Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2005/07/28 22:47:41.096 GMT+1

Aurkezpena

Nere izena Pedro Arreitunandia da, eta Mutrikuarra naiz. Peio ere deitzen naute, batez ere lanean eta fakultateko lagunak. Herrixan eta etxian, Pedro.

Mutrikun danok daukagu goitizen bat (gutxienez). Gure familian Tolon eta Zapatazuri dauzkagun arren, Tolon bezela gehixo ezagutzen naute. Beraz Mutrikuarrentzat, ni Tolonekua naiz.

Blogari ze izen jarri ez nakixan, eta hau erabiltzea ondo iruditxu zait.

Informatikaria naizenez, mundu hau da nire eguneroko lana. Zorionez, lana izateaz aparte, afizioa ere bada.

Blog honekin hasten naizen honetan, ez diot nere buruari helburu edo konpromesurik jarriko. Ikusiko degu eguneroko lanak zeozer idazten lagatzen didan ala ez. Saiatu, saiatuko naiz, gero gerokuak ...

Nork: tolon.2005/07/28 22:47:41.096 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat