San Miguel ikastetxeko 5.mailako ikasle zintzo eta jatorrak gara.
Bihar asteazkena martxoak 29, Etxarri Larraunen dagoen ingurumenaren heziketa eskolara goaz, hain zuzen ere Arotz-Eneara .Hiru egun pasa behar ditugu han eta bertan ekosistema, espezie desberdinen ezaugarriak...landuko ditugu naturarekin harremanean.
Hona hemen lotura: http://www.kutxasocial.net/begira/arotzenea.nsf/fwarotzenea?openform
Bederatzietan irtengo da autobusa eskolatik.Ordu t“erdiko bidaia izango da. Oso urduri gaude eta lagunak egiteko asmoa dugu.
Datorren ostiralean arratsaldeko lau t“erdiak inguruan bueltatuko gara Mutrikura.
Etortzen garenean kontatuko dizuegu nola pasatu eta zer ikasi dugun.

Erantzunak
Ondo ibilli!!!!
Nork: aitzol.2006/03/28 12:59:41.343 GMT+2
http://www.atxukale.com/blogak/kateitxik
bai, eta bidaia aprobetxatuz argazkiren bat ateratzen badezue, publikatu hori ere !!
Animo, punta puntako teknologia erabiltzen hasi zerate eta !!
Nork: tolon.2006/03/28 15:10:13.471 GMT+2
http://www.atxukale.com/blogak/tolon
Merito handia daukazue gisa honetako teknologiak erabiltzen hasita. Ordiziako ikastolatik idazten dizuet eta guk ere horrelako teknologiak erabiltzen ditugu. Gure blogean 5. eta 6. mailako ikasleek lan egiten dute eta zuekin harremanetan jartzeko animatuko ditut. Elkarrengandik asko ikas dezakezue eta, bide batez, lagun onak egin ere.Ah!! Zuen argazkiak oso politak dira.
Gure blogaren izena Ordizia da eta bertan zuen esteka ere jarri dugu.
Animo TXAPELDUNAK!!!
Nork: Magic.2006/04/05 18:16:43.279 GMT+2
http://ordizia.blogsome.com
Nork: .2006/04/06 15:50:11.510 GMT+2