Kaixo!!!!
Hemen gaude berriro Arotz-eneatik bueltan. Gauza asko kontatu behar dizuegu gure bidaiari buruz.
Asteazkenean hamar t´erdiak inguruan iritsi ginen. Arotzenean oso urduri sentitzen ginen. Lehenengo Lourdes monitorearekin elkartu eta berak Arotze-eneari buruz hitz egin zigun. Geroxeago logeletara sartu, bertan maletak utzi eta beste taldekoak ezagutzera joan ginen.
Denbora librean futbol partidu bat jokatu genuen Billabonakoen aurka.
Besteak 34 ziren gu berriz 10.
Hasieran ez ginen ondo konpontzen. Gu gutxi ginen baina hala ere ez genuen galtzen. Ordu bat´erdietan bazkaltzera joan ginen eta arroza, filetea eta jogurta jan genuen. Berriro arratsaldean meriendatzeko txokolatea eman ziguten. Zortzi t´erdietan entsalada, okela patatekin eta sagarra afaldu genuen. Hamar t´erdietan ohera joan ginen baina hamabiak arte ez genuen lo hartu.
Ioana Gorka eta Andoni

Idatzi artikulu bat