Larunbatean apirilak 1 Kutxako Gaztetxoen elkarteak antolatutako Gipuzkuako11. eskupilota Txapelketan parte hartzera joan ginen Tolosara .
Mutrikutik neska mutil hauek joan ginen txapelketa jokatzera.
San Migueletik:
Andoni, Olatz, Nerea, Amaia eta Jaione joan ginen. Ikastolatik:
Udane eta Maddalen.
Debatik hiru neska eta bi mutil joan ziren. Autobusean ordu bete egin genuen. Denok batera joan ginen Debarrak eta Mutrikuarrak eta bidean beste neska mutil batzuk ere sartu ziren autobusean. Iritsi ginenean frontoia beste herriko umeekin beterik zegoen. Jarri ginen eta Unai gure maixuak pegatina bat, nikia eta zapi bat ekarri zigun gutako bakoitzarentzat.Bost joku zeuden. Bakoitzak joku batean parte hartu zuen. Denok jokatu genuen eta bokadiloa eman ziguten. Dena bukatuta zegoela pentsatzen genuenean esan ziguten lehenengo lau posturen barruan geundela berriro jokatu genuen eta sariak banatzen hasi ziren.
-Laugarren postuan bukatu zutenei pelota bat eman zieten.
- Hirugarrena esan zutenean…Sorpresa galanta hartu genuen Mutriku-Deba entzundakoan. Gutako bakoitzari pelotari profesionalei bezelako txapela eman ziguten. Mutrikura bueltatu ginen poz-pozik. Gizon eta emakume askok galdetu ziguten:
-Ai non irabazi dezue txapel hori?
-Nondik atea duzue txapel polit hori ?
Han daukagu denok etxean rekuerdo ederra.
Ikusi argazkietan zein guapoak gauden txapelarekin.
OLATZ eta AMAIA
http://www.flickr.com/photos/94113251@N00/124594026/
http://www.flickr.com/photos/94113251@N00/124594127/
http://www.flickr.com/photos/94113251@N00/124594073/
http://www.flickr.com/photos/94113251@N00/124593970/
http://www.flickr.com/photos/94113251@N00/124593970

Idatzi artikulu bat