2009/06/08 19:08:08.027 GMT+2
HITZA proiektua arriskuan dago
Lea-Artibaiko Amankomunazgoak orain arte ematen zion diru laguntza aurten kendu egin diolako. Mutrikuko Udalak diru laguntza mantentzen du, biztanle bakoitzeko urtean 2 euro, beraz 10.000 euro inguru. Nire ustez txalogarria.
Beste hainbat Udalek (Ondarroa, Lekeitio, Markina-Xemein, Etxebarria, Ispaster, Ziortza-Bolibar, Amoroto eta Mendexa)
ez diote laguntzarik ematen krisi garaian gaudelako. Honelako egoeratan priorizatu egin behar da, eta badirudi Hitzak ez duela hainbeste garrantzi. Niretzat bai, eta hori da azaldu nahi dudana.
Zergatik da niretzat Hitza garrantzitsua.
Nik ez daukat egunkariak irakurtzeko ohiturarik. Badakit ona dela, baina ez ez det astirik izaten, eta egunean zehar libre dauzkadan minutuetan, ez naiz egunkari potolo eta luze bat irakurtzen jartzen. Munduan eta gure gizartean zer gertatzen ari den jakiteko Internet daukat, gero kotxean irratia jartzen det, eta gabaz Teleberri ikusteko ohitura det, beraz, ez det egunkari potoloak irakurtzen.
Hitza beste gauza bat da. Ez da egunkari potoloa, ez dakar realak edo athletic-ek egindakoaren (edo ez egindakoaren) kronika, ezta ere Donostian edo Bilbon geratzen diren gauzak. Izenak dioen moduan, Lea-Artibai eta Mutrikuko kontuak dakar, besterik ez.
Egunean Mutrikuri buruzko orrialde bat izaten degu, eta berdin beste herrietako albisteak ekartzeko. Publizitatea bai baina ez hainbeste, eta ezagutzen dituzun pertsonen zorion agurrak. Di-da batean irakurtzen da, ez da astuna.
Ni Mutrikuarra banaiz ere, ez diot uko egiten nere Lekittar odolari, ama bertakoa baita, eta estimatzen det bertako albisteak irakurtzeko aukera izatea.
Guzti honekin zera esan nahi det: Hitza irakurtzea neretzat ez da egunkari arrunt bat irakurtzea, beste zeozer da: gertuko informazioa irakurtzeko aukera bakarra, arina eta
euskeraz. Berriz diot: eta
euskeraz. Beste behin esango det:
EUSKERAZ.
Egunkari baten helburua informazio zabaltzea da, eta egunkaria bera bide bat besterik ez da. Euskerazko komunikabideetan ez da horrela, kasu hauetan
egunkaria bera ere helburu sozial eta kulturala da, informatzeaz gain, euskera zabaltzen eta bultzatzen ari direlako.
Adibide bat: gure herrietan euskaldunak izan arren erderaz alfabetizatu diren pertsona asko daude, adibidez gure gurasoak. Gaur egun 45 urtetik gora dituzten gehienak beraien formazioa erderaz jaso zuten, beraz euskeraz irakurtzeko erraztasuna baino, erderaz irakurtzekoa dute.
Kolektibo hauentzako, eta euskeraren militanteak direnak alde batera lagata, Hitza da euskeraz irakurtzen duten informazio bakarra. Zergatik irakurtzen duten ? Ba gertuko informazioa delako. Seguruenez pertsona hauek ez lukete
Berria irakurriko (euskeraren militanteak ez badira behintzat), ez bait dute erraztasun hori, bai aldiz Hitza.
Esandakoarekin ez det esan nahi Hitza perfektua denik, ez, ezer ez da perfektua. Agian batzuetan ez zaizu gustatuko kontatzen dutena, bestetan pentsatuko duzu zure taldearen aldarrikapena ez dela zuk nahi bezela atera, bestetan pentsatuko dezu agintzen dutenen prespektiba atera dutela, bestetan pentsatuko dezu politizatua dagoela, ...., eta askotan horrela izango da. Bestetan gaizki ulertuak ere egon daitezke (ez da erreza izango herriko kazetarientzat herriko informatzailea izatea), baina gauza guzti hauen gainetik zera esango nuke:
Bertako informazioa ematen duen komunikabide bakarra da, eta gainera Euskeraz.Arrazoi guzti hauengatik,
uste det Hitza beharrezkoa dugula, eta ez det uste biztanleko urtean 2 euroko laguntza ematea hainbeste denik. Dirua da, dudarik gabe, baina krisi garaian ere mantenu beharrezko inbertsioa,
euskeraren aldeko inbertsio estrategikoa.
Honelako proiektu bat martxan jartzea ez da erreza, hainbat lekutan ez dute guk duguna, hiltzen laga behar ote degu ?
Informazio gehiago
hemen
Nork: tolon.2009/06/08 19:08:08.027 GMT+2
Etiketak:
euskera
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/06/02 21:01:40.268 GMT+2
SPAM-a dela eta
post bat jarri det laneko blogean.
Lankideak beti esaten dit ez dudala blog hartan idazten, eta zerbait idatzi behar nuen bera ez haserretzeko.
;-)
Nork: tolon.2009/06/02 21:01:40.268 GMT+2
Etiketak:
aupatux
spam
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/26 10:34:36.838 GMT+2
Atzo
gmail euskaraz zegoela eta publikatu nuen artikuluak arrakasta izan zuen, eta
213 bisita jaso zituen nire blogak.
Hau ez zait egunero gertatzen, beraz Google Analytics-ek ematen dituen datuak aztertu ditut, eta gauza interesgarriak ikusten dira.
Hizkuntzak
Badirudi jendea hasi dela nabigatzailearen hizkuntza moduan euskara konfiguratzen. Datu hauen arabera:
- Nabigatzailearen hizkuntza euskeraz konfiguratuta: 103 (%50,74)
- Nabigatzailearen hizkuntza gaztelaniaz konfiguratuta: 91 (%44,83)
- Nabigatzailearen hizkuntza ingelesez konfiguratuta: 18 (%8,87)
- Beste hizkuntza batzuk: 1 (%0,49)

Nabigatzaileak
Atzo nire blogera 145 bisitari (%68) etorri ziren Firefox-en eskutik. MS Explorer-ekin aldiz 51 (%24).

Sistema eragileak
Hemen txapedun oraindik Windows 154 bisitarekin (%72), Linux-ekin 35 (%16) eta Macintosh-ekin 24 (%11). Badirudi Windows ez diren aukerak indartuz doazela, Linux+Mac= %28a.

Sistema eragile + Nabigatzailea
Nork: tolon.2009/05/26 10:34:36.838 GMT+2
Etiketak:
analytics
google
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/25 11:31:21.688 GMT+2
Nik asko erabiltzen det
gmail, posta kontu dexente daukat zabalduta Google-en posta elektronikoan.
Gaur beste gauza baterako bat zabaldu det, eta ezarpenak konfiguratzerakoan hizkuntzen artean euskera ikusi det.

Banekien laster jartzekotan zirenik, eta agian ez da kontu berria izango, baina nik behintzat ez nekien dagoeneko aukera zegoenik euskeraz erabiltzeko.
Euskaldunontzat albiste ona dudarik gabe.
Nork: tolon.2009/05/25 11:31:21.688 GMT+2
Etiketak:
google
euskera
gmail
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (1)
2009/05/20 20:03:03.668 GMT+2
Bai, krisi garaian gaude, eta honelakoetan gure gastuei begiratu eta faktura guztien artean, hile bukaeran gastatzen degun dirutza hori nola gutxitu pentsatzen hasten gera:
- Argi indarra: hori ezin degu kendu
- Gasa: puff, dutxa epela gustatzen zaigu ba !!
- Telefono mugikorra: katxis !! pentsatzea ere orain dela 10 urte inork ez zuela telefono mugikorra erabiltzen ..., eta ez da merkea ez, hemen aurrezterik ba ote dago? Bai lagun, eta hortaz doa mezu hau.
Argi izan behar degun lehenengoko gauza: telefonia mugikorraren enpresak
lapurtu egin digute. Bai lapurtu, ondo esan det. Tarifa oso garestiak jartzen dizkigute beraientzako merkeak diren produktuetan, eta guk ordaindu egin behar.
Nola gutxitu ba orduan telefono mugikorraren faktura ? Beste
"operadora" batera joanda. Badirudi telefono mugikorra ematen duten bakarrak betikoak direla (Movistar, Vodafone, Orange, Euskatel), baina azkeneko urtetan merkatuan beste enpresak sartu dira zerbitzu hau eskainiz, eta tarifak askoz (
ASKOZ) merkeagoak dira.
Operadora tradizionalak "tranpa" egiteko ohitura dute, adibidez:
- Arratsaldeko 18.00etatik aurrera deitzen badezu tarifa "merke?" bat jartzen dizut, baina ordutegi hortaz kanpo deitzen badezu, lau aldiz gehiago kobratuko dizut. Hori normala al da ? Zuk nola dakizu noiz behar izango dezun telefonoa. Bai, igual egoera normal baten ez dezu goizez deituko, baina nahikoa da egun baten deitu beharra izatea, kriston dirutza ordaindu beharra izateko.
- Nire konpainia berdineko telefonoetara deitzen badezu, tarifa "merkea?" jartzen dizut, hori bai, okurritxu ere ez beste enpresa bateko mugikorra duen norbaiti deitzea, tarifa berezia kobratuko dizut eta. Kontxo, zuk esan behar al didazu zeintzuk izan behar diren nire lagunak ? Zure konpainiako mugikorra ez badu ezin diot deitu ? Ze kulpa dakat nik berak beste enpresa bateko mugikorra aukeratu badu ? Eta gainera, ni zurekin nagoela, zuri faktura ordaintzen dizudala hilero, eta neri zigortu behar al didazu ? Zer eta nire lagunari telefonoz deitu diodalako ?
Ba ez, ez lagun, ez naiz zuen tranpan eroriko, beste operadora batera pasatuko naiz.
Movistar, Vodafone eta Euskaltel-en tarifak
Kontratu txikiena: edozein ordutan, edozein telefonora deitzeko.
- Movistar: 18 zentimo/minutua, gutxienekoa hilean 9€, baina kontuz, salbuespen bat dago, Yoigo-ra 23 zentimo/minutua.
- Vodafone: 18 zentimo/minutua, gutxienekoa hilean 9€.
- Euskaltel: 20 zentimo/minutua. Zuntz optikoa edo telefono finkoa beraiekin badezu, gutxienekoa hilean 6€, bestela gutxienekoa 10€ hilean.
Prezio hauekin konparatzeko bi adibide azaltzen dizuet:
Yoigo eta
SimyoNire lagun batek Yoigo zuen eta egia esan, ez nion susmo onik hartzen. Nere artian pentsatzen nuen
"seguru arazoak izango dituela",
"merkeagoa bai, baina gero ondo ibiliko ote da ?", eta berak esan zidan baietz, ondo zebilela, besteak bezela, eta tarifak askoz merkeagoak zirela.
2008ko urrian animatu nintzan, eta nire zenbakia Yoigo-ra migratu nuen. Egia esan, ematen dizuten terminalak (telefonoak) ez dira movistar edo vodafone-k ematen dizuten bezain moderno edo txupiguay, baina ondo daude. Denak dute 3G (interneterako) eta marka ezagunak dira: Nokia, Sony Ericsson, .., nirea hau da.

