Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/04/07 09:30:39.491 GMT+2

Arotzeneatik bueltan II

Hurrengo egunean esnatu ginenean jantzi eta  behera joan ginen gosaltzera. Gosaldu ondoren basora joan ginen harrobi bat ikustera.

Basoan hamaiketakoa hartu eta harrobia ikusi genuen. Arotz-Enearara iritsi ginenean bazkaldu egin genuen. Bazkaldu ondoren buztina eta animaliak landu genituen. Gauean diskoteka izan genuen afaldu eta gero. Bukatu genuenean lotara joan ginen.

Ostiral goizean maletak egin eta oheko izarak aldatu genituen. Gosaldu eta denbora librea izan genuen.

Bazkalondoan  autobusaren zain egon ginen. Hiruretan iritsi zen eta gure laguntxoak agurtu genituen.

Azkenean Mutrikura iritsi ginen. Han zeuden gurasoak gure zain.

 

                                      Naroa Nerea eta Jaione

Nork: sanmiel.2006/04/07 09:30:39.491 GMT+2
Etiketak: arotzenea irteera mutriku sanmiguel bueltan | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat