blogak/tolon

Firefox 1.5.0.1 jarri det eta orain testuak ikusten dira.

Aurkezpeneko flash-ak ere gero aukera ematen du euskera edo gaztelaniako bertsioa ikusteko, hori beraz ondo zegoen eta horri dagokionez nire kritika gaizki egina.

Hori horrela izanik ere, oraindik ere ez zaidala gustatzen esan behar.

  • Esker eta eskuineko menuak (hasieran ikusten ez nituenak) flash erabiliz eginda. Zertarako flash menu baten ?
  • Goiko menua beheko testuarekin solapatu egiten da.
  • CSSen erabilera eskasa. Orrien iturburua ikusten badezu berehala konturatuko zera.
  • Frame edo markoekin eginda. Zertarako ?
Erabilgarritasuna eta Irisgarritasuna bultzatu egin behar dira, batez ere erakunde publikoetatik. Administrazioko web gune berri bat garatzea puntu hauek kontutan izan gabe, ulertezina da.

Orain dela urte bete inguru Gipuzkoa.net berritu zutenean, hau ondo egin zuten.


Nork: tolon.2006/03/02 13:21:40.050 GMT+1
http://www.atxukale.com/blogak/tolon/

Idatzi artikulu bat