Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/01/21 17:07:45.132 GMT+1

Euskaltel: zuntz optikoa eta wifi.

Bai azkenian badirudi zuntz optikoa herrira heldu dala eta aukera izango degula telebistaz aparte, Interneterako eskeintzen duten zerbitzuak erabiltzeko.

Nik gaur egun Telefonicakin ADSL bat daukat. Ez daukat kejarik, ondo dabil eta abiadura ederra ematen dit.

Hala ere euskaltelera pasatuko naiz. Hauek dira arrazoiak:
  • Telefonoaren linearengatik hilean ordaintzen dudanagatik, euskaltelek telefono linea eta telebista digitala ematen dizkit.
  • Interneterako produktuetan, eskaintza hobeak ditu. Eta nire kasuan, bigarren arrazoi honek pisu handia du.
Nik ez det behar Interneterako mega bateko konexioa. Nik ez daukat ordenagailua egun osoan gauzak deskargatzen, normalean, atzenda egoten da. Nik behar dudana zera da, konektatzen naizenean azkar nabigatzen utziko didan konexio bat.

Telefonicak tarifa planoakin eskeintzen didan produkturik merkeena: ADSL(1 Mbps/300 Kbps) hilean 39,07 € + BEZ.

Euskaltelek tarifa planoakin eskeintzen didan produkturik merkeena: CableModem (300 kbps/150 Kbps) hilean 23 € + BEZ

Euskaltek badauka Telefonicako ADSLaren parean jarri eta hobetzen duen beste CableModem bat (1 Mbps/600 Kbps), baina prezioa niretzat garestiegia :39 € + BEZ.

Nik diruari begiratuta, Euskalteleko CableModema hartuko det: (300 kbps/150 Kbps) hilean 23 € + BEZ. Gainera, hau hartzen badezu eta hilean beste 3,5 € ordaintzen badezu, tarifa planoa ematen dizute telefono deiak egiteko Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban.

Tarifa planorik behar ez badezu, CableModem hau ere hartu dezakezu, bono batzuen bitartez, beraz erabiltzen dituzun orduak ordaintzen dituzu, besterik ez. Nere kasuan, nahixo det tarifa planoa jarri.

Nik wifi (haririk gabeko komunikazioa ) jarri nahi det etxian. Zertarako ?
  • Gure etxean bi ordenagailu ditugu, eta biak Internetera konektatzea nahi det. Bi aukera daukat, kableak bota edo wifia jarri.
  • Sarritan laneko portatila ere ekartzen det etxera. Erosoa da afaldu ondoren, etxeko salan dagoen sofan jarri, eta telebista ikusi bitartean bertatik Internetera konektatzea. Artikulu hau horrela ari naiz idazten. :)
  • Wifia erabiliz, etxe osoan Interneteko konexioa izan dezakegu. Aurrerantzean konexioa ez da egongo gela bakar batean, etxe osoan baizik.
Nik orain arte etxerako ordenagailua erosterakoan, PC arrunta erosten nuen. Aurrerantzean, wifi konexioak eskaintzen diguten abantailak ikusita, etxia txikixa geratu zaigula ikusita, eta portatilak asko merketu direla ikusita, portatil bat erosiko dudala uste det.

Ba horixe, nik wifi konexioa nahi det. Kasu honetan, euskatelek eskeintzen duena kaka bat da. Nik kontratatuko dudan CableModem-arekin (300kbps) ez dute wifi jartzen, erosi nahi badezu 30 € cablemodema + 30 € instalazioa.

CableModem handia hartu ezkero (1Mbps) doan (ondo ordainduta) jartzen dizute, baina gehienez bi konexio onartzen ditu batera. Hau flipantia da: aldi berean, bi konexio bakarrik wifi bitartez. Bai, badakit etxe bat ez dela bulego bat, eta bi konexio wifi bitartez etxe batean asko direla, baina zuk ondo ordaindu dezun tramankulu horrek berez tope hori ez badauka (teknologikoki ez dauka) zergatik jarri behar diote tope hori euskalteletik ?

Nik beste era batera konpondu det arazoa. Euskalteleri produktu merkeena erosi (300kbps) eta wifi nire kontura ipini. Horretarako router-wifi bat erosi det.

