Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/10/10 15:22:09.186 GMT+2

Espero ez dituzun eskutiz horrek

Noizean behin gure buzoian espero ez ditugun eskutitzak jasotzen ditugu, batzuk inpakto handiagoa eragiten dizute, beste batzuk txikiagoa.

Orain arte nire zerrenda hortan lehenengo lekua, hau da, harridura handiena eragin zidana, gazte txartela kendu zidatenekoa zan.

Gogoan daukat nola 26  (edo 28? )urte bete nituenean, Kutxatik eskutiz bat jaso nuela gazte txartela gehiago ezin izango nuela erabili adieraziz. Koño !! pentsatu nuen, orain zer, ez al naiz gaztea ? ez, ez nuen batere ondo jaso berri txar hura. Egia esan, gazte txartela ez nuen asko erabiltzen, beraz alde hortatik bost axola, baina benetan izorratu ninduena, bestea izan zan, zaharra nintzela "gazte txartela" erabiltzeko.

Trauma hori pasatu zitzaidan, baina atzo jaso nuen eskutitzak trauma handiago bat sortu dit.

Atzo barixakua (ostirala) izan zan, aste osoan lanean pasa ondoren etxera nekatuta heldu nintzan, eta buzoian niretzat eskutiz bat zegoen.

Zabaldu eta K.O. geratu nintzan, ezetz asmatu zer zan ? audifonoa erosteko eskeintza !!!  DEDIO !! hori bai dala barixaku baten edozeini animoa hanka azpira jaisteko modukoa. Txo !! 40 urte besterik ez daukat e, entzun ondo !!   ;)



Gutxienez insersoko bidai bat oparitu bazidaten ...

:-D

Nork: tolon.2009/10/10 15:22:09.186 GMT+2
Etiketak: neure_gauzak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (2)

Erantzunak

Lasai Peio:

Beste batzuk okerrago gaude. Gazte Txartela sortu zutenerako, jasotzeko aukera ere ez genuen izan. Ordurako, 26 urteko muga gaindituta bainuen.

A ze disgustua!!!

Nork: Magic.2009/10/11 12:08:33.263 GMT+2
http://jakintza.net

Aupa Mikel.

Zure erantzuna ikusita, agian zuk laster beharko dezu jaso dudan propaganda hori !!   :D

Lasaiii, txantxa da ta   ;)

Portzierto, atzo post hau idatzi eta gaur Euskadi Irratiko Blogariak Amaraunean saioan aipatu dute.  :)

Hori bai, aurkezleak arazo dexente izan ditu nire abizenarekin: Arreitunandia. Ez da hain zaila ezta ?

:-p

Nork: tolon.2009/10/11 18:17:47.025 GMT+2

Juo juo juo...

Hire indignaziñua punto eta koma bakotxari darixo... Oso ona.

O.

Nork: oier g.2009/10/20 15:01:29.276 GMT+2
http://eibar.org/blogak/orakulua

Errenferentziak:

...com/home?status=Espero%20ez%20dituzun%20eskutiz%20horrek%20-%20TOLON%20http%3A%2F%2Ftopsy.com%2Ftb%2Fbit.ly%2F253eyk">Tweet Espero ez dituzun eskutiz horrek - TOLON www.atxukale.com/blogak/tolon/e...

Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Espero ez dituzun eskutiz horrek - TOLON [atxukale.com] on Topsy.com 2009/10/10 16:14:59.611 GMT+2

...utizar-las-calles-de-un-nuevo-barrio-con-personajes-de-videojuegos">bideojolasetako pertsonaiak erabil litzakete kaleei izenak jartzeko. Espero ez diren eskutitzen inguruko hausnarketatxoa ere bai, batez ere tono...

Erreferentzia: Teknopataren txokoa > Blogariak Amaraunean, 2009/10/11 2009/10/11 14:11:44.675 GMT+2

Idatzi artikulu bat