Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/02/28 23:08:05.748 GMT+1

Bonba bat Mutrikun

ETAk bonba bat lehertu arazi du Mutrikun.

Mutrikuko portuan inoiz egon bazera, seguru lekua ezaguna egingo zaizula.


Zorionez, zauriturik ez da egon, hori da kasu hauetan garrantzitsuena.

Eraikuntza horrek urte asko dauzka, ez dakitx zenbat, baina portuko (beraz herriko) zaharrenetarikoa izango da. 1940ko argazki honetan ikusten da.


Eraikuntza horren eta atxukalen arteko etxiak badaezpada ustu egin dituzte. Etxe hauek ere oso zaharrak dira, gure amonaren etxea ere bertan dago, nire aitxa bertan jaixo zan.

Hor ez dago igogailurik, 5 edo 6 solairu dira, eskailerak estuak, oso aldapatsuak. Hor bizi direnen artean edadeko jende asko bizi da. Seguru kriston sustua hartu deuela.

Aldamenean Mutriku Arraun Taldeko lokala dago. Gazteago nintzala, makina bat ordu eta izerdi bota ditxut nik hortxe bertan.

Suhiltzaileak ere etorri dira. Ez det pentsatu nahi ere eraikuntza horrek su hartu izan balu gertatu zitekeena. Etxe zaharrak, egurra leku guztietatik, ....

Bizi degun egoera hau ulertezina da. Gaur bertan Mutrikun bonba bat, atzo 32 urteko gazte bat hilda agertu zan kartzelan, ...., nora goaz ?

Nire blogean ez nakan egoera politikoari buruz idazteko asmorik, baina azkenean ezin izan det nere helburua bete. Ea azkeneko aldia dan.

Neri politikak gero eta nazka gehiago ematen dit, eta orokorrean politikoak ez zaizkit batere gustatzen.

Nork: tolon.2006/02/28 23:08:05.748 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat