Kirmen Uriberen Portukoplak liburutik ateratakoa.
Liburuan hau irakur dezakegu: "1927ko uztailaren 27ko Euzkadi egunkarian Mutrikuko kanta zaharrak
jasotzen dituen zutabetxo bat dator. Kanten artean hauxe berau:"
Bris, bris,
saguak ganbaran dabilz.
Nik ez dakit zer dan baña
mantu luziak badabilz;
mantu luziak kapabeltz
beti eramango
beti eramango
beñere eramaten ez.
Eguneraketa: 2009/02/15
Lurdes Sustaeta-ren blogean Kantu honi buruz hau irakurri dugu:
Kanta honen jatorria, nere laguna Idoia Arrizabalagaren hitzak:
Nere amona Malenek kontatu zidan gutxi-gora behera 1976an 84 urte zituela, beak eta bere lagun batzuk txikixak zianian moilan bizi zan andra bati, sorgina zala pentsatzen zeuen bat eta bere izeko zanari, kantatzen zixuela. Andra honen ganbaran zaatia entzutzen zala (xauak ganbara dabiltz) eta esaten zoala han goixan gizon bat zakala (kapa betza), baina gero sekula ez zala gizon hori inundik inoa ikusten (behin ere eramaten ez). Eurak burla bezela kantatzen zixuen etxe azpitxik pasatzeakuan
Eguneraketa: 2009/06/26
Mutrikuko kuadrilla bati egindako grabazioa. Eurok kantatzen duten moduan jartzen degu:
Bris bris bris
xaguak ganbaran dabiltz
bris bris bris bris (bis)
Ez dakigu zer dan baina
manto luziak badabiltz
bris bris bris
xaguak ganbaran dabiltz
bris bris bris bris
Manto luzia kapa beltz
manto luzia kapa beltz
beti eramango
beti eramango
beti eramateko (bis)
Bris bris bris
xaguak ganbaran dabiltz
bris bris bris bris (bis)
Ez dakigu zer dan baina
manto luziak badabiltz
bris bris bris
xaguak ganbaran dabiltz
bris bris bris bris
2009/06/28 16:28:19.777 GMT+2
Bris-Bris
Nork: MutrikukoKantak.2009/06/28 16:28:19.777 GMT+2
Etiketak:
kuadrilla-giruan
bideoak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...href="http://www.atxukale.com/blogak/mutrikukokantak/">Mutrikuko Kantak 2008/08/01 15:06:25.952 GMT+2 Eusko Folklore Mutrikutik Aurreko mezuan Kirmen Uriberen liburutik ateratako kantua publikatzen genue...
Erreferentzia: Eusko Folklore Mutrikutik - Mutrikuko Kantak 2008/08/01 16:16:34.037 GMT+2


Idatzi artikulu bat