Mutrikuko blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/07/14 13:17:57.546 GMT+2

Txurrerua

Kantuaren jatorria

Ana Mari Lezertuak bidalitakoa da kanta hau. Berak esan digu bere gurasoengandik eta osabengandik (Romaldo Sustaetarengandik bereziki) jaso zuela beste kanta asko bezalaixe.

Kanta honen jatorriari dagokionez, bazan Mutrikuko Ipar kalean, gaur egun katu kale izenarekin ezagunagoa egiten zaigun kalean, txurroak saltzen zituen gizonezko bat. Gizon honek, orain dela laurogei bat urte kantatzen zuen abesti hau. Ana Marik ez zuen gizon hau ezagutu, baina bai bere gurasoek beraien haurtzaro edo gazte denboran.

Ana Marik dioenez, gizon honek begi bat kristalekoa zeukan eta lotarako orduan (bazkaldu ondoren) mahai txiki gainean lagatzen zuen. Lotan zegoen bitartean semeak kaniketan jolasteko lapurtzen zion, ondoren garbitu eta lehengo tokian uzten zuen.

Hau da Katu kaleko txurro saltzaile hark abesten zuen abestia.

TXURRERUA

El churrerito va por las calles
Vendiendo churros  medio de balde,
Dos a perretxika dos
Y la que quiere tres
Cuatro por diez centimos
Cinco no puede ser.
Churribiri, churribiri…!!

Nork: admin.2008/07/14 13:17:57.546 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat