Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/01/27 22:13:49.336 GMT+1

Arazuak errepidean

Gaueko 22:20 dira, eta kotxean hor daude geldirik, gutxienez 20:45tik.



Itxuraz Zizzoneko aldapan trailer bat gurutzatu egin da, eta kotxeak pilatzen hasi dira. Goiko aldean, Ondarrutik datorren autobusa geldirik, elurra gelditu gabe, eta kotxeak gero eta gehiago ....

Pasatu ahal izateko, kotxeak kateak jartzen (nun da Mutrikun ...), eta batzuk hor geldirik, motorra geratuta.

Jendeak kotxea ahal duen lekuan lagatzen, ...., baina klaro, Mutrikun ez dago leku askorik aparkatzeko.

Portura jeisteko ere bi bider pentsatu behar, ...., Zumalabeneko aldapan behera !! Hor bai kateak beharko direla !!

Gaur brigadakoek eta udaltzainek majo dihardute lanean. Besteetan kritikatu baditut ere, gaur euren portaera txalotzekoa.

Gaueko 21:15ean Jose MÂȘ Alzibar kaletik gora argia joan da. Gu justuan libratu gera, baina telebistako seinalea ere joan denez, goizo goizo ohera.

Kalean hotza, herriko zati handi batek argi indarrik ez, beste guztiok telebista gabe, .... Urtarrilean gaude, ikusi beharko degu  9 hilabete barru  zenbat  biztanle berri irabazten dituen herrixak.   :)

Nork: tolon.2006/01/27 22:13:49.336 GMT+1
Etiketak: neure gauzak elurra2006 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat