Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/30 22:41:58.296 GMT+2

Arreitunandia, Arroita Onandia, edo Arroitaonandia ?

Orain dela pare bat hilabete Luistxok Sustatun idatzi zuen artikulua irakurri ondoren ezagutu nuen Geni, zuhaitz genealogikoak sortzeko dagoen web gunea.

Oso erraza da bertan zure zuhaitz genealogikoa sortzea. Oztopo bakarra, ingelesez dagoela, baina bueno, oso intuitiboa denez, ez da arazo handia.

Nik lehendik banuen zuhaitz bat sarean. Ulaziatarren zuhaitza osatzeko, Calixto Ulaciak landutako informazioa erabili nuen. Zuhaitzean agertzen diren izenak lortzeko berak egin zuen ikerketa guztia. Nik informatizatu eta webean jarri nuen.

Geni-ren berri, berriro ere Joxe Aranzabalen Faroa blogean irakurri nuen, eta gauza politak egin daitezkeela ikusi nuen. Arazoa betikoa, astirik ez eta hurrengorako laga nuen.

Gaur arratsaldean siestako ordua aprobetxatu, eta sakramentu erregistroen datuak (1900. urterarte) sarean daudela aprobetxatuz (Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabakoa) Arreitunandia-tarren zuhaitza osatzen hasi naiz.

Lana nahiko erraza da, kontuz izan behar da batzuetan izenak ez daudelako ondo idatzita, eta holakotan bilaketak huts egite dute, baina pazientzia pixkatekin, datuak ateratzen dira.

  • Pedro Arreitunandia Ituarte (1.969)
  • Pedro Arreitunandia Ulacia (1.939)
  • Francisco Casimiro Arreitunandia Belaustegui (1.900)
  • Jose Miguel Arreitunandia Galdos (1.873)
  • Francisco Manuel Arraitunandia Basterrechea (1.848)

Hemen, Francisco Manuel-ekin, pentsatu det erregistroan gaizki idatzi zutela abizena: Arraitunandia moduan agertzen da, ez Arreitunandia bezela. Baina gero konturatu naiz ezetz, hortik gora Arraitunandia moduan idazten dela.

  • Jose Ramón Arraitunandia Furundarena (1.823)
  • Jose Francisco Arraitunandia Yciar (1.805)
  • Manuel Antonio Arraytonandia Ibasseta (1.773)

Hemen berriro ere aldaketa bat. Arraitunandia izatetik, Arraytonandia izatera.

  • Francisco Xabier Arroita Onandia Ybieta
Koño !! Hemen abizena zatitu egiten da: Arraytonandia izatetik, Arroita Onandia izatera, eta ez hori bakarrik, Francisco Xabier-en arrastorik ez da agertzen Gipuzkoa osoan.

Arreitunandiatarren arrastoa galdu egiten da, azkena (lehenengoa hobeto esanda) 1758. urtean azaltzen zaigu (linkak lehenengoan errorea ematen du, baina leiho berrian URL helbidearen gainean jarri eta "enter" klikatuz, ondo kargatzen du)

Bilaketak egiterakoan, “Arroita Onandia” abizena ikusi det Elgetan 1721.urtean, eta horrek pista bat eman dit: Gure abizena ez ote dator Bizkaitik “Arroita Onandia” moduan ?

Ba bai, badirudi horrela dela. Francisco Xabier Elorrixon jaio zen 1734.urtean, eta Mutrikun bi aldiz ezkondu zen.

Oker ez banabil, hau da Mutrikura "Arreitunandia" edo hobeto esanda "Arroita Onandia" abizena Elorrixotik ekarri zuena.

Badirudi lehenengo "Maria Benarda Basurto Ysa" andrearekin ezkondu zela (linkak errorea ematen badu leiho berriko URL helbidearen gainean jarri eta ENTER klikatu) 1757.urtean , eta berarekin hiru seme-alaba izan zituela:

  • Francisco Javier Simon (1.758): (linkak errorea ematen badu helbidearen gainean jarri eta "enter" klikatu)
  • Clara (1.761) : (linkak errorea ematen badu helbidearen gainean jarri eta "enter" klikatu)
  • Joseph Ygnacio (1.762): (linkak errorea ematen badu helbidearen gainean jarri eta "enter" klikatu)
Badirudi Maria Bernada hil egin zela eta Francisco Xabier berriro eskondu zela Maria Clara Yzeta Garduza andrearekin.

Francisco Xabier-en aita Joseph Arroita Onandia Sarri Goitia zen, Berriz-koa.

Txapa luze hau eta gero, ...., badirudi Arreitunandia abizenaren jatorria “Arroita Onandia” dela, eta Google-en Arroitaonandia bilatzen badegu, erreferentzia pilo bat aurkituko ditugu, asko Berriz eta Zaldibar inguruetan.

Ni ez naiz inondik ere gauza hauetan aditua, baina Interneten dauden sakramentu artxiboak erabiliz, arratsalde bakar batean zuhaitzean sartu ditudan datu guztiak atera ditut eta Geni zerbitzuaz baliatuz, zuhaitza sarean jarri det. Ez hori bakarrik, zuhaitza era kolaboratiboan bete daiteke.

Zuk ere zurea egin nahi badezu, animatu, ez da gaitza.

Nork: tolon.2008/05/30 22:41:58.296 GMT+2
Etiketak: genealogia internet | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Oso onak, hiru zerbitzu horiek. Non aurkitu dituzu? Nafarroakoen bila nabil, hango familia ere badaukat eta!

Nork: Gari.2008/06/02 17:06:47.179 GMT+2
http://eibar.org/blogak/teknosexua

Aupa Gari !!

http://www.snae.org/sacramentales.eu.php gunean aurkitu nituen, baina hor ez daude Nafarroako erregistroak.

Lagun bat Madrilkoak ere aurkitu nahian dabil, baina orain arte ez du lortu.

Zerbait aurkitzen badezu, abisatu !!

Nork: tolon.2008/06/03 11:41:24.270 GMT+2

XVIII gizaldixan zeguan relijiño jazarpenangaittik, familixa askok abizen bi batu zittuezen -batez be Bizkaixan- bere "odol garbittasuna" probatzeko. Hori da abizen luze-luzien jatorrixa, eta seguramente zure arbasuak egin zebana.

dibertigarrixa genealogixa asuntua ezta? ni be afizionaua nok.

Nork: oier g.2008/06/05 22:46:15.604 GMT+2
http://eibar.org/blogak/orakulua

Aupa Oier !!

Bai, dibertigarrixa benetan. Arreitunandia nire aitxaren abizena da, amarena Ituarte da (Lekittarra), eta dagoeneko eskatu diot zuhaitzarekin hasteko behar nituen datuak.

Badakat nahiko lan Arreitunandia-tarrena osatu eta Ituarte-tarrena martxan jartzen !!

Datu horiek sarean egoteak saltsa hauetan sartzeko kriston aukera ematen digu, eta aprobetxatu egin behar.

Eskerrik asko erantzunagatik     :-)

Nork: tolon.2008/06/06 09:28:26.295 GMT+2

Idatzi artikulu bat