Hilean gutxienez ordaindu beharrekoa,
6€+BEZ. Besteak normalean gutxieneko hau handiagoa dute: 9€.
Hortaz aparte, tarifa bakarra dute:
8 zentimo edozein konpainiako
telefonoetara, berdin dio zein, berdina ere telefono finkoetara. Berdin ere zein ordutan deitzen dezun, askatasun totala hortan, berdin kontratuko telefonoa den edo "prepago" den.
Hauek 8 zentimo minutua eta besteek 18/20 zentimo, eta minutua denentzako 60 segundu. Pentsatu 2,25 aldiz garestiagoak dira Yoigok ematen dizkigun tarifekin alderatuz.
Beste datu bat
Yoigok movistar-en kobertura erabiltzen du, beraz kobertura aldetik movistar-ekin arazorik ez badezu, Yoigokin ez dezu arazorik izan behar.
Hasieran esan det Yoigok tarifa bakarra duela, baina ez da egi borobila. Beste bat ere badu, minutua 10 zentimo kobratzen dizute, baina beste Yoigo-etara egiten dituzun deiak doakoak dira, ordaindu beharreko bakarra deia ezartzea (establecimiento de llamada).
Guk etxean hori ere erabiltzen degu. Bi mugikor dauzkagu, biak Yoigo, baita 8 zentimoko tarifarekin (neuria) eta bestea 10 zentimokoa (nere andriarena).
Nik gehixo erabiltzen det, beraz tarifa merkeena duena daukat, eta nire andriarekin hitz egin nahi dudanean dei galdu bat egiten diot "perdida" bat. Berak badaki nor naizen eta berak deitzen dit. Niretzako kosturik gabeko deia, eta berarentzako deia ezartzearren bakarrik, 15 zentimo.
Hile honetako nire faktura (hau begiratu ondoren, begiratu zure operadorak bidaltzen dizun faktura, eta konparatu iraupen antzerako duten deiak)

Eta orain etxeko beste mugikorraren faktura

Honek besteen aldean gauza on bat dauka:
ez dago hilean gastatu beharreko gutxieneko bat.
- Ez dezula hile osoan telefonoa erabiltzen ? Ez dezu ordaintzen.
- Hile baten 2 €-ko gastua izan dezula ? 2 €+BEZ kobratuko dizute.
Telefonoa gutxi erabiltzen dutenentzat
oso aukera ona.
Bere alde txarra era badu:
erabiltzen duen kobertura Orange-na da, lehen Euskaltel-ek erabiltzen zuena. Bizi zeran herrian, lan egiten dezun edifizioan, edo ibiltzen zeran lekutan Orange-k kobertura ona badauka, hau da nire ustez aukerarik onena.
Kontutan izan honek ere
minutua 8 zentimo kobratzen dizula, beraz tarifa oso onak
Yoigok bezela.
Telefonoa liberatu
Hau garrantzitsua da baina askok ez dakite. Bere garaian telefono mugikorra hartu zenuenean konpainiak (euskaltel, vodafone, movistar, ...) telefono bat eman zizun.
Telefonoa eman zizunetik urte ta erdi pasatu bada, libre zera beste konpainia batera mugitzeko zure zenbakiarekin. Urte ta erdi pasa ez bada eta alde egin nahi badezu penalizatu egiten dizute, hau da, dirua kobratzen dizute joateagatik.
Urte bete pasa bada, nahiz eta ez joan,
telefonoa liberatzeko eskatu diezaiekezu, eskubide osoa duzu.
Beraz, telefonoa liberatu egin behar dezu. Telefonoa liberatuta daukazunean, zure telefonoa (aparatua, terminala) beste edozein konpainiako SIM-arekin erabili dezakezu. SIMa telefono barruan sartzen den txartel txiki bat da, horrek identifikatzen du zure telefono zenbakia, ez telefonoa berak.
Telefonoa liberatuta dezunian Yoigok eta Simyo-k SIMa bakarrik hartzeko aukera ematen dizute, eta telefono terminala (aparatua) eman ez dizunez,
ez zera beraiekin urte ta erdiz lotuta geratzen "sin compromiso de permanencia".
Egun hauetan (ekainaren 10a arte) SIMYOk 1€-egatik SIM bat saltzen du. Aukera paregabea telefonoa liberatu eta SIM bat erosteko.
Azkenik, zure telefonoa 3G bada eta ibiltzen zeran lekutan Orangek 3G kobertura ematen badu, SIMYOk tarifa merkeak ditu internetera 3G bidez konektatzeko.
- Egunean 100 Mega-rarte, euro bat.
- Hilean 500 Mega-rarte, 5 €
- Hortik gora joaten bazera, kontuz, asko pasatzen bazera ez zaizu komeni tarifa hau, again hobe 25 € hilean ordaindu eta 5 Giga-rarte abiadura handian, hortik aurrera abiadura jeisten dute.
Nire kasuan, hilean minimoa ordaindu beharra ez dagoenez, Simyo-ko beste SIM bat erosi det, ez da erabiltzen dudan telefono zenbakia, beste zenbaki bat da. Horrela kanpoan nagoen batean internet erabili behar badet, SIMa aldatu, eta nire 3G liberatua erabiliz, internet daukat prezio merkean.
Bukatzeko
Interesgarria iruditu bazaizu, pozten naiz. Hau irakurri ondoren Yoigo edo Simyo-ra pasatu behar bazera, eskaera egiterakoan nik daukadan kode bat sartzen badezu (promozio bat da), nire fakturan 5€ bueltatzen didate. Promozio horretan parte hartu nahi badezu
idatzi eidazu kontaktu formularioa erabiliz, eta esango dizut kodea zein den.
Ba hori, ondo segi eta hurrengorarte.
Nork: tolon.2009/05/20 20:03:03.668 GMT+2
Etiketak:
mugikorra
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2009/01/27 17:47:23.191 GMT+1
Lagun batek VoIP teknologiari buruz manual bat idatzi du eta laneko blogean jarri dugu:
VoIP tresnak erabiltzaileentzat, dei merkeak Internet bidezOso interesgarria da, gomendatzen dizut.
Nork: tolon.2009/01/27 17:47:23.191 GMT+1
Etiketak:
voip
software_librea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
2009/01/20 19:13:28.238 GMT+1
Nork: tolon.2009/01/20 19:13:28.238 GMT+1
Etiketak:
holocaust
gaza
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/01/13 19:58:44.770 GMT+1
Nik zoritxarrez, asko begiratu arren, ez det desberdintasun handirik aurkitzen.

Esan ohi da bere historia ahazten duen herriak, errepikatzera kondenatua dagoela, baina ezin esan judutarrek bere historia ahaztu dutenik, hori baino okerrago,
torturatuak izan zirenak, orain torturatzaileen papera egiten ari dira.
Hitler-ek egin zituenak egin zituenean, alemaniar asko bere alde agertu ziren. Egun hauetan irratian esan dutenez, Israeldarren %80ak ondo ikusten omen du bere armada egiten ari dena. Nola da posible ?
Ez al dute ikusten naziek egin zuten berdina egiten ari direla ?
- beraien aldean ahulagoa den herria hesi baten barruan kartzelatu
- estatu terrorista moduan bonbak edonora botaz edozein hil, berdin dio umea den edo ez, berdin dio nazioarteko legeak dioena, berdin dio zer dioten gerra garaiko konbentzioak (Ginebra eta abar)
- ikastetxeak bonbardatu
- Herritarrek behar dituzten laguntza minimoak ukatu
- ospitaleak argi indar eta urik gabe utzi. Medikuak hil. Anbulantziei beraien lana egitea debekatu.
- Eta abar luze bat, luzeegia.
Eta honen aurrean, demokratak omen diren estatuek zer egiten dute ? Ezer ez, edo ezer gutxi behintzat.
Gauza hauek beste edozeinek egin izan balitu,...., aitzaki gutxiagorekin badakigu beste herrialde batzuetan ((Irak, Afganistan, ...)) zer egin duten giza eskubideen izenean. Baina Israel itxuraz ikutu ezina da. Hori bai hori diruaren boterea.
Gure Europako agintariek boikot minimo bat bultzatzeko kapaz ere ez dira, eta adibidez Tel Aviv-ek Maccabi hor arituko da ezer gertatuko ez balitz bezela Europa osoan saski baloian jolasten.
Nik orain arte ez det inoiz judutarren kontra ezer sentitu. Nere buruari esaten nion judutarren agintariak zirela errudunak, ..., baina beraiek bakarrik ?
Ez ote ziren errudun ere Hitler-en garaian ixilik geratu ziren alemaniarrak ?
Ez ote dira errudun ere gaur egungo Israelen beraien gobernuak aurrera daraman genozidio horren alde agertzen den biztanleagoaren %80a ?
Gero eta nazka gehiago ematen dit gure gizarte ustel honek.
Nik behintzat ez det desberdintasun handirik ikusten nazien eta gaur egungo Israeldarren artean. Niretzat Israeldarrak beraien bandera aldatu beharko lukete, beraien benetako aurpegia erakusteko.

Again ONUk ere berdina egin beharko luke, ikusitakoak ikusita.
Eguneraketa: 2009/01/14 09:00Argazki hauek gogorrak dira, baina munduak jakin behar du zein den egoera, zertan ari diren israeldarrak:




Eguneraketa: 2009/01/14 17:20Hau heldu zait: Ingalaterran bizi diren judutar batzuk
genozidioaren aurka idatzi duten eskutitza. Txalo bero bat hauentzako.
Nork: tolon.2009/01/13 19:58:44.770 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/12/14 22:08:54.036 GMT+1
"
Telefonoak badaki euskaraz, anima zaitez !"
Hau da Jaurlaritzak martxan jarri duen
kanpainaren leloa. Helburua, telefono mugikorretan euskarak ere presentzia izatea.
Nik juxtu asteburu honetan nire telefono mugikorra
Yoigo-ra migratu det. Orain arte Euskaltelekin nuen mugikorra, baina Yoigok
tarifa merkeagoak eskeintzen dituenez, beraiekin nago orain.
Migrazioa egiteagatik telefonoa doan ematen dizute, nik
Sony Ericsson G502 bat aukeratu det, eta zorionez badirudi telefono hau kanpaina honetan ere sartzen dela.
Hemen jartzen dizuet nire telefonaren irudi batzuk.


Nork: tolon.2008/12/14 22:08:54.036 GMT+1
Etiketak:
euskera
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/12/01 14:09:56.789 GMT+1
Denok dakizuen bezela,
Mikel Laboa hil da.
Niretzat (beste askorentzat bezela) erreferente bat izan da.
Berak kantatzen zuen kanta bat etorri zat gogora. Letra Jose Mendiage-na da, baina Mikelek sentimenduz kantatzen zuen.
Berak kantatu bezela, Kantuz ehortz dezatela.
Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi,
kantuz igortzen ditut nik penak ihesi;
kantuz izan dudana zerbait irabazi,
kantuz gostura ditut guziak iretsi;
kantuz ez duta beraz hitzea merezi?
Kantuz eman izan dut zonbeiten berriak,
kantuz atseginekin erranez egiak;
kantuz egin baititut usu afruntuiak,
kantuz aitortzen ditut nere bekatuiak,
kantuz eginen ditut nik penitentziak.
Kantuz ehortz nezate, hiltzen naizenian,
kantuz ene lagunek harturik airian;
kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian;
kantuz frago utziko diote munduan,
kantuz har diten behi nitaz orhoitzian.Goian bego.
Nork: tolon.2008/12/01 14:09:56.789 GMT+1
Etiketak:
euskera
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Berriagoak