Merkatuan begiratzen aritu ondoren, adituek aholkatu didaten hoberena erosi det:

Linksys WRT54GL,  (FONekoek erabiltzen duten bezelakoa) 54 Mbps-eko abiadura ematen du, azkeneko segurtasun protokoloak (WPA) ondo inplementatzen ditu, eta merkea da: 72 € ordaindu eta etxerarte ekarri didate.

Gainera, router honek azpitik linux dauka (ez arduratu, ez da linux-i buruz ezer jakin behar), software librea beraz, eta hori neretzako garrantzi handiko gauzia da.

Router hau web nabigatzailea erabiliz 5 minututan konfiguratzen da eta aukera pillo bat eskeintzen ditu (segurtasuna, suebakiak, vpn-ak, ....., eta abar). Potentzia handia duen aparatua, dudarik gabe.

Hau irakurtzen duten askok esango dute: gustatzen zait planteamendua, jarriko nuke, baina nik ez dakitx hau konfiguratzen eta instalatzen, ni ez naiz informatikoa. Ados, konforme, baina seguru ordenagailua erosi dezun denda horretan egongo direla teknikoak, eta gai direla hau egiteko: bezeroari zerbitzua ematea deitzen zaio honi. Tekniko batek lan hau 15 minututan eginda dauka, beraz, zure etxeko konfigurazio guztia egiteko ordu betekin nahikoa dauka. Horri gehitu 70 € routeragatik, eta listo, punta puntako teknologia prezio merkean.

Nork: tolon.2006/01/21 17:07:45.132 GMT+1
Etiketak: teknologia internet | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kontuz, Euskaltelekoek ere ez dira marabillosoak. Lehendik gaudenak ere nahiko kabreatuta gaude. Begira, idatzita dauka Erralek:

Euskaltel: zertan ari zarete?

Nork: Gari.2006/01/21 18:24:50.659 GMT+1

Iepa Gari.

Zoritxarrez, hemen ez dago inor marabillosoa. Nahiko protesta entzun ditut euskaltelen zerbitzuengatik (erralek idatzitakoa irakurri nuen bere garaian), baina ez pentsa Telefonicakoek ere askoz hobeagoak direnik.

Telefonicak 300kbps-eko produkturen bat izango balu, ez nitzan pasatuko. Erabakia hartu badet, diru kontua izan da. Hilean, 16€ gutxiago ordaindu behar.

Gero arte.

Nork: tolon.2006/01/21 19:24:50.659 GMT+1
http://www.atxukale.com/blogak/tolon

Horretan arrazoia dauka Peiok. Telefonica eta beste hornitzaile guztiak abiadurak bikoizten eta hirukoizten ibili dira jendearen benetako beharrak aztertu gabe, euren interesak gainetik jarriz (beti bezala).

Zenbat jendek behar du Mbps 1eko abiadura? Eta 20 Mbpskoa? Gero pirateoa dago, no te jode...

Telefonica 256 kbpsko ADSLa saltzen asi zen, nik uste dut abiadura hori, edo Euskaltelek eskaintzen duen 300 kbpskoa, nahikoa dela etxe arrunt batentzako: nabigatu, posta irakurri, txateatu eta musika edo pelikularen bat deskargatu. Jendeak ez du gehiago behar. Zebat balio du horrek? Gutxi, oso gutxi. 4 € hilean Euskaltelen 3 Mbpsko prezioa 300 kbps bihurtzen badugu, baina beti 23 € ordaintzen jarraituko dugu. Telefonicarekin ere berdin...

Nork: erral.2006/01/22 09:24:50.659 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/erral

Bai, nere ustez ere hori da asuntua.

Batzuk behar deue mega askotako konexioak, baina gehienok ez.

Gutako askok nahixo degu konexioaren kapazidadea mantendu eta prezioa jaistea, baina hori ez zaie interesatzen, eurak nahixo deue kapazidadea igo tarifak mantenduz, sekula ez kapazidadea mantendu eta tarifak jaitsi.


Nork: tolon.2006/01/22 12:24:50.659 GMT+1
http://www.atxukale.com/blogak/tolon

Idatzi artikulu bat