Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2005/11/25 22:39:11.446 GMT+1

Enpresa digitala, software libreari buruzko bilerak

Atzo Zamudion egon ginen, Enpresa Digitalaren babesean antolatutako bilkuretan.

Datorren ostegunean Bruce Schneier izango dugu gurekin, eta egingo diogun galderak pixkat pentsatu behar genituen.

Tipo hau segurtasunaren guru bat da, eta datorren astelehenean hitzaldi bat eman behar du Bibon: Nola hobetu Interneteko segurtasuna enpresa politikei erasoz

Ba hori, hitzaldia emateaz gain, datorren asteko gure bileran parte hartuko du, eta honelako tipo bat gure artean izango dugula aprobetxatuz, egingo diogun galderak aurrez pentsatzeko eskatu digute.

Nik etxeko lanak egin ditut . Egia esan, seguru tipo honentzako galdera hauek xinpleak izango direla, baina ni ez naiz segurtasuneko guru bat, eta niretzat erantzun gabeko galdeak dira. :)

Bileran beste hainbat gauza ere komentatu ziran. Batek SIMOan ikusitako gauzak komentatu zituen. Interesgarriena, Linex-ekoek egin zutena , 1000 metro karratuko stand baten 250 PC jarri zituzten linex-ko azkeneko bertsioarekin, eta itxuraz arrakasta handia izan zuten.

Abenduaren 7an, weblog-ean Asterisk softwareari buruz post bat jarri nuen , eta erantzunak jaso nituenez, gai hau atera nuen, ea informazio gehixo lortzen nuen, baina zoritxarrez nire post horri erantzun zidatenak ez ziren bilerara etorri.

Asterisk softwarea VoIP (ahotsa edo telefonia IP bitartez) softwarea da, eta badirudi kalitatezko softwarea dela. Aukera paregabea teknologia hauek erabiltzeko gogoz daudenak zerbait ikasi eta software librean oinarrituriko soluzio bat ezagutzeko.

Alberto Mendez (enpresa digitaleko arduraduna eta software librearen bultzatzailea) bileran zegoen. Enpresa digitalak ikastaro asko ematen ditu, teknologikoki aurreratuak eta beste inon erraz aurkitzen ez direnak.

Gaia atera zenez, galdetu nion ea Enpresa digitalak zergatik ez zuen Asterisk-en ikastaro bat antolatzen. Dudarik gabe VoIP gogor datorren teknologia bat da, eta software librea izanik, beraiek antolatzen dituzten ikastaroen ezaugarri guztiak betetzen ditu.

Ez zuen ezetzik esan, ea animatzen diren !!

Nork: arreitu.2005/11/25 22:39:11.446 GMT+1
Etiketak: software librea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat