Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/06/28 16:18:04.368 GMT+2

Senda Viva

                             Senda Viva

 

Ekainaren 22an SendaVivara joan ginen  3.,4.eta 5mailakoak, kurtso bukaerako irteera izan zen.

Senda Viva, jolas parke bat da, bertan animaliak ere badaude,  lehoiak , ostrukak..

Iritsi ginenean harriturik gelditu ginen. Handik minutu batzuetara monitore bat etorri zen gidari gisa. Berarekin batera feriara joan ginen, han animaliak ikusi genituen, jolastu eta ordu batak aldean bazkaldu genuen.

Bazkaldu genuen, tokia ederra zen, handik paisaia polita ikusten baizen. Bazkaldu  ondoren, zirkura joan ginen, gauza izugarriak egiten zituen magoak.

Gero kaida-libren montatu ginen, izugarria izan zen.

Ondoren txori harrapakariak ikusi genituen.

Azkenik, baserri antzeko batera joan ginen eta han dindando hegalarietan montatu ginen.

Ez al zaizue zoragarria iruditzen?

Beno, heldu dira oporrak, ondo-ondo pasau, gitxi gastau eta irailean berriro izango dugu elkarren berri.

 

                                 Muxu handi bat denontzat.

                              

                                 Bosgarren mailako zipriztinak.

Nork: sanmiel.2006/06/28 16:18:04.368 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat