Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/05/24 14:43:32.774 GMT+2

Euskal jaiak

Udaberriarekin batera euskal jaiak iritsi dira.Mutrikuko Gure Ametsa taldekoak maiatzaren 7an Ermura joan ginen. Euskal jaia ospatzen zen eta guk beste herri batzuetakoekin batera dantzan egin genuen.

Hurrengo igandean Azkoitira joan ginen, han ere dantza batzuk egin eta Mutrikura bueltatu ginen 7terdiak aldean.

Maiatzaren 21an,ordea, Elorriora joan ginen. Oso herri polita iruditu zitzaigun,dantza egiteaz gain Euskal Herriko herriak ezagutzeko aukera paregabea da.

Mutrikun ere laster izango da euskal jaia,gainera aurten berezia izango da XXV. dantzari eguna izango delako.

Denok gonbidatuta zaudete,gainera taldeko mutilek dantza batzuk ere egingo dituzte.

Agur, Gure Ametsako taldekideen partetik.

 

                                         Olatz eta Gorka

                        5. maila San Miguel ikastetxea

 

 

Nork: sanmiel.2006/05/24 14:43:32.774 GMT+2
Etiketak: jaiak euskal samiel | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat