Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2005/08/01 17:29:52.497 GMT+2

Argazki ditalak eta Flickr

Gaur egun gero eta gehiago ikusten ditugu argazki kamara digitalak. Praktikoak dira, guk nahi beste argazki ateratzen ditugu, eta gero erabakitzen dugu zeintzuk aterako ditugun paperean eta zeintzuk ez.

Paperean ateratzeaz gain, badaude gaur egun argazki hoiek konpartitzeko aukerak. Interneten bidez adibidez, flickr bezelako lekuetan dohain kargatu ditzakegu gure argazkiak, bai leku publikoan (edonork ikusteko aukera) edo leku pribatuan (baimenduek bakarrik ikusteko).

Flickr-ek aukera politak ematen dizkigu. Tag bidez, hau da, etiketa bidez, gure argazkiak etiketatu ditzakegu, eta ez hori bakarrik, posible da ikustea flickr erabiltzen dutenen artean etiketa edo tag konkretu batekin zer dagoen. Adibidez, zer egongo da mutriku etiketarekin ?

Begiratu dezagun hemen: http://www.flickr.com/photos/tags/mutriku/

Garik bere blogean esaten zigun bezela, erraz jakin leike zeintzuk diren Donostian turistak gehien ateratzen duten argazkiak http://flickr.com/photos/tags/sansebastian

Zerbitzu hau ingelesez dago, baina egia esan, ez da hizkuntza ondo menderatu behar hau erabiltzeko.

Nork: pedro.2005/08/01 17:29:52.497 GMT+2
Etiketak: teknologia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat