Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/15 17:44:26.404 GMT+2

Firefox erabilpena blogean

Atxukale.com-en firefox-en erabilpenaren estadistikak eman ditugu, eta bide batez nire blogeko estadistikak ere aztertu ditut.

Ez nuen espero ez datu hauek, baina poztu nautela esan behar. Firefox-ek explorer-i traineru batzuk ateratzen dizkio.



Zuk explorer erabiltzen badezu, animatu zaitez eta deskargatu firefox !!


Download Day

Nork: tolon.2008/06/15 17:44:26.404 GMT+2
Etiketak: firefox internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/09 18:19:37.114 GMT+2

Inoiz arte, Windows Vista !!

Windows Vista atera zutenean, nahiko polemika sortu zen, batez ere bere publikazioak izugarrizko atzerapena izan zuelako.

Hortaz aparte, asko idatzi da ere sistema honek erabiltzaileen eskubideak eta askatasuna kontrolatzeko zituen tresnei buruz ( DRM famatua).

Neri hasieratik gustatu ez zitzaidan ezaugarria: hardware baldintza izugarriak zituela, hau da, gutxienez 2 giga memoria behar izatea ordenagailua martxan jartzeko. Beste era batera esanda, ordenagailu berria erosi behar zenuen hori instalatzeko, edo bestela zure ordenagailua eguneratu memoria berria jarriz.

Eta hau zertarako ? zeintzuk ziren sistema berriak eskeintzen zizkizun abantailak ? ez dugu ba besterik gabe sistema berri bat ezarriko ezta ? abantailak izan beharko ditu ..., ala ez ?

Guk lanean argi genuen eta argi dugu, ez genuen gehiago ordainduko emaitza eskasagoak lortzeko. Hortaz aparte, behin ordenagailu bat erosita, ahalik eta emaitza hoberenak ematea nahi genuenez, Windows XP izatea baldintza moduan jartzen genuen, ez genuen nahi Windows Vista ezta doan ere, eta horrela eskatu izan diegu gure hornitzaileei.

Denbora aurrera doa, eta Vista publikatu zenetik denbora dexente pasa bada ere, azken aldian Vista-ren porrotari buruzko artikuluak publikatzen ari dira.

Adibidez joan zen astean El Pais egunkariak publikatutako Microsoft pierde vista edo atzo bertan publikatu den konparaketa: El portátil ideal ¿XP o Vista?

Nik neuk ez det ez bata ez bestea erabiltzen, nik Ubuntu/Linux erabiltzen det, eta ez det aldatuko. Hala ere, badakit jende askontzako ezinbestekoa dela Windows erabiltzea, eta ulertzen det. Hauentzako aholkua: zure esku badago, ez aukeratu Vista.

Ordengailu bat erosi behar badezu, esaiozu dendakoari argi eta garbi zuk ez duzula nahi Vista, Windows jarri behar badezu, aukeratu ezazu XP.

Hasta la Vista, Windows Vista !!




Nork: tolon.2008/06/09 18:19:37.114 GMT+2
Etiketak: windows | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/07 15:09:53.908 GMT+2

Inuzenteak ote gara ?

Orain dela pare bate urte disko gogorra duen DVD bat erosi nuen, Airis markakoa.

DVD hauek betiko VHS bideoa ordezkatzera datoz, disko gogorra dute eta DVDak ikusteaz gain, bertan ere pelikulak grabatu ditzakezu. Lehen VHS zintan grabatzen zena, orain DVDaren disko gogorrean geratzen da, eta ikusi ondoren, zuk erabakitzen duzu pelikula horrekin zer egin: ezabatu, diskoan gorde, edo DVD batera pasatu.

2007ko abenduan arazo bat izan nuen. DVDa sartzeko erabiltzen den bandeja ez zen ateratzen, itxuraz DVDa izorratuta zegoen.

Aparatu hauek bi urteko garantia dutenez, eta erosi zenetik oraindik bi urte pasa ez zirenez, dendakoei telefonoz deitu nien. Nire kasuan, DVDa Airis markakoa zen, eta Airis-en dendan (http://www.airis-pc.com/) erosi nuen, beraz argi neukan nora deitu behar nuen.

Arazoa azaldu orduko, "soporte técnico"-ra deitzeko esan zidaten, eta bertara deitu nuen, hor hasi ziren nire buruko minak: ez ziren arazoaren kargu egiten !!

Esaten zidatenez, legearen arabera, lehenengo urtean aparatuak arazoren bat izan ezkero, konpontzen zuten, baina bigarren urtean ez zuten konpontzen arazo teknikoak. Bigarren urtean, "faltas de conformidad" bakarrik hartzen zutela beraien gain.
"Le remito a la Ley de garantías Ley 23/2003 de 10 Julio de la venta de bienes de consumo, la cual indica en el articulo 9.1 que la garantía es de 2 años desde la entrega del producto, de los cuales los 6 primeros meses, que nosotros le ofrecemos hasta un año, se presupone que cualquier anomalía es defecto de origen. Salvo prueba en contrario, transcurrido este periodo se presupone la inexistencia de faltas de conformidad de origen."
Zer kristo den "falta de conformidad" ? Ba honela azaltzen zuten:

Para ampliar esta información le remito a la ley de Garantía de Venta de Bienes de Consumo del BOE del día 10 de Julio de 2003 donde podrá encontrar la definición de "faltas de conformidades" . No obstante le informo que una falta de conformidad es por ejemplo si el producto original ó alguno de los componentes difiere de las características que le indica en la factura .Es decir, si en la factura aparece que su equipo tiene un micro a 2.8 y su equipo dispone de un micro a 2.6. O por ejemplo, si usted compró un mp3 con radio, y el que le entregaron no lo tiene"
Ikusten dezuen bezela, legeak tartean sartuta, bazirudien nahiko argi zutela zer sartzen zen legean eta zer ez. Nik honen aurrean, ba ez nuen argumenturik, eta konponketa nire kargu hartzea erabaki nuen. Horretarako DVDa bidali behar izan nuen, lehenengo zer zuen ikusi behar zelako, eta horren arabera, konponketa onartu ala ez.

Bidali nuen ba aparatua abendu bukaeran, eta handik eta aste batzuetara telefonoz deitu zidaten. Aberia zein zen bazekiten, eta 100 euro kostatuko zitzaidala konponketa. DVDak 275 euro balio izan zuenez, konpontzea erabaki nuen, eta horrela esan nien telefonoz.

Teknikoek esan zidaten une hartan ez zutela konponketa egiteko behar ziren piezak, eta hilabete batean ez zutela izango, beraz DVDa bueltatuko zidatela eta piezak heltzen zirenean, berriro bidaltzeko, beraiek ezin baitzuten bertan izan.

Tarte horretan, lagun batek bere ordenagailuarekin arazo bat izan zuen, HP markako ordenagailua. Kasu horretan ere, bigarren urtea bete aurretik gertatu zen, baina kasu honetan, dendakoek arazoaren kargu egin ziren, eta horrek nahiko moskeatuta laga zidan. Kasu biak oso antzerakoak izanik, eta legea berdina, nola da posible batek bere kargu hartzea eta besteak ez ?

Engainatu nahi nindutela nahiko argi neukan eta laguntza behar nuen, nik legeei buruz ezer ez bait dakit. Horretarako kontsumo bulegoarekin (OMIC) harremanetan jarri nintzen.

Guztia azaldu ondoren, zalantzarik gabe arrazoia nuela esan zidaten, eta argumentu juridikoak eman zizkidaten. Aho zabalik geratu nintzen, AIRIS-ekoek indarrean ez zegoen lege bat erabiltzen ari ziren !!

Lo primero, la Ley 23/2003 está derogada por el famoso RD 1/2007. La normativa actual, en esencia, es igual a la anterior. Ahora está recogida en los arts. 114 a 127 del texto refundido de la LGDCU y otras leyes complementarias.

El vendedor responde de las faltas de conformidad que se manifiesten en un plazo de dos años. Lo que ocurre es que, durante los primeros seis meses, existe una presunción de falta de conformidad a favor del consumidor. Pero esto no quiere decir que la garantía dure seis meses. La garantía legal en un producto nuevo es de dos años (art. 123 del texto refundido).

Asi pues el vendedor debe responder de las faltas de conformidad. Esto es cuando:

 1.- El producto no se ajuste a la descripción realizada por el vendedor y posea las cualidades del producto que el vendedor haya presentado al consumidor y usuario en forma de muestra o modelo.

2.- No sea apto para los usos a que ordinariamente se destinen los productos del mismo tipo.

3.- No sea apto para cualquier uso especial requerido por el consumidor y usuario cuando lo haya puesto en conocimiento del vendedor en el momento de celebración del contrato, siempre que éste haya admitido que el producto es apto para dicho uso.

4.- El producto no presente la calidad y prestaciones habituales de un producto del mismo tipo que el consumidor y usuario pueda fundadamente esperar, habida cuenta de la naturaleza del producto y, en su caso, de las declaraciones públicas sobre las características concretas de los productos hechas por el vendedor, el productor o su representante, en particular en la publicidad o en el etiquetado.

El vendedor no quedará obligado por tales declaraciones públicas si demuestra que desconocía y no cabía razonablemente esperar que conociera la declaración en cuestión, que dicha declaración había sido corregida en el momento de celebración del contrato o que dicha declaración no pudo influir en la decisión de comprar el producto.

Por lo tanto, y por supuestísimo, el vendedor deberá hacer frente a la reparación o a la sustitución (a elección del consumidor y siempre que no exista desproporción en la opción elegida), a no ser que el vendedor demuestre y acredite un mal uso por parte del consumidor.

Hau ikusi ondoren, kontsumo bulegora joan nintzen ofizialki nire erreklamazioa sartzera. Erreklamazioa sartu aurretik, lehenengo pausua informazio guzti hau AIRIS-ekoei bidaltzea izan zen, ea beraien erantzukizuna onartzen zuten, baina berriro ere ezetza jaso nuen.


Hau ikusirik, erreklamazioa ofizialki tramitatu genuen eta hor dena aldatu zen. Erreklamazioa AIRIS-ko beste pertsona batzuengana heldu zen, eta erantzuna guztiz desberdina izan da. Atzo jaso nuen DVDa. Ez da nik bidalitakoa, modelo berdina da baina beste aparatu bat da. Agian berria izango da, ez dakit.


Txapa guzti hau sartu ondoren: Inuzenteak ote gara ? Oraingoan ia ia engainatu naute. Argumentu faltsuak erabiltzen dituzte beraien ardurak ez onartzeko, eta guk lege asuntoetan adituak ez garenez, gehienetan ordaintzea tokatzen ez zaiguna ordaindu behar.

Sei hilabete pasa ondoren eta OMIC-en denuntzia sartu nuelako, egin behar zutena egin dute, baina zenbat kasutan jendeak ez du hau egingo ? Zenbatetan amore emango dugu esaten diguten gezurrak sinisten ditugulako ?


Aholku bat: bihar edo etzi antzerako zerbait gertatzen bazaizu, joan zaitez lehenengotik kontsumo bulegora. Herri askotan daude, eta laguntza ezin hobea emango dizute.


Eskerrik asko Eibarko OMIC-eko Esther-eri laguntza guztiagatik !!

Nork: tolon.2008/06/07 15:09:53.908 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/30 22:41:58.296 GMT+2

Arreitunandia, Arroita Onandia, edo Arroitaonandia ?

Orain dela pare bat hilabete Luistxok Sustatun idatzi zuen artikulua irakurri ondoren ezagutu nuen Geni, zuhaitz genealogikoak sortzeko dagoen web gunea.

Oso erraza da bertan zure zuhaitz genealogikoa sortzea. Oztopo bakarra, ingelesez dagoela, baina bueno, oso intuitiboa denez, ez da arazo handia.

Nik lehendik banuen zuhaitz bat sarean. Ulaziatarren zuhaitza osatzeko, Calixto Ulaciak landutako informazioa erabili nuen. Zuhaitzean agertzen diren izenak lortzeko berak egin zuen ikerketa guztia. Nik informatizatu eta webean jarri nuen.

Geni-ren berri, berriro ere Joxe Aranzabalen Faroa blogean irakurri nuen, eta gauza politak egin daitezkeela ikusi nuen. Arazoa betikoa, astirik ez eta hurrengorako laga nuen.

Gaur arratsaldean siestako ordua aprobetxatu, eta sakramentu erregistroen datuak (1900. urterarte) sarean daudela aprobetxatuz (Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabakoa) Arreitunandia-tarren zuhaitza osatzen hasi naiz.

Lana nahiko erraza da, kontuz izan behar da batzuetan izenak ez daudelako ondo idatzita, eta holakotan bilaketak huts egite dute, baina pazientzia pixkatekin, datuak ateratzen dira.

  • Pedro Arreitunandia Ituarte (1.969)
  • Pedro Arreitunandia Ulacia (1.939)
  • Francisco Casimiro Arreitunandia Belaustegui (1.900)
  • Jose Miguel Arreitunandia Galdos (1.873)
  • Francisco Manuel Arraitunandia Basterrechea (1.848)

Hemen, Francisco Manuel-ekin, pentsatu det erregistroan gaizki idatzi zutela abizena: Arraitunandia moduan agertzen da, ez Arreitunandia bezela. Baina gero konturatu naiz ezetz, hortik gora Arraitunandia moduan idazten dela.

  • Jose Ramón Arraitunandia Furundarena (1.823)
  • Jose Francisco Arraitunandia Yciar (1.805)
  • Manuel Antonio Arraytonandia Ibasseta (1.773)

Hemen berriro ere aldaketa bat. Arraitunandia izatetik, Arraytonandia izatera.

  • Francisco Xabier Arroita Onandia Ybieta
Koño !! Hemen abizena zatitu egiten da: Arraytonandia izatetik, Arroita Onandia izatera, eta ez hori bakarrik, Francisco Xabier-en arrastorik ez da agertzen Gipuzkoa osoan.

Arreitunandiatarren arrastoa galdu egiten da, azkena (lehenengoa hobeto esanda) 1758. urtean azaltzen zaigu (linkak lehenengoan errorea ematen du, baina leiho berrian URL helbidearen gainean jarri eta "enter" klikatuz, ondo kargatzen du)

Bilaketak egiterakoan, “Arroita Onandia” abizena ikusi det Elgetan 1721.urtean, eta horrek pista bat eman dit: Gure abizena ez ote dator Bizkaitik “Arroita Onandia” moduan ?

Ba bai, badirudi horrela dela. Francisco Xabier Elorrixon jaio zen 1734.urtean, eta Mutrikun bi aldiz ezkondu zen.

Oker ez banabil, hau da Mutrikura "Arreitunandia" edo hobeto esanda "Arroita Onandia" abizena Elorrixotik ekarri zuena.

Badirudi lehenengo "Maria Benarda Basurto Ysa" andrearekin ezkondu zela (linkak errorea ematen badu leiho berriko URL helbidearen gainean jarri eta ENTER klikatu) 1757.urtean , eta berarekin hiru seme-alaba izan zituela:

  • Francisco Javier Simon (1.758): (linkak errorea ematen badu helbidearen gainean jarri eta "enter" klikatu)
  • Clara (1.761) : (linkak errorea ematen badu helbidearen gainean jarri eta "enter" klikatu)
  • Joseph Ygnacio (1.762): (linkak errorea ematen badu helbidearen gainean jarri eta "enter" klikatu)
Badirudi Maria Bernada hil egin zela eta Francisco Xabier berriro eskondu zela Maria Clara Yzeta Garduza andrearekin.

Francisco Xabier-en aita Joseph Arroita Onandia Sarri Goitia zen, Berriz-koa.

Txapa luze hau eta gero, ...., badirudi Arreitunandia abizenaren jatorria “Arroita Onandia” dela, eta Google-en Arroitaonandia bilatzen badegu, erreferentzia pilo bat aurkituko ditugu, asko Berriz eta Zaldibar inguruetan.

Ni ez naiz inondik ere gauza hauetan aditua, baina Interneten dauden sakramentu artxiboak erabiliz, arratsalde bakar batean zuhaitzean sartu ditudan datu guztiak atera ditut eta Geni zerbitzuaz baliatuz, zuhaitza sarean jarri det. Ez hori bakarrik, zuhaitza era kolaboratiboan bete daiteke.

Zuk ere zurea egin nahi badezu, animatu, ez da gaitza.

Nork: tolon.2008/05/30 22:41:58.296 GMT+2
Etiketak: genealogia internet | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

2008/05/19 22:22:06.048 GMT+2

Umeentzako eduki interesgarriak euskeraz

Joan zen astean lagun batek (aupa Joseba) esan zidan niretzako opari bat zuela.

"Seguru gustatuko zaizula" esan zidan, eta bai asmatu ere.

Edukiak.info webguneko portadak bilatzaile bat aurkezten digu, eta hori ikusita, ez zera konturatzen barruan zenbat eduki dituzten.

Aldiz, link hau jarraitzen badezu, konturatuko zera barruan gauza dexente dituztela. Begiratu eta berehala konturatzen gara irakasleentzat pentsatutako web gune bat dela, baina bertan dauden eduki asko eta asko, etxetik ere erabiltzeko modukoak dira.

Askotan, guraso askok ez dakite zer ipini umeei ordenagailuan. Internet hor dago, baina oso "handia" da, eta askotan faltan botatzen degu ez ezagutzea eduki onak publikatzen duten web guneen helbideak.

Hau ona dirudi, ariketa asko ditu, eta gainera euskeraz dago. Txanogorritxoren ipuina nahi dezula ? ba hor duzu flash formatuan.

Eguneraketa (2008/06/06):

Eduki gehixo aurkitu ditut, kasu honetan erderaz daude, baina interesgarrixak iruditu zaizkit: Consumer-en web gunean daude Matematicas para escolares en la red izenburuarekin

Nork: admin.2008/05/19 22:22:06.048 GMT+2
Etiketak: hezkuntza internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/15 21:35:03.460 GMT+2

Zorionak Manex

Bixar Manexen urtebetetzia da, urte haundi bat egingo du gure hiloba txikixenak



Laidak bere lehengusuari zorionak zuri kantatzeko entrenatzen ibili da, eta hemen emaitza



Play-ri eman:



Nork: admin.2008/05/15 21:35:03.460 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/05/03 23:08:41.709 GMT+2

Txiletik Mutrikura

Orain dela hilabete lagun batek facebook-en kontua zabaldu zuela eta, nik ere berdina egiteko animatu ninduen.

Egin, egin nuen, baina gero ez diot kasu handirik egin. Astirik ez, eta hor utzi det, errepasatu beharreko zerrendan (luze xamarrra, egixa esateko) beste hainbeste asmoren artean lekua hartzen.

Aste honetan bapatean azalera etorri da bere kabuz, mezu bat jaso det facebook bitartez nirekin kontaktatu duen Txile-ko neska baten bitartez, Sandra Arrese izenekoa

Bere aitxa José Antonio Arrese Arreitunandia da, eta José Antonioren ama (Sandraren amona) Vicenta Arreitunandia Manterola Mutrikuarra zen.

Sandrak esan didanez, bere amona Txilen hil zan, 1955 edo 1956. urtean. Bere senarra José Luis Arrese Guerra izan zen, eta hiru seme alaba izan zituzten: Vicenta, José Antonio (Sandraren aitxa) eta Olga.

Sakramentu erregistroan bilaketak egin ditut, baina ez det aurkitu Vicentaren daturik. Seguruenez 1900. urtea eta gero jaixoko zan.

Tontakeri bat da, baina neri ilusioa egiten dit munduaren beste puntan dagoen pertsona batek nirekin kontaktatu eta bere amona Mutrikuarra zela esateak.

Nork: tolon.2008/05/03 23:08:41.709 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/30 16:22:17.191 GMT+2

ASF fitxategi batetik MP3 bat nola lortu

Nik gaur arte ez nekien zer zen ASF fitxategi bat, eta gaur honelako fitxategi bat jaso dudanean, konturatu naiz multimedia formatu bat dela, bideoa eta audioa duen formatu bat.

Wikipedian begiratu det, eta hor azaltzen da zer den ASF.

Neretzat arazo bat izan da, nik fitxategi hori MP3 formatuan behar dudalako, baina zorionez, linux munduan badaude tresnak batetik bestera pasatzeko.

Ordenagailuan mplayer eta oggenc instalatuta izan behar ditugu. Hauek instalatzeko nire Ubuntu ordenagailuan hau egin det:
# sudo apt-get install mplayer vorbis-tools

eta gero ogg2mp3 script-a izan behar duzu. Nik hemendik deskargatu nuen bere garaian, eta hemen daukat : /opt/ogg2mp3/ogg2mp3

Goazen ba hau martxan jartzera !!

Demagun gure jatorrizko fitxategiaren izena fitxategia.asf dela, eta lortu nahi duguna fitxategia.mp3 dela.

Lehenengo asf formatutik wav formatura pasatuko dugu:

# mplayer -vc dummy -vo null -ao pcm:file=fitxategia.wav fitxategia.asf

Gero ogg formatura pasatuko dugu:

# oggenc -Q fitxategia.wav

Azkenik ogg mp3  formatura pasatu:

# /opt/ogg2mp3/ogg2mp3 fitxategia.ogg fitxategia.mp3

Listo, errorerik eman ez badu, hor daukazu mp3 fitxategia.

Hurrengorarte !!      :)

Nork: tolon.2008/04/30 16:22:17.191 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/05 18:28:50.202 GMT+2

Creative Commos lizentzia

Interneten zerbait badago, edukiak dira. Denetarik daukagu: apunteak, argazkiak, bideoak, kantak,  ....

Batzuetan eduki horrek erabiltzen ditugu, hartu eta erabili, baina agian ez da legezkoa hori egitea, bere lizentzia ez bait da librea (edo agian bai)

Blog honetan, Creative Commons lizentzia erabiltzen dugu. Hori zer den ulertu nahi badezu, begiratu hemen

Orain, badakizula zer den, animatu eta zeuk ere erabili.




Nork: admin.2008/04/05 18:28:50.202 GMT+2
Etiketak: lizentziak internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/04 11:16:10.541 GMT+2

Aurkituko al nau ?

Aste honetan ikastaro baten egon naiz, enpresa digitalak antolaturiko ikastaroan. Ikastaroaren izena ez da betere erraza: "Gestión participativa de la información" !!!!

Iraskaslea Gorka Julio izan da, teketen moduan ezaguna dena euskal blogosferan. Ikastaroan zehar ikusi ditugun adibideetan, Gorka Aitzol-en laguna dela ere konturatu naiz.

Ikastaroan Gorkak esan digunez, bere izena nonbait agertzen denean, berak abisua jasotzen du, beraz, laister batean bere erantzuna jaso beharko luke mezu honek.

Ea zenbat denbora behar duzun Gorka, orain 11.25ak dira.

Aupa !!

Nork: tolon.2008/04/04 11:16:10.541 GMT+2
Etiketak: internet | